Prentsa Aretoa
Berriak
2024/07/05
Leioako Avanzada estaltzeko obrak 2025eko udan amaituko dira, aurreikusitakoa baino urtebete lehenago
BI-637 errepideko lanak oso aurreratuta daude hasierako epeekin alderatuta, eta, aste honetan, tunel berriaren erdialdea estaliko duten habeak jartzen hasi dira
Leioa parean, BI-637 errepidea estaltzeko obrak nabarmen aurreratuta doaz hasierako epeekiko. Lanen egungo egoera ikusita, eta aurreikusitako plangintzarekin bat etorriz, tunel berriaren estaldura prest egongo da 2025eko udan zehar, hau da, indarrean dagoen hitzarmenean zehaztutako epea baino urtebete lehenago, hasiera batean 2026ko abuzturako adostu baitzuten.
Aste honetan, tunel berriaren erdialdea estaliko duten habeak jartzen hasi dira. Uztailean eta abuztuan barrena, ibiltzeko moduko gune berriak erabat estaliko dira, eta, beraz, irailetik aurrera, urbanizatzeari ekingo diote, ziurrenik.
Aurrerago, urrian zehar, tuneleko ahoetan egingo dituzte lanak: sarrera-irteera berriak izango diren sareta metalikoak jarriko dituzte. Diseinu berritzaile horri esker, instalazio fotovoltaiko bat ezarriko dute, eta horrek kontsumo elektrikoaren kostuak merkatuko ditu, azpiegitura erabilgarri egon bitartean.
Halaber, estali beharreko guneetan zutoinak jartzen zituzten bitartean, ebakuazio-galeria berriak eta tunela hornitzeko behar den azpiegitura eraiki dituzte. Hortaz, lokal teknikoak eraiki dituzte tuneleko sarreren eta kanpo- nahiz barne-kanalizazioen ondoan.
Horri esker, instalatu beharreko ekipamendua kontrolatzeko eta elikatzeko 130 kilometro kabletarako lineak egin ahalko dira. Horietatik, 50 kable elektrikoei dagozkie, beste hainbeste komunikazioei, eta, 30, zuntz optikoari.
10.000 metro koadroko azalera gehiago herritarrentzat
Avanzada estaltzeak espazio berriak sortuko ditu gainazalean: 10.000 metro koadro inguru, lehendik dagoen hiri-bilbea osatuko dutenak. Horrela, gaur egun Leioako udalerria banatzen duen lubakia desagertu egingo da, eta nabarmen hobetuko dira azpiegitura horren kutsadura akustiko arazoak, 1.505 metrotan zehar pantaila soinu-xurgatzaileak jarriko dira eta.
Bidegorri bat ere badago proiektuaren barruan, Leioako Pinosolo aldea udalerriko erdigunearekin lotuko duena. Gainera, lan-jardueraren zati batean Iparragirre kaleko espaloia 2,5 metro zabalduko da, erabat irisgarria izan dadin.
Oraindik egiten ari den eta 62,5 milioi euroko aurrekontua duen proiektu horrek trafikoaren segurtasuna ere hobetuko du, egokiak diren neurri-sistemen bidez; izan ere, ia 900 metro luze den tunel horretatik, 114.000 ibilgailu igarotzen dira egunero, batez beste.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
Europako Legebiltzarra
2024/05/22