Prentsa Aretoa
Berriak
2026/02/27
Mundakako EAJ-PNVk Udalaren aurrekontuak erraztu ditu "pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza eztabaida politikoen gainetik dagoelako"
EH Bilduren eta EAJ alkatetzatik kentzeko plataforma independentearen itun antinaturala hautsi egin da, eta Mundaka paralisira eta beharrezko proiektuak blokeatzera eraman du.
Mundakako EAJ-PNVk Udalak datorren urtean aurrekontuak izatea ahalbidetu du. EAJ-PNVren ustez, Mundakako herritarrek proiektu jakin batzuk garatu ahal izatea behar dute. Mundakako pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza Gobernuko bi kide ohien arteko liskarren gainetik dago.
EAJ-PNV izan zen indar bozkatuena hauteskundeetan. Eta hala eta guztiz ere, EH Bilduk, Herritarrar Alternatibaren babesarekin, Mundakako herritarren gehiengoaren nahia galbideratzea eta Euzko Alderdi Jeltzaleari alkatetza kentzea erabaki zuen.
Itun antinatural hori, nola ez, ez da denboran mantendu. Eta udalerria paralisira, beharrezko proiektuak blokeatzera eta bi bazkide ohien arteko liskar politikora eraman du.
EAJ-PNVk arduraz jokatu du legealdi osoan zehar. Beti luzatu du eskua Mundakaren interesak lantzeko eta defendatzeko. “Orain ez dugu Mundaka albo batera utziko. Beharrizan nagusietako batzuei heltzea bermatuko duten aurrekontuak onartu ditugu” azaldu dute Mundakako EAJ-PNVtik:
-Garbitasuna hobetuko da. Horretarako, EAJ-PNVk proposatuta, hiri eta bide garbiketako kontratua berrituko da. Espazio publikoen garbiketa bultzatzea, egungo edukiontziak ordezkatzea eta garbiketako langile gehiago izatea da helburua. Gainera, baimendutako guneetatik kanpo jarritako kartelak eta pankartak kenduko dira.
-Etxebizitza-politika bultzatzea. Hemendik aurrera, Udalak etxebizitza turistikoen kontrola eta jarraipena egingo du. Legezkoak ez diren mota horretako etxebizitzen aurka egingo da, turismoaren eta bizilekuaren arteko oreka bermatzeko.
-Zerbitzu publikoak hobetzea: mediku-kontsultategi berria irekitzea bultzatuko da.
-Adineko pertsonentzako arreta, suteak prebenitzeko programa bat jarriz.
-Irisgarritasuna hobetzea eta espazio publikoak modernizatzea: Lorategi kalea berritzeko proiektu bat idatziko da, eta Astoagatik hilerrirako bidea garbitu eta sastrakak kenduko dira.
Hauek dira Eusko Alderdi Jeltzalearen babesa aurrekontura baldintzatu duten ekimenetako batzuk. Aurrerapauso bat emateko edo blokeoarekin eta paralisiarekin jarraitzeko aukeren aurrean, EAJ-PNVk Mundakaren alde lan egitea erabaki du, eta, aldi berean, zorrotza izango da betetzeko eta jarraipena egiteko. “Herritarrei emandako hitza bete egin behar da, eta hori gobernuak egin behar du, zorrotzak izango gara” amaitu dute.
Nabarmenak...
MUSKIZ
2026/02/28
GERNIKA-LUMO
2026/02/27
BERMEO
2026/02/27
DURANGO
2026/02/27
GETXO
2026/02/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












