Prentsa Aretoa
Berriak
UGAO-MIRABALLES
2026/03/03
Usansoloko EAJ-PNVk Plan Integral bat proposatu du etxebizitza eskuratzea errazteko eta okupazioaren aurrean segurtasuna bermatzeko
Proposamenak HAPO eguneratzea, Gazteentzako Etxebizitza Plana bultzatzea eta hutsik dauden etxebizitzak berme juridikoekin merkaturatzeko neurriak aktibatzea jasotzen du.
URDULIZ
2026/03/02
Urdulizko EAJ-PNVk salatu du planifikazio faltak lorategien kontratu berriaren garestitzea ekarri izana eta auzoen garbiketa kanpoan utzi izana
Jeltzaleek lorategiak eta berdeguneak mantentzeko kontratu berriaren aurka bozkatu dute, izan ere, kontratu horren zenbatekoa nabarmen handitu da eta ez du barne hartzen konprometitutako auzoen gar-biketa. EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernu taldeak aurreikuspen nahikorik gabe jokatu du berriro, udalerriaren irudiari eta herritarren on-gizateari eragiten dion zikinkeria egoera luzatuz.
BERRIA
2026/03/02
Etxebarriko EAJ-PNVk positibotzat jo ditu bidegorriaren obren lehen asteak, udalerriko mugikortasun iraunkorra indartuko duen proiektu estrategikoa
Alderdi jeltzaleak azpimarratu du funtsezko konpromiso bat bete dela, Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetzari esker, 4,5 milioi euroko baterako inbertsioarekin.
MUSKIZ
2026/02/28
Abanto, Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVk berme irmoak eskatu dizkie Petronorri bizi izandako gertakaria ez errepikatzeko, eta talde politiko batzuen erabilera alderdikoia gaitzetsi dute
Jeltzaleek premiazko eta behin betiko neurriak eskatu dizkiote enpresari, osteguneko bezalako egoerak berriro gerta ez daitezen, ez orain, ez etorkizunean. EAJ-PNVko kideek Eusko Jaurlaritzaren lana defendatu dute eta egoera aprobetxatuz, modu interesatuan EAJ-PNV Petronorrekin lotzen ari diren talde politikoen jarrera salatu dute.
SANTURTZI
2026/02/27
Santurtziko EAJ-PNVren Udal Batzarrak Itziar Carrocera Fernandez aukeratu du alkategai
Izendapen horrekin, EAJ-PNVk etapa berri sendo eta egonkor bati ekin dio Udalaren buruan, kudeaketa arduratsua, proiektu estrategikoen bultzada eta Santurtziren etorkizunarekin duen konpromisoa berretsiz. Itziar Carroceraren aukeraketak barne kohesioa eta proiektu jeltzalea udalerrian indartzen jarraitzeko borondatea islatzen ditu. Inbestidura saioa martxoaren 5ean izango da.
GERNIKA-LUMO
2026/02/27
Gernika-Lumoko EAJ-PNVk onartezintzat jo ditu alkatearen adierazpenak eta errespetua eta elkarrizketa eskatu ditu udaleko lan-gatazkan
Alderdi jeltzalearen ustez, “onartezina da alkateak bere protesta-eskubidea legitimoki erabiltzen duten langileen aurka jarduteko izan duen modua, gatazka are gehiago tenkatzen duten eta konponbide partekatuak bilatzea zailtzen duten adierazpenak eginez”. Era berean, jeltzaleek kalitatezko zerbitzu publikoak eta errespetuan, entzutean eta langile zein herritar guztiei mesede egingo dieten akordioak bilatzean oinarritutako lan-harremanen eredua defendatzeko konpromisoa berretsi dute.
MUNDAKA
2026/02/27
Mundakako EAJ-PNVk Udalaren aurrekontuak erraztu ditu "pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza eztabaida politikoen gainetik dagoelako"
EH Bilduren eta EAJ alkatetzatik kentzeko plataforma independentearen itun antinaturala hautsi egin da, eta Mundaka paralisira eta beharrezko proiektuak blokeatzera eraman du.
