Prentsa Aretoa

Berriak

2026/05/13

Arratiako EAJ-PNVk alegazioak aurkeztu ditu eskualdean Bizkaibusen planteamendu berria hobetzeko

Arratiako jeltzaleek hainbat planteamendu aurkeztu dituzte Bizkaibusek landa eta hiri inguruko udalerrien beharrei behar bezala erantzuteko. Planteatutako proposamen nagusien artean, Lemoako Euskotrenen geltokiarekiko lotura indartzeko, zerbitzu publikoetarako sarbidea errazteko eta gazteen mugikortasuna hobetzeko bideratutako neurriak nabarmentzen dira.

Ezagutzera eman
Arratiako EAJ-PNVk alegazioak aurkeztu ditu eskualdean Bizkaibusen planteamendu berria hobetzeko

ARGAZKIA JAITSI

Arratiako EAJ-PNVk alegazio sorta bat aurkeztu dizkio Bizkaibusen zerbitzua Nerbioi – Arratia – Durangaldea eremuan aldatzeko aurreproiektuari, garraio publikoaren eredu "orekatuagoa, erabilgarriagoa eta Arratiako herritarren benetako beharretara egokitua" lortzeko helburuarekin.

Alderdi jeltzalearen ustez, Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako planteamenduak ildo "jarraituegia" du, eta ez die behar bezala erantzuten eskualdeak gaur egun dituen mugikortasun-erronkei, batez ere landa-udalerrietan eta hiri-inguruetan.

Planteatutako proposamen nagusien artean, Lemoako Euskotreneko geltokiarekiko konexioa indartzeko beharra nabarmentzen da, Arratia osorako intermodalitateko nodo estrategiko gisa sendotuz. Ildo horretan, EAJ-PNVk Zeanuri, Igorre eta Lemoaren arteko maiztasunak handitzea, Dimatik konexioak hobetzea eta trenbide geltokiraino linea batzuk zabaltzea proposatu du, transbordoak errazteko eta ibilgailu pribatuarekin duten mendekotasuna murrizteko.

Era berean, jeltzaleek positibotzat jotzen dute A3928 linea (Ugao-Zeberio-Artea Igorre) Igorreraino zabaltzea, baina beharrezkotzat jotzen du ibilbidea Lemoako Euskotrenen geltokiraino luzatzea, eta, gainera, Areatza eta Zeanuri sartzea ibilbidearen barruan.

Proposamenak planteatzen du Arteatik Areatza eta Zeanurirako lotura BI-3530 errepidearen bidez egitea eta, ondoren, Lemoako geltokirantz jarraitzea N-240 errepidetik, Arantzazu eta Igorretik igarota.

Hobekuntza zehatzak

Era berean, alegazioek hobekuntza zehatzak planteatzen dizkiote zerbitzuaren hainbat aspekturi. A3917 linea Ubideraino heldu dadin eta ibilbideak Galdakaoko erdigunea bi noranzkoetan zeharkatzeko eskatu dute jektzaleek, zerbitzu publiko, sanitario eta komertzialetarako sarbidea errazteko. A3927 lineari dagokionez (Zeanuri-Bilbo autobidetik), EAJ-PNVk egungo bideari eustea eta Galdakaoko Ospitalean geldialdi bat egitea defendatzen du, Lemoa eta Bedia bezalako udalerrietan zerbitzuak galderan izan ez ditzan.

Bestalde, Amorebieta-Etxanorekin konektatzeko linea espezifiko berri bat sortzearen aldeko apustua egin du alderdiak, egungo A3927 lineaz gain eta Lemoako Euskotrenen geltokiarekin koordinatuta. A3925 linea berrantolatzea ere proposatu dute, Otxandiora hel dadin, horrela zerbitzuaren funtzionaltasuna eta lurralde-estaldura hobetzeko.

Alegazioetan, gainera, gazteen mugikortasuna eta goi-mailako hezkuntzarako sarbidea hobetzeko neurriak jasotzen dira, Zeanuri, Usansolo eta Leioako EHUren artean zerbitzu espezifiko bat sortuz, eskualdeko gainerako lineekin koordinatuta.

Arratiako EAJ-PNVk jaiegunetan ere zerbitzua indartzea eskatu du, gaur egungo eskaintzak pertsona askoren mugikortasuna mugatzen duela eta aisialdirako, bisitetarako edo oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea zailtzen baitu.

"Eskualdeak garraio publiko modernoa, koordinatua eta egungo errealitatera egokitua behar du. Kontua ez da soilik lineak mantentzea, baizik eta konexio erabilgarriak, maiztasun nahikoak eta benetako lurralde-kohesioa bermatzea ", adierazi dute Arratiako EAJ-PNVtik.

EAJ-PNVk ondorioztatu duenez, planteatutako hobekuntza asko egungo baliabideak modu eraginkorragoan berrantolatuz egin daitezke, kostu-igoera handirik egin gabe, eta sistema "iraunkorrago, irisgarriago eta erakargarriago baten alde" eginez.v

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!