Prentsa Aretoa
Berriak
2026/03/02
Urdulizko EAJ-PNVk salatu du planifikazio faltak lorategien kontratu berriaren garestitzea ekarri izana eta auzoen garbiketa kanpoan utzi izana
Jeltzaleek lorategiak eta berdeguneak mantentzeko kontratu berriaren aurka bozkatu dute, izan ere, kontratu horren zenbatekoa nabarmen handitu da eta ez du barne hartzen konprometitutako auzoen gar-biketa. EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernu taldeak aurreikuspen nahikorik gabe jokatu du berriro, udalerriaren irudiari eta herritarren on-gizateari eragiten dion zikinkeria egoera luzatuz.
Urdulizko EAJ-PNVk salatu du EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernu taldeak ez duela behar bezala kudeatu lorategiak, parkeak eta berdeguneak kontserbatzeko eta mantentzeko kontratu berria. Talde jeltzalearen ustez, kontratu berriak, zerbitzua nabarmen garestitzeaz gain, auzoetako garbiketa ere kanpoan uzten du, nahiz eta hainbat batzorde eta osoko bilkuratan behin eta berriz jorratu gaia.
Aldea argia da datuetan. Aurreko kontratuak, 2021etik 2025era indarrean egon denak, 249.000 euro inguruko kostua zuen urtean (BEZa barne), eta 1,03 milioi euro inguruko balio zenbatetsia. Gainera, karkabak udal-brigadarekin garbitzen ziren.
Kontratu berriak (2026-2028), hasiera batean 2 urteko iraupena eta beste 2 urteko balizko luzapena izango dituenak, 392.000 euro ingururaino igotzen du urteko kostua, eta guztizko balio zenbatetsia ia 1,3 milioi eurokoa da. Igoera nabarmena izan arren, auzoen garbiketa ez dago sartuta lizitazio berrian.
"Udalari urtero gehiago kostatuko zaion kontratu baten aurrean gaude, eta, hala ere, ez ditu barne hartzen lehen udal-brigadak egiten zituen zerbitzuak. Argi dago plangintza ez dela egokia izan", adierazi dute Urdulizko EAJ-PNVtik.
Auzoen garbiketa
Azken bi urte eta erdian, talde jeltzaleak auzoak erregulartasunez mantentzea, urteko bi mozketak egitea eta karkabak garbitzea eskatu du, baita lan-egutegi bat egitea ere, baina lan horiek ez dira normaltasunez gauzatu. "Askotan erantzun digute dena lizitazio berriarekin konponduko zela, baina kontratu berriak ez ditu eginbehar hauek burutzeko partidarik jasotzen", adierazi dute.
Gainera, urtarrilaren 29ko osoko bilkuran jakinarazi zen auzoak garbitzeko erabiltzen zen sasiak garbitzeko makinaren besoa hautsi dela, eta horregatik arrazoitzen dute lanak erdizka geratu izana. "Ez al dago edo ez da aurreikusi lana amaitzeko beste formularik?", galdetzen dute Urdulizko EAJ-PNVko kideek.
Aurreikuspen eta gardentasun falta aurrekontuetan
Udal aurrekontuak 2025eko azaroan onartu ziren, Urdulizko EAJ-PNVren kontrako botoarekin, eta bi hilabete geroago gobernu taldeak onartu du aurreikusitakoa ez dela nahikoa, hitzarmen berriaren ondoriozko soldata igoeragatik eta berdeguneen handitzeagatik. "Ezin da aurrekontu bat azaroan onartu eta urtarrilean onartu gaizki kalkulatuta dagoela. Hori ez da ustekabeko bat, planifikazio falta baizik", kritikatu dute. "Ezin zaie udaleko teknikariei egotzi plangintza-akats hau", gaineratu dute.
Onartutako kontratuan auzoak garbitzeko partida kanpoan geratu denez, udal-gobernuak zerbitzu hori beste lizitazio desberdin batekin kudeatzea eta gerakinekin finantzatzea proposatu du orain. Izapideak ezin izango dira martxora arte abiarazi, eta egungo egoera are gehiago luzatuko da. Gainera, onartutako lizitazioak ez du aurreikusten indarrean dagoen kontratua aldatzeko aukerarik.
"Bitartean, auzoek, udalerriko sarrerek eta irteerek eta Urdulizko hainbat puntuk nahi dugun herriarekin bat ez datorren irudia eskaintzen jarraituko dute: egin gabeko inausketak, sasiak gainezka eta arratoiak ere badabiltzala adierazi digute herritarrek“.
Urdulizko EAJ-PNVk kreditu gehigarri bat bideratzea proposatuko du, auzoen mantentzea eta garbiketa berehala bermatu ahal izateko, udalerriko zona bakar bat ere zaindu gabe gera ez dadin.
"Kontua ez da akatsak agerian uztea bakarrik, kudeaketa zorrotza egitea eta soluzioak eskaintzea baizik, Urdulizek merezi duen garbiketa zerbitzua izateko. Politika erabilgarria ondo planifikatzetik eta iragartzen dena betetzetik hasten da ", amaitu dute.
Nabarmenak...
URDULIZ
2026/04/14
SUKARRIETA
2026/04/14
SESTAO
2026/04/14
BERRIA
2026/04/13
GETXO
2026/04/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












