Prentsa Aretoa
Berriak
2024/06/27
Erabakiak hartzeko postuetan emakume eta gizonen arteko presentzia orekatua bermatzeko duen konpromisoa berretsi du EAJ-PNVk
Hainbat hobekuntza sartu ondoren gaur Kongresuan Parekidetasun Legea babestu duelarik, EAJ-PNVko diputatu Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez hautagaitzetan “arau honek ezartzen duena baino emakumeen presentzia handiagoa bermatzeko metodoak izango ditugu Euskadin”
Euskal Taldeak Emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzko Lege Organikoaren alde bozkatu du gaur Kongresuan, testuan hobekuntzak sartzea ekarri duen “negoziaketa trinkoa” egin ondoren. Hala, EAJ-PNVk berretsi egin du erabakiak hartzeko tokietan emakume eta gizonen ordezkaritza parekidearen alde duen konpromisoa. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak “kontzientziak mobilizatzera” deitu ditu diputatuak, bai eta alderdi politikoetatik emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua bultzatzera ere.
Talde jeltzaleak modifikazio bat sartu du legean Autonomia Erkidegoetako Ganbera Legegileetarako zerrendetan, hala nola Eusko Legebiltzarrean eta Euskal Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietan, hauteskunde erregimenen lege arautzaileek zerrendak egiteko beste sistema batzuk ezarri ahal izan ditzaten emakume eta gizonen ordezkaritza parekidea ahalbidetzeko. “Euskadin metodoak izango ditugu emakumeen presentzia handiagoa izan dadin”, azaldu du Agirretxeak.
Halaber, 5.000tik beherako udalerrietan “nolabaiteko malgutasuna” emateko helburuarekin, Euskal Taldeak legean jaso du 3.000tik 5.000ra bitarteko biztanleria duten udalerrietan eskatu ahal izango dela sexu bakoitzeko hautagaiak %60 baino gehiago izan ez daitezen, ezta %40 baino gutxiago ere. Portzentaje horiek ezin izango dira eskatu 3.000 biztanletik beherako udalerrietan”. "Legearen zorroztasunak ahalbidetuko du hainbat pertsona politikara sartzeko prest ez egotea, eta horixe da saihestu behar duguna”, esan du Agirretxeak.
Gainera, hitza hartzeko izan duen tartean, Agirretxeak zera galdetu du "Gobernuak lege honetan zergatik ez du jaso,esate baterako, arlo militarra?. Ba al dago parekidetasunak lekurik ez duen esparrurik?". Azkenik, Senatuak gastu-mugari betoa jartzeko duen gaitasuna kentzera begira PSOEk arau horretan sartu duen zuzenketaren harira, diputatu jeltzaleak zera esan du "Euskal Taldeak ez du sekula babestu lege batekin zerikusirik ez duten gaiak arau baten izapide prozesuan sartzea". Hala ere, "jantziak ez urratzeko" ere eskatu dio Agirretxeak Partido Popularrari; izan ere, "zuzenketak sartu baitzituen Arbitraje Legean, erreferenduma deitzen zutenak kartzelara joan zitezen".
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25