Prentsa Aretoa
Berriak
EBB
2025/04/12
Baionan egin den EGI Egunean, Estebanek euskal gazteria deitu du politikan inplikatzera: “Oso garrantzitsuak zarete Alderdiari argia emateko”
EBBren presidenteak hitza hartu du gaur gazte jeltzaleen jaiaren barruan egin den mahai inguruan. Berarekin batera parte hartu dute IBBko burukide Peio Etxelekuk eta Europako Hauteskundeetarako hautagai eta EGIkide Aitana Agirrek, eta Lapurdiko hiriburutik ziurtatu du EAJ-PNVk “erantzun egingo diela” Iparraldeko hiritarren kezkei
EBB
2025/04/02
Aitor Estebanek eta Imanol Pradales Lehendakariak Herri erronka nagusiak jorratu dituzte
Ordu betez luzatu den topaketa Ajuria Enean egin da elkarren arteko erabateko ulermen-giroan
EBB
2025/04/01
Maitane Ipiñazar, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari berria
EBB berrituak atzo egin zuen lehen bileran, legebiltzarkide bizkaitarra Idazkaritza Alorreko burukide arduradun izendatzea erabaki zuen. Izendapen hau gehitzen zaio EAJren aberri exekutibak atzoko bileran egin zuen beste bati, atzo bertan eman baitzen ezagutzera Maribel Vaquero izango dela, hemendik aurrera, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzalea
EBB
2025/03/30
Aitor Esteban: “Gure ibilbidearekin eta Euskadi eraikitzen jarraitzeko, batasuna, eredugarritasuna eta apaltasuna eskatzen dizkizuet, neure buruari exijitzen dizkiodanak”
EBBren presidente gisa eman duen lehen diskurtsoan, jendez gainezka egon den Atano III pilotalekuan, Estebanek alderdikide guztiei eskertu die berarengandik jarritako konfiantza, EAJ-PNVren lidergoa aldarrikatu du eta gazteei mezu bat zuzendu die: “Zuek zarete Alderdiaren oraina”
EBB
2025/03/30
Aberri Batzarrak aho batez erabaki du Aitor Esteban izango dela EBBk datozen lau urteotan izango duen presidentea
Jeltzaleen organo gorenak Donostiako Atano III pilotalekuan aukeratu du gaur EAJren Aberri Exekutiba berria. Hemendik aurrera, burukide izango dira Markel Olano eta Ion Gambra (Gipuzkoa), Maitane Ipiñazar, Manu Tejada, Miren Martiarena eta Andoni Busquet (Bizkaia), Joseba Díez Antxustegi (Araba) eta Javier Ollo (Nafarroa)
EBB
2025/03/29
Bere barne funtzionamendua birformulatuz militantzia indartu eta aktibatzea du helburu EAJ-PNVk
‘Erakunde demokratikoa‘ txostenak, Imanol Lasa lanketa egin duen taldeko koordinatzaile izan dela, helburu du “eboluzionatzea, lehen indar izaten jarraitzeko”, politikarekiko desafekzioa eta populismoaren gorakada areagotu diren egungo egoera aldakorrean
EBB
2025/03/29
EAJ-PNVk aldarrikatzen du euskal hiritargoari entzutea, beren interesak hobeto defendatzeko eta Euskadiren etorkizunera eramango gaituen bidea lideratzeko
Ane Miren Atín `Bere Herriaren zerbitzura dagoen alderdia´ izeneko txostenaren koordinatzaileak “gizarte berriarekin konektatzearen” garrantzia azpimarratu du. Parte hartzea eta komunikazioa digitalizatu beharra aipatu ditu horretarako, alderdi jeltzalea orain arte bezala izan dadin “ alderdi hurbila, herritarren zerbitzura dagoena, proposamenekin eta enpatiarekin”
EBB
2025/03/29
Makroerregio