Prentsa Aretoa
Berriak
2022/02/23
Ortuzarrek ohartarazi du hauteskundeak aurreratzea “hutsegite larria” izango litzatekeela eta “garaile nagusi” Vox izango lukeela
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak adierazi du Partido Popularraren presidentetzara iristen dela baieztatzen bada, berak espero duela Núñez Feioo “moderatua eta ulerkorra” izatea Euskadiko eta Kataluniako nazio errealitateekin
Oharra: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek espero du Espainiako gobernuko buru Pedro Sánchez hauteskunde orokorrak aurreratzeko deialdia egiteko tentaldian ez erotzea, Partido Popularrak egunotan bizi duen krisi larriaren aurrean. Fórum Europa-Tribuna Euskadi taldeak Bilboko Ercilla Hotelean egin duen topaketan, Ortuzarrek ohartarazi du hauteskundeak aurreratzea “hutsegite larria izango litzatekeela Espainiako estatuarentzat eta egun garatzen ari diren prozesu ekonomikoetarako, Europako funtsak jasotzeko zain gaudela. Ez dut uste beste urte bat galtzeko moduan gaudenik, baina tentaldia hor dago eta aurkari nagusia ibaiaren erdian zaldiz aldatzen ari dela ikusten duzunean edo zure ezkerretik proiektu politiko pertsonala ondo finkatu gabe duzunean, tentaldia izan liteke botoia sakatzea. Espero dut horrela ez izatea, garaile nagusia, Pedro Sánchez izan beharrean, Vox izango litzatekeelako”.
Feijóo PPren presidentziara iristeko balizko aukeraren aurrean EAJ-PNVk dituen aurreikuspenez galdetuta, buru abertzaleak erantzun du berak nahiko lukeela hau “moderatua“ izatea eta PPrekin alderatuta “Estatua ikuspegi adeitsuagoarekin ulertzea, bai eta nazio errealitateekin ulerkorragoa izatea ere, hauen artean, Euskadirekin edo Kataluniarekin”, PPrengan adierazpen hiperzentralistak nagusitzen baitira “proiektu politikoaren parte nagusi bat besteok garena ukatzean oinarritzen dutelako, beste nazioak ukatzen dituen Espainia aldarrikatuz”. “Gezurra dirudien arren, PP indartsua behar dugu, Espainiako politikak Vox-ena seriotan hartu duelako. Uste dut gu garela hau seriotan hartu dugun bakarrak. `Pepito Grillo´garela ematen du, Vox fenomenoarekin zerbait egin behar dela esanez, hemen ematen baitu denek unean unekoa eta epe laburrekoa lehenesten dutela, eta ikusi beharko genuke Vox arazo larria dela demokrazia honentzat eta bere mehatxua doala politika partidistatik eta parlamentuko aritmetikatik harago. Europaren kontrako indarra da, eta Espainia eramaten ari da, politikaren esparruan, Orbánen eta bere antzekoen inguruetara. Eta PP alderdiak funtsezko zeregina du, eta hori da Vox-en aurrean euste-dikea jartzea, bere hautesleria naturala berreskuratzea eta, hortik aurrera, Vox-en hutsaltasunera eramatea”, esan du Ortuzarrek.
Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Komunitateko presidentea inplikatu ahal duen balizko ustelkeria kasuaz galdetuta, jeltzaleen buruak esan du Euskadin antzeko gauza bat erregistratuko balitz “garrantzitsuena ez litzateke izango Ortuzarrek bere baroiekin egingo lukeena, baizik eta kontratu horrekin gertatutakoa. Horren gainetik igaro dira, arin batean, gertatu omen den hori oso larria denean. Uste dut erantzukizunak argitu beharko liratekeela eta horrela gertatzen bada Ayuso eror liteke, “diferituan”, “ez bait dakit zenbat denboraz eduki dezaketen erakunde-erantzukizuneko toki batean, frogatzen bada bezero-harreman nabaria eman dela bere familiako kideekin”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25