Prentsa Aretoa
Berriak
2026/05/09
EAJ-PNVk eraikuntza nazionalean emakumeak izan duen papera aitortu du eta gogora ekarri du, EABn egiten zuten lan ikusezinetik Bizkaiko kargu instituzionalen erdia baino gehiago izatera igaro direla
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak berdintasuna ordezkatzen duen eraldaketa sozialaren buru izateko konpromisoa hartu du.
Bizkaiko EAJ-PNVk emakume jeltzaleen lana goraipatu du gaur eguerdian Bilboko Emakumeen Plazan egin den ekitaldian. Bizkaiko Lurralde Historikoko dozenaka emakume eta ordezkari instituzional eta politikoren aurrean, Bizkai Buru Batzarreko presidente Iñigo Asolak "berdintasunarekiko konpromisoa ekintzen bidez adierazten dela gogorarazten diguten emakume aitzindariak" aintzatetsi ditu.
Ansolak azpimarratu duenez, gaur, Bizkaian, "erakundeetan ditugun karguen erdia baino gehiago emakumeak dira", eta esparru guztietan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin konprometitu da. "Kontua da politikan lan egin nahi duen edozein emakumek; erakundeetan, enpresan eta gizarteko edozein esparrutan parte hartu nahi duen edozein emakumek, gizonen baldintza berberetan jardín beharko luketela.
"Ekintzak burutzeko konpromisoa zabaltzen jarraituko dugu", azaldu du Ansolak. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du genero-ikuspegia mantentzea erabaki guztietan, boterea birbanatzea eta emakumezko erreferenteak ikusaraztea. "Berdintasuna ordezkatzen duen eraldaketa sozialaren buru izango gara" aldarrikatu du BBBko presidenteak.
EAJ-PNVko emakumeen aurrean, Ansolak aitortu du bere adibideak erakusten duela "berdintasuna ez dela aukera politiko bat, betebehar demokratiko bat baizik", berdintasunaren arloan nolabaiteko inboluzioak eta jada finkatuta dauden aurrerapenak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoen berpizteak markatutako testuinguruan. Aldi berean, adostasun politiko handi baten bidez lortutako "berdintasunaren blindatze instituzionala" nabarmendu du. "Euskadiko bi tradizio politikoren arteko funtsezko adostasuna" azpimarratu du Ansolak EAJ-PNV eta PSE aipatuz. "Gaurko Euskadiren oinarriak finkatu ditugu. Desberdintasunak izaten jarraituko dugu. Baina banatzen gaituztenak baino askoz gauza gehiago partekatzen ditugu. Beti errespetuz ", gaineratu du.
Emakume Abertzale Batza
Ansolak bere miresmena adierazi die EAJ-PNVrekin konprometitutako lehen emakumeei, Emakume Abertzale Batzako emakumeei eta gaurko alderdiko emakumeei, "emakume aitzindari haien oinordekoak baitira".
"Uste dut ez dudala huts egingo esaten badut EAJ-PNV dela ehun urte bete dituen emakume konprometituen erakunde bat duen alderdi politiko bakarra" azaldu du Ansolak, 1922an, Irlandako mugimendu bat adibide hartuta, sortu zen Emakume Abertzale Batzari buruz.
Elkartea buru-belarri aritu zen euskal nazionalismoaren zabalkundean duela 104 urte Euskadin, baita gerra garaian eta gerraostean, gizarte eta kultura ekimenen sustatzean. "Lan ikusezina izan zen, anonimoa orduan, baina ez dugu inoiz ahaztuko", nabarmendu du Iñigo Ansolak, eta "atzeragoardian asistentzia-jarduera aparta egin izana eta Eusko Jaurlaritzaren informazio-sareetan parte hartu izana" balioetsi du. Horren ostean, askok erbesteratu egin behar izan zuten. Beste batzuk errepresaliatuak izan ziren eta espetxe-zigorrak jasan zituzten.
Ekitaldian parte hartu dutenak
• Josune Ariztondo Akarregi: Hezkuntzan, hizkuntza politikan eta erakunde publikoetan ibilbide zabala eta anitza egin du. Euskarazko zientzien irakaskuntzan aitzindaria izan zen, Eusko Jaurlaritzatik eta EAJ-PNVtik (EBB) euskararen eta berdintasunaren aldeko politikak bultzatu zituen, eta kultur proiektu garrantzitsuen buru izan zen, bai Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu gisa, bai Bilbao 700 Fundazioaren zuzendari gisa.
• Izaskun Bilbao Barandika: Ibilbide sendoa egin du Euskadiko eta Europako politikagintzan. Zuzenbidean lizentziaduna da, Eusko Jaurlaritzan, Eusko Legebiltzarrean eta Europako Parlamentuan lan egin du, eta Eusko Legebiltzarreko lehen emakume presidentea izan zen 2005-2009 bitartean. Bere jarduna Euskadiren nazioarteko presentzia, demokrazia eta berdintasuna indartzean oinarritu da.
• Uxue Basozabal Astondoa: Gizarte langilea da eta gaur egun Areatzako Uri Buru Batzarreko lehendakaria. Ardura hori hartu duen lehen emakumea da. Konpromiso soziala, eraikuntza komunitarioa eta zerbitzu publikoa uztartzen ditu, betiere pertsonak eta komunitatea erdigunean jarriz. EAJ-PNVko erreferentziazko gazteetako bat da.
• Leire Landeta Aguirre: Psikologian lizentziaduna da eta feminismoaren eta LGTBI+ eskubideen defentsan du bere ibilbidearen ardatz nagusietako bat. Militante konprometitua, espazio politiko eta sozialei belaunaldi berrien ahotsa eman die, berdintasunaren aldeko begirada fresko, ausart eta ekintzailearekin.
Nabarmenak...
GUEÑES
2026/05/08
ZAMUDIO
2026/05/07
TURTZIOZ
2026/05/07
MUXIKA
2026/05/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












