Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/01
Lekeitioko EAJ-PNVk Ainhoa Elordi izendatu du Alkatetzarako hautagai, herriaren ongizatean eta etorkizunean oinarritutako proiektua bultzatzeko
Uri Buru Batzarrak aho batez hautatu du bigarren itzulian Elordi, hezkuntzan, kudeaketan eta Lekeitiorekiko konpromisoan eskarmentu handia duen hautagaia. "Lekeitioko gazteentzat aukerak dituen udalerri bizi, zaindu eta abegitsu baten aldeko apustua egiten dut”.
Lekeitioko EAJ-PNVk bere Uri Buru Batzarraren bigarren itzulian Ainhoa Elordi Etxabe izendatu du herriko Alkatetzarako hautagai, horrela, gertutasunean, esperientzian eta lekittarren ongizatearekiko konpromisoan oinarritutako proposamen politikoa sendotuz.
Elordi lekittarra da jaiotzez, eta ibilbide luzea egin du hezkuntzan, udal-kudeaketan eta herriko elkarteetan. Irakaslea da lanbidez, eta esperientzia du hezkuntza-etapa guztietan. Udalean ere ardurak izan ditu, zinegotzi gisa, baita euskara, hezkuntza, kultura eta kirola bezalako funtsezko arloetan ere.
Tokiko errealitatea zuzenean ezagutzeak, gazteria-proiektuetan izandako parte hartzeak eta kirol-arloan eskuratutako esperientziak Lekeitioko egungo erronkei ikuspegi eraikitzaile eta baikor batetik aurre egiteko profil prestatua indartzen dute.
EAJ-PNVko kideek azpimarratu dutenez, hautagaitza honen helburua "Udalaren anbizioa eta kudeaketa gaitasuna berreskuratzea da, lekittarren benetako beharrei erantzungo dien politika erabilgarri baten alde eginez.
Elordik bere proiektuaren lehentasunezko ardatzak argi ditu: adinekoak zaintzea, gazteentzako aukerak bultzatzea eta udalerriko kultura eta kirol esparruak indarberritzea. "Lekeitiok etorkizunari ilusioz eta bere sustraiak galdu gabe begiratzen dion proiektu bat behar du, bertako jendea zainduko duena eta gazteek beren bizi-proiektua hemen garatu ahal izateko aukerak eskaintzen dituena", adierazi du.
Halaber, entzute atkiboan eta elkarrizketan oinarritutako Politika aldarrikatu du: “Hitzaren indarrean sinesten dut, akordioan eta lan partekatuan. Guztion artean nahi dugun Lekeitio eraikitzeko unea da”.
Ainhoa Elordik, gainera, hezkuntza alorrean prestakuntza akademiko sendoa eta kudeaketa eta komunikazioari lotutako profil profesionala eskaintzen ditu. Kanadan itzultzaile gisa nazioarteko esperientzia du eta kultur arloan idazle gisa ere ibilbide azpimarragarria du. Ezagutza horrek, Lekeitiorekin duen loturaz gain, proiektu fidagarri eta hurbil baten buru izateko hautagaitza indartzen du.
Nabarmenak...
SOPUERTA
2026/04/01
ALONSOTEGI
2026/04/01
BERRIA
2026/04/01
LEMOA
2026/04/01
ISPASTER
2026/04/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













