Prentsa Aretoa

Berriak

2026/05/13

Gatikako EAJ-PNV URArekin bildu da Butroeko ibarrean uholdeak izateko arriskuari aurre egiteko eta GTIren ekimenik eza kritikatu du udalerriko arazo baten aurrean

Alderdi jeltzaleak oposiziotik lan instituzional aktiboa egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, Gatikaren mesedetan.

Ezagutzera eman
Gatikako EAJ-PNV URArekin bildu da Butroeko ibarrean uholdeak izateko arriskuari aurre egiteko eta GTIren ekimenik eza kritikatu du udalerriko arazo baten aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Onintze Amezaga Gatikako Udaleko EAJ-PNVko zinegotzia eta bozeramailea Uraren Euskal Agentziako (URA) arduradunekin bildu da berriki, Uribe Butroeko ordezkari instituzionalekin batera, Butroeko ibarrean uholdeak izateko arriskuaren egoera aztertzeko.

Bilera horri esker, egoeraren diagnostiko eguneratu bat partekatu ahal izan da, azken urteetan izandako uholdeak eta uholdeek udalerrietan, azpiegituretan zein jarduera ekonomikoan izan duten eragina aztertuz. Era berean, orain arte garatutako jarduerak eta etorkizunerako aurreikusitako neurriak jorratu dira, URArekin lankidetzan eta elkarlanean.

Alderdi jeltzaletik azpimarratu dutenez, “Gatikak erantzunak eta etengabeko lana behar ditu. Horregatik, EAJ-PNVtik inplikatzen eta lanean jarraitzen dugu erabakiak hartzen diren lekuetan, erantzukizunez eta etorkizunerako ikuspegiarekin”.

Ildo horretan, beharrezkoa den lan instituzionala egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, beste administrazioekin koordinaziorako guneetan aktiboki parte hartuz, gatikarren kezkak helarazteko eta konponbide eraginkorrak bilatzen laguntzeko.

GTIren ekimen falta

EAJ-PNVk jarrera hori Gatikako Talde Independientearen gobernu-taldearen ekimen faltarekin alderatu du, eta arazo honen aurrean erakutsitako pasibotasuna egotzi dio; izan ere, egoerak lidergoa, plangintza eta erronka hauek lantzen diren esparruetan presentzia eskatzen ditu. “Gatikak ezin du halako gai giltzarrietan absentzia duen gobernurik izan. Beharrezkoa da bertan egotea, inplikatzea eta beste erakundeekin koordinatuta lan egitea, udalerriaren interesak defendatzeko eta herritarren beharrei erantzuteko”.

Era berean, azpimarratu dute inguruko konplexutasun hidrologikoak administrazioen arteko jarduketa zorrotza eta koordinatua eskatzen duela, “eta horretan EAJ-PNVk aktiboki lanean jarraituko du, oposiziotik ere, Gatika bazterrean gera ez dadin”, ondorioztatu dute.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!