Prentsa Aretoa

Berriak

2026/02/28

Abanto, Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVk berme irmoak eskatu dizkie Petronorri bizi izandako gertakaria ez errepikatzeko, eta talde politiko batzuen erabilera alderdikoia gaitzetsi dute

Jeltzaleek premiazko eta behin betiko neurriak eskatu dizkiote enpresari, osteguneko bezalako egoerak berriro gerta ez daitezen, ez orain, ez etorkizunean. EAJ-PNVko kideek Eusko Jaurlaritzaren lana defendatu dute eta egoera aprobetxatuz, modu interesatuan EAJ-PNV Petronorrekin lotzen ari diren talde politikoen jarrera salatu dute.

Ezagutzera eman
Abanto, Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVk berme irmoak eskatu dizkie Petronorri bizi izandako gertakaria ez errepikatzeko, eta talde politiko batzuen erabilera alderdikoia gaitzetsi dute

ARGAZKIA JAITSI

Abanto, Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVren Uri Erakundeek Petronorri eskatu diote behar diren neurri guztiak berehala har ditzala aste honetan erregistratutako egoerarik berriro gerta ez dadin, ez orain, ez etorkizunean. Aldi berean, jeltzaleek kritikatu egin dute zenbait arduradun politiko gertatutakoaz egiten ari diren erabilera alderdikoia.

EAJ-PNVko kideek azpimarratu dute herritarren osasuna eta segurtasuna babestea izan dela lehentasun nagusia hasiera-hasieratik. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurtasun Sailen jarduera nabamendu dute, dagozkien protokoloak aktibatu, etengabeko neurketak egin eta herritarrei gomendio argiak eman baitzizkieten.

"Horrelako egoera bat kudeatzeak zorroztasuna, erakundeen arteko koordinazioa eta lasaitasuna eskatzen ditu. Muskizko Udaletik azken orduetan egindako adierazpen batzuek, EAJ-PNV enpresa pribatu batekin lotzen saiatuz, ez dute herritarrek behar duten lasaitasuna lortzen laguntzen, nahasmena eta haserrea sortzea dute helburu bakarrik”, adierazi dute hiru uri erakundeetatik.

EAJ-PNVren ustez, ez da bidezkoa auzotarren kezka egoera baliatzea erantzukizun politikoak desbideratzeko. “Gure udalerrien osasuna eta segurtasuna jokoan daudenean, interes orokorra edozein estrategia alderdikoiren gainetik jarri behar da”.

Aldi berean, Abanto, Muskiz eta Zierbenako uri erakundeek prebentzio- eta kontrol-mekanismoak premiaz indartzeko eskatu diote Petronorri. "Industria-jarduerak guztiz bateragarria izan behar du gure bizilagunen segurtasunarekin. Ezin dugu azken orduetan pairatzen ari garen bezalako egoerarik berriro bizi".

Azkenik, EAJ-PNVko kideek berretsi egin dute osasun publikoa eta gardentasuna lehenesten jarraituko dutela, eta behar diren neurriak hartzen direla zainduko du herritarren lasaitasuna bermatzeko.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!