Prentsa Aretoa
Berriak
EBB
2023/07/23
EAJ-PNVk bere helburu nagusia bete du eta Kongresuan Euskal Taldea izango du berriz
Jeltzaleek bost eserleku lortu dituzte Behe Ganberan: bi Bizkaian, lehen indarra delarik, bi Gipuzkoan eta bat Araban
EBB
2023/07/21
EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu “beren botoarekin diferentzia markatzera” Euskadik ‘Sánchez edo Feijóo‘ baino “zerbait hobea” merezi duelako
Aitor Estebanek, Maribel Vaquerok, Mikel Legardak, Urkullu Lehendakariak eta Andoni Ortuzarrek amaiera eman diote gaur talde jeltzalearen hauteskunde kanpainari, Areatzan 3.500 alderdikide eta alderdizalez gainezka egin den ekitaldian
EBB
2023/07/20
Aitor Estebanek EAJ-PNV “alderdi arduratsu, Madrilen eragiteko gaitasuna duena eta euskal industriaren bultzatzaile” moduan aurkeztu du
Euskal Taldearen bozeramaileak Maribel Vaquero eta Mikel Legardarekin, Kongresurako Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuekin, parte hartu du gaur, Nueva Economía Fórum-ek Bilbon egin duen informazio-gosari batean
EBB
2023/07/18
Aitor Estebanek uztailaren 18 honetan gogoratu duenez, “EAJ-PNVk bere betiko tokian jarraitzen du: askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen ondoan”
Algortan mitina eta jaia uztartuz egin den ekitaldian, Iñigo Urkulluk bere poza adierazi du Frantziako Tourraren irteera nagusiarekin “Euskadik munduari eskaini zion irudi ederragatik” eta EBBren presidente Andoni Ortuzarrek euskal hiritargoari eskatu dio Madrilgo politika bihurtu den lokaztiaren aurrean “diferentzia markatzea” EAJ-PNVren aldeko botoa emanez
EBB
2023/07/16
Aitor Estebanek baieztatu duenez, “EAJk baino ez du euskal agenda zehatz bat, Euskadi helburu duena, Euskadirentzat egina”
Bermeon ‘Euskadiren ahotsa gira‘ delakoaren beste saio batean, Andoni Ortuzarrek, EBBren presidenteak, ziurtatu duenez “Euskadi Erreferente da Europan” azken hamarkadetan EAJ-PNVk garatu dituen politika aurrerakoiei esker
EBB
2023/07/14
Ikurrinaren 129. urteurrena bete den egunean, EAJ-PNVk Euskal Taldea aldarrikatu du “Madrilen Euskadi defendatzeko sinbolo gisa”
Andoni Ortuzarrek eta Aitor Estebanek mobilizaziorako deia egin dute U23ko hauteskundeei begira, alderdi jeltzaleak euskal herritarren "interesak, eskubideak eta pentsioak" erabakitasunez eta eraginkortasunez babesten jarrai dezan, Estatuaren menpeko alderdien eta "Euskal Herriari traizioa" egiteagatik urteetan estrategia hori iraindu zutenen zalantzei aurre egiteko
EBB
2023/07/11
Ezkerraldeko industriaren alde egiten duen apustuari eutsi nahi dio EAJ-PNVk, “politika industrialik onena da existitzen ez dena” esaten zuen PSOEren aurrean
Aitor Estebanek eta Andoni Ortuzarrek deitoratu dute ez Sánchezek ezta Feijóok ere ez zutela beren arteko eztabaidan ‘Euskadi‘ hitza ahoskatu, eta jeltzaleek U-23koa igarota planteatuko dituzten exijentziak aurkeztu dituzte: “Euskal autogobernua erabat errespetatzea, printzipio demokratikoak eta eskubideak erabat errespetatzea eta errespetu absolutua euskal hiritargoaren gehiengoaren eskarientzat”
Eusko Legebiltzarra
2023/07/11
Josune Escota eta Ainhoa Santisteban, EAJ-PNVren ordezkari berriak Eusko Legebiltzarrean
Bizkaitarrek Itxaso Berrojalbiz eta Leixuri Arrizabalaga ordezkatuko dituzte, Eusko Legebiltzarra utzi eta foru diputatu kargua hartu dituztenak
EBB
2023/07/10
Aitor Estebanek U23aren ondoren, eta PSOEren laguntzarekin, antzeman daitekeen “panorama birzentralizatzailearen kontra” ohartarazi du ‘LOAPA berri bat‘ ari baita prestatzen: “Bide horretatik ez dugu bat egingo”
Beasainen, Maribel Vaquero Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu jeltzalea ondoan izan duela, Pedro Sanchezek aurkeztutako hauteskunde-programan jasotako proposamen batzuen aurka agertu da Euskal Taldearen bozeramailea: "EAJ ez dago prest kostata lortu eta garatu dugun Estatutuan jasotzen diren eskuduntzak mugatuta eta baldintzatuta etor daitezen”, esan du
EBB
2023/07/10
“XXI. menderako behar diren trenbide azpiegiturak” erreklamatzen ditu EAJ-PNVk “pertsonei eta enpresei nahi eta behar dituzten zerbitzuak emateko”
Zorrozgoitiko Feve geltoki ondotik Euskadiko lurretatik igarotzen diren aldiriko trenen transferentzia erreklamatu du Aitor Estebanek, garapen jasangarrian aurrera egitera begira zerbitzu hauek hobetzeko inbertsioak eskatu bitartean
EBB
2023/07/08
Ortuzarrek euskal ordezkaritza “Moncloan besterik pentsatzen ez dutenen eskuetan” uzteak dakarren arriskuaz ohartarazi du Bakion
Aitor Esteban, Euskal Taldearen bozeramaile eta ‘Euskadiren ahotsa gira‘ izenekoaren barruan egin den lehen ekitaldiko protagonistak gaur berretsi duenez, “EAJ-PNVk inola ere ez du parte hartuko ultraeskuina egongo den ekuaziotan”
EBB
2023/07/08
Aitor Estebanek hitzeman du Madrilen euskal autogobernua defendatzen jarraituko duela: “Gaitasuna eta ezagutza erakutsi ditugu, eta guk besterik ez dugu hori egin”
Donostian, Jesús María Leizaola Lehendakariaren monumentuaren ondoan egin den ekitaldian, Euskal Taldearen bozeramaileak eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Maribel Vaquerok, EAJ-PNVk euskal erakundeen, Gernikako Estatutuaren eta Ekonomia Itunaren alde historikoki egin duen lanaren balioa aldarrikatu dute


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












