Prentsa Aretoa

Berriak

2026/02/27

Gernika-Lumoko EAJ-PNVk onartezintzat jo ditu alkatearen adierazpenak eta errespetua eta elkarrizketa eskatu ditu udaleko lan-gatazkan

Alderdi jeltzalearen ustez, “onartezina da alkateak bere protesta-eskubidea legitimoki erabiltzen duten langileen aurka jarduteko izan duen modua, gatazka are gehiago tenkatzen duten eta konponbide partekatuak bilatzea zailtzen duten adierazpenak eginez”. Era berean, jeltzaleek kalitatezko zerbitzu publikoak eta errespetuan, entzutean eta langile zein herritar guztiei mesede egingo dieten akordioak bilatzean oinarritutako lan-harremanen eredua defendatzeko konpromisoa berretsi dute.

Ezagutzera eman
Gernika-Lumoko EAJ-PNVk onartezintzat jo ditu alkatearen adierazpenak eta errespetua eta elkarrizketa eskatu ditu udaleko lan-gatazkan

ARGAZKIA JAITSI

Gernika-Lumoko EAJ-PNVk erabateko gaitzespena adierazi du alkateak joan den otsailaren 25ean Udaleko lan-gatazkari buruz egindako adierazpenen aurrean. Alderdi jeltzalearen ustez, “onartezina da alkateak lan-protestarako eskubidea legitimoki erabiltzen duten langileen aurka jarduteko izan zuen modua, gatazka are gehiago tenkatzen duten eta konponbide partekatuak bilatzea zailtzen duten adierazpenak eginez”.

Ildo horretan, EAJ-PNVk erantzukizun instituzionalak dituztenen zeregina “elkarrizketan eta ulermena eta negoziazio eraikitzaileak bultzatzean” oinarritu behar dela azpimarratu du, “bereziki zerbitzu publikoen funtzionamenduari eta Udalaren lan-giroari eragiten dion testuinguru batean”.

Horregatik, egoera lasaitasunez eta elkarrekiko errespetuz bideratzeko deia egiten du alderdi jeltzaleak, dauden eskaerei heldu ahal izateko negoziazio lasai eta arrazionalaren alde eginez. “Gatazkak, antolamenduaren arloan ez ezik, plangintzan, harreman-dinamiketan eta udal-langileekiko jarreran ere aldaketak eskatzen ditu” ohartarazi dute.

Gernika-Lumoko EAJ-PNVk kalitatezko zerbitzu publikoak eta errespetuan, entzutean eta langile zein herritar guztiei mesede egingo dieten akordioak bilatzean oinarritutako lan-harremanen eredua defendatzeko konpromisoa berretsi du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!