Prentsa Aretoa

Berriak

2026/02/27

Santurtziko EAJ-PNVren Udal Batzarrak Itziar Carrocera Fernandez aukeratu du alkategai

Izendapen horrekin, EAJ-PNVk etapa berri sendo eta egonkor bati ekin dio Udalaren buruan, kudeaketa arduratsua, proiektu estrategikoen bultzada eta Santurtziren etorkizunarekin duen konpromisoa berretsiz. Itziar Carroceraren aukeraketak barne kohesioa eta proiektu jeltzalea udalerrian indartzen jarraitzeko borondatea islatzen ditu. Inbestidura saioa martxoaren 5ean izango da.

Ezagutzera eman

Itziar Carrocera Fernandezek 49 urte ditu, Irakasle Eskolan diplomatua da eta gaur egun Kultura, Kirol eta Euskara zinegotzia da Santurtzin. 2019tik 2023ra Berdintasun eta Gizarte Ekintza Saila zuzendu zuen, eta 2019tik 2020ra Begoñako Andra Mari Egoitzako presidente izan zen.

Udal kudeaketan esperientzia, zerbitzu publikoarekiko konpromisoa eta Santurtziko ehun sozial eta kulturalarekin lotura estua uztartzen ditu bere ibilbideak. Urte hauetan, funtsezko arloetako buru izan da, ekimenak sendotuz eta udalerrian erreferentziazko gizarte eta kultura-politikak indartuz.

Batzarraren aurrean egindako hitzaldian, Itziarrek adierazi du bere gain hartzen duela ardura hori, "hurbiltasunetik, umiltasunetik eta santurtziar guztienganako errespetutik. "bertuteekin eta akatsekin, lanean larrua utziko” duela azpimarratuz.

EAJ-PNVrentzat, Itziar Carrocera pertsona egokia da Santurtzin alderdiaren proiektua sendotzeko eta udalaren hurrengo erronkei berme osoz aurrera ekiteko. Bere kudeaketa-gaitasuna, Udalaren ezagutza eta elkarrizketarako gaitasuna funtsezkoak dira erakundeen egonkortasuna indartzeko eta etorkizuneko proiektu nagusietan aurrera egiten jarraitzeko.

Gobernatzen duen erakunde orok bere burua aztertzeko, ikasteko eta hobetzeko gai izan behar du. EAJ-PNV Santurtzik, jakin badaki, azken aldian herritarren gustoko izan ez diren erabaki eta egoerak egon direla. Etapa berri hau umiltasunetik eta autokritikatik ere sortu da, herriko bizilagunekiko hurbiltasuna bultzatzeko eta indartzeko borondate argiarekin, kudeaketa garden batekin eta Santurtziko benetako lehentasunekin lerrokatuta.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!