Prentsa Aretoa

Berriak

EBB

2020/12/02

EAJ-PNVren adierazpena Euskararen Nazioarteko Egunean.

Aurtengo abenduaren 3an, berriro ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun honetan, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak hauxe adierazi nahi dio euskal gizarteari eta gonbit hau egin nahi die euskal hiritar guztiei: dakigunok dakitenekin euskaraz jardun dezagula; dakitenek ulertu baino egiten ez dutenekin euskara ezpainetara ekar dezatela, oraindik hitz egiten ez dakiten horiei ikasbidea errazteko; eta ez dakitenek euskara ikas dezatela

EBB

2020/11/26

EAJ-PNVk asteburuan burutuko du bere Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua

Bihar bertan aldarrikatuko dute Gipuzko Buru Batzarraren Exekutiba berria eta larunbatean egingo dute Araban, Bizkaian, Iparralden eta Nafarroan

EBB

2020/11/25

EAJ-PNVren konpromiso hirukoitza adierazi du Ortuzarrek: aberrigintza, pertsonen osasuna eta indarkeria matxistaren kontrako borroka

Euzkadi Buru Batzarrak Sukarrietan egin du Sabino Aranari urtero egin ohi zaion omenaldia, bere heriotzaren 117. urteurrena gogoratuz

EBB

2020/11/24

EBBren adierazpena azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta..

Nazio Batuen Erakundeak 'Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna' izendatu zuen Azaroaren 25a dela eta, EAJ-PNVren aldetik, beste behin ere adierazten dugu erabat gaitzesten ditugula emakumeen aurka dimentsio guztietan egindako indarkeria-adierazpen guztiak, eta gure konpromisoa berritu nahi dugula gaitz horretatik aske biziko den gizarte bat eraikitzeko. Emakumeen kontrako indarkeria,halaber, giza eskubideen urraketa larria da, bateraezina da giza duintasunarekin eta bizitza publiko eta pribatutik desagerrarazi behar da. Ezein emakumek ez du merezi tratu txarrak jasatea. Inork eta ezerk ez du justifikatzen emakume baten kontrako indarkeria baliatzen duen gizona

EBB

2020/11/17

EBBren adierazpena Saharako egoera dela eta

Joan den azaroaren 13an, Marokoko armadak operazio militar bat abiarazi zuen Guerguerateko gunean, Mauritaniako mugatik gertu, Nazio Batuek bultzatutako eta Marokok eta Fronte Polisarioak 1991n adostutako Su-Eten akordioa hautsiz. NBEk onartutako ebazpen haren eraginez sortu zen, duela 29 urte jada, Mendebaldeko Saharan Erreferenduma egiteko Nazio Batuen Misioa – MINURSO –, akordioaren bermatzaile gisa. Akordio hartan jasotzen zen bakeari eusteko konpromisoa baita erreferenduma deitzekoa Afrikako kontinentean deskolonizatu gabe jarraitzen duen lurralde bakarrean

EBB

2020/11/10

Oroimenaren Egunaren kariaz egin diren ekitaldi guztietan parte hartu du EAJ-PNVk

Talde jeltzaleko barne kargudunek eta herri ordezkariek indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu dituzte gaur, egunean zehar hiru herrialdeetan egin diren ekitaldi hunkigarri eta xumeetan

EBB

2020/10/30

Mireia Zaratek bart gauean Bilbon erregistratu ziren istiluak “onartezin” jo ditu, eta ezarritako neurriak “guztion segurtasuna bermatzeko” direla ziurtatu du

EBBko idazkariak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak jarritako neurriak Covid-19aren transmisioa murrizteko direla eta, hori gerta dadin, gizarteari “arduraz eta erantzukizunez” jokatzea eskatu dio

EBB

2020/10/28

Ortuzar: “Diéselaren gaineko zerga ez da progresista, ezta ona ere Euskadiko automozio sektoreko milaka lanposturentzat”

EBBko presidenteak aitortzen du Aurrekontuen Proiektuan zerga horren igoera aurreikusi dela ikusteak Espainiako gobernuan zeukan konfiantza “kaltetu duela” eta baieztatu du EAJ-PNVk aurrekontu partida guztiei “luparekin begiratuko diela” emango duen botoa erabaki aurretik

EBB

2020/10/27

Mediavillak baieztatu du alarma egoerak autonomia erkidegoei babesa ematen diela pandemiari aurre egin ahal izateko

EBBren Arlo Instituzionaleko burukide arduradunak baieztatu du EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela “baldin eta ekonomia biziberritzea eta enplegua sortzea aurreikusten badute eta Espainiako gobernuak Euskadirekin hitzeman zituen konpromisoak betetzen badira”

EBB

2020/10/09

Ortuzar: “Inposaketa ez da ona, baina gehiengoak ezer inposatzeko zilegitasunik ez badu, are gutxiago dauka gutxiengoak”

EBBko presidenteak EH Bilduk eta Podemosek Eusko Legebiltzarrean erakutsi duten jarrera eragoztailea deitoratu du, eta alderdi morearen inkoherentziak nabarmendu ditu : “Beren Gobernuak Madrilen egin nahi ez duen erreforma fiskala egitea eskatu digute hemen”

EBB

2020/09/27

EBBk eta Herrialde Buru Batzarrek Forondan berritu dute EAJ-PNVren konpromisoa Euskadirekin eta bere etorkizunarekin

Zelaia hutsik eta Covid-19aren biktimen omenez haga erdian jarri den ikurrinaren azpian, Ortuzarrek jeltzaleen eskua luzatu die “erakunde politiko, sozial eta ekonomikoei eta sindikatuei” denon indarrak batzeko eta Euskadi krisialditik ateratzeko