Prentsa Aretoa
Berriak
2026/05/07
Zamudioko EAJ-PNVk balioan jarri ditu kontziliazioa eta bizi kalitatea hobetzeko udal neurri berriak
Ludoteka berriak, ordutegiak zabaltzeak eta udal arreta hobetzeak familien benetako beharrei erantzuten diete.
Zamudioko EAJ-PNVk herrian martxan jarri diren neurri berriak balioan jarru ditu, familiek eskaera zuzenei erantzuten baitiote. 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzako ludoteka-zerbitzu berria sortzea ez da ekimen isolatu bat, baizik eta entzutean, ulertzean eta jardutean oinarritutako lan egiteko modu baten emaitza.
Zerbitzua funtsezko ordutegietan zabaltzeak, hala nola, ostiral eta larunbatetan, benetako hobekuntza dakar lana eta familia uztartzeari dagokionez, eta gazteenei topagune, aisialdi eta garapenerako espazio berriak eskaintzen dizkie.
Ildo beretik, udal kiroldegiko irekieraren ordutegia goizeko 8:00etara aurreratzeak instalazioen erabilera eguneroko bizitzaren erritmora egokitzea ahalbidetzen du, kirol jarduera lan, ikasketa eta familia ardurekin bateragarri egitea erraztuz.
Herritarrei ematen zaien arreta ere hobetu egin da, asteazkenetan ordutegi jarraitua eskainiz. Hala, helburua udal zerbitzuak eskuragarriagoak eta egunerokotasunean erabilgarriagoak izatea da.
Ekimen horiek guztiak ez dira ekintza isolatuak, udalerri eredu beraren parte dira: zaindu, lagundu eta bizitzako etapa guztietan aukerak sortzen dituen Zamudio bat, elkarbizitza, ongizatea eta bizitza komunitarioa indartuz.
“Neurri horiek defendatzen dugun udalerri-eredua islatzen dute: Zamudio ez da titular handietan geratzen, baizik eta zehaztasunetara jaisten da, funtzionatzen duten zerbitzuekin, egokitzen diren ordutegiekin eta pertsonen bizitzan eragin zuzena duten erabakiekin. Benetako kontziliazioaz ari gara, familiei egunerokoa errazteaz eta haur eta gazteentzako aukerak sortzeaz. Hori da gure konpromisoa: zaintzen duen, laguntzen duen eta bere jendeak une bakoitzean behar duenari erantzuten dion herria eraikitzen jarraitzea da gure asmoa”, adierazi dute iturri jeltzaleek.
Nabarmenak...
TURTZIOZ
2026/05/07
MUXIKA
2026/05/06
BERANGO
2026/05/06
GETXO
2026/05/05
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












