Aberri Eguna 2026

Prentsa Aretoa

Berriak

2026/04/01

Gorka Arana izango da EAJ-PNVren Usansolo alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan

Uri Buru Batzarrak esperientzia instituzionala eta profil teknikoa uztartzen dituen hautagaitza babestudu, udalerri berria sendotzeko gai izango dena.

Ezagutzera eman
Gorka Arana izango da EAJ-PNVren Usansolo alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan

ARGAZKIA JAITSI

Usansoloko Uri Buru Batzarrak Gorka Arana Abio izendatu du EAJ-PNVko alkategai 2027ko udal hauteskundeetarako. Martxoan hasitako barne prozesuaren ondoren, Aranakalderdikideen babesa jaso du, egonkortasunaren, kudeaketa onaren eta udalerriaren etorkizunarekikokonpromisoaren aldeko apustua egiten duen hautagaitzasendotuz.

Arana, Usansoloko Batzorde Kudeatzailean EAJ-PNVren Udal Taldearen egungo bozeramailea da, profil sendoa du, bai ikuspegi instituzionaletik, bai teknikotik. Arlo ekonomikoan eta juridikoan esperientziaduna, kudeaketapubliko eta finantzarioan ibilbide profesional zabala du Aranak. Usansolotarrak ilusioz egiten dio aurre erronkaberri honi, udal sendo bat eraikitzeko asmoarekin eta herritarrentzako kalitatezko zerbitzu publikoakbermatzeko helburuarekin.

Gorka Aranaren hautaketa, Usansolorentzat erabakigarriaden une batean iritsi da, udalerri gisa sendotzeko fasebatean, hain zuzen ere. Horregatik, funtsezkoa da hasierahasieratik kudeaketa zorrotza, hurbila eta eraginkorrabermatzea, bizilagunen beharrei behar bezala erantzuteko.

Hautagaiaren beraren hitzetan, "Usansolo bere etorkizunaeraikitzeko aukera historiko baten aurrean dago, eta arduraz, zorroztasunez eta guztion ongizatean pentsatuzegin behar dugu. Gure konpromisoa argia da: seriotasunezlan egitea kalitatezko zerbitzu publikoak eta herri proiektusendo eta partekatu bat eraikitzeko".

EAJ-PNVko kideek azpimarratu dute hautagaitza honekpolitika erabilgarriaren, egonkortasun instituzionalaren eta administrazioen arteko lankidetzaren aldeko apustu garbia egiten duela, Usansolo udalerri moderno, kohesionatu eta herritar guztientzako aukerak eskaintzen dituen udalerribihurtzeko helburuarekin.

Gorka Arana Abio (Usansolo, 1980) EkonomiaZuzenbidean lizentziatua, Enpresa Zientzietan diplomatuaeta Finantza eta Aseguruetan graduatua da, eta Aktuariotzaeta Finantza Zientzietan Unibertsitate-Masterra du. Ibilbide profesional zabala du ondareari eta higiezinensektoreari lotutako kudeaketa finantzario eta juridikoarenarloan, eta gaur egun Teknikari Juridiko gisa diharduEuskadiko udalerri batean, eta unibertsitateko irakaslea ere bada EHUn.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!