BERMEO
2026/02/27
Bermeoko EAJ-PNVk 2026ko Aurrekontuak baztertu ditu, kontinuistak direlako eta udalerriko benetako arazoei erantzuten ez dietelako
Talde jeltzaleak salatu du EH Bilduren eta Guzanen kontuek 2024ko eta 2025eko eskema errepikatzen dutela, norabiderik eta proiektu eraldatzailerik gabe. EAJ-PNVk aurkeztutako zortzi zuzenketetako bat ere ez da onartu. Alderdiak Bermeo eremu tentsionatu izendatzearen aurka ere bozkatu du, konponbideak baino kalte gehiago sor ditzakeelakoan
DURANGO
2026/02/27
Durangaldeko EAJ-PNV abstenitu egin da Mankomunitatearen 2026ko aurrekontuen bozketan
Alderdi jeltzaleak ohartarazi du gaur egungo ereduak etengabe handitzen duela Mankomunitatearen aurrekontua zama udalerrietara eroanez, zerbitzuetan hobekuntzarik esakini gabe, eta ekarpenen batez besteko % 11ko igoerak udal-plangintza baldintzatzen duela eta udalen gaitasuna murriztu egiten duela herritarrei arreta emateko. EAJ-PNVk aurrekontuak aztertzeko eta proposamenak aurkezteko 11 eguneko epe mugatua izan dutela salatu du. EH Bildu gobernura iritsi zenetik, “udalaz gaindiko zerbitzu berririk ez da martxan jarri, eta aurreko legegintzaldian onartutako plan estrategikoan jasotako hainbat ildo garatu barik daude oraindik”, gogorarazi dute.
GETXO
2026/02/26
Getxoko EAJ-PNVk auzoetarako baliabideak benetako hobekuntza bihurtzen dituen politika erabilgarria defendatu du
Getxoko Udalbatzak 3,8 milioi baino gehiago aktibatzea onartu du, oinarrizko zerbitzuak, segurtasuna eta udal-ekipamenduak indartzeko. Kudeaketa arduratsua, auzo guztietan egonkortasuna eta ongizatea bermatzeko.
ONDARROA
2026/02/26
Ondarroako EAJ-PNVk salatu du 2026ko Aurrekontuek EH Bilduren norabide falta erakusten dutela eta zalantzan jarri du Telesforo Urrestiren akzioen erabilera
EAJ-PNVk kritikatu du EH Bilduk 3,9 milioi euroak plangintza estrategikorik gabe kudeatzen ari dela, eta diruaren zati handi bat proiektuak idaztera bideratu duela, inbertsio zehatzak gauzatu beharrean. Jeltzaleek ohartarazi dute, EH Bilduk plangintzarik gabe jarraitzen badu, "2026 beste urte galdu bat izango dela Ondarroarentzat". Era berean, HAPO berria aktibatzea, 150.000 euro aparkalekuen azterketa integral batera bideratzea eta haur-parkeak eta espazioak sakonki berritzea proposatu dute.
ABADIÑO
2026/02/25
Abadiñoko EAJ-PNVk EH Bilduri eta AIBri zerbitzua jaso gabe saneamendu-tasa ordaintzen duten etxebizitzen egoera argitzea eskatu die
Atzoko osoko bilkuran, Astolako eta Laubidetako 35 etxebizitza inguruk saneamendu-tasa ordaintzen dutela salatu zuen alderdi jeltzaleak, sarera konektatuta ez egon arren. Abadiñoko EAJ-PNVk eskatu zuen Udalak azter dezala ea, indarrean dagoen araudiaren arabera, pertsona horiek tasa hori ordaintzera behartuta dauden. Halaber, talde jeltzaleak gogorarazi zuen saneamendu-proiektuak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin idatzi eta adostu zirela aurreko legealdian, baina oraindik ez dela aurrerapausorik eman legegintzaldi honetan.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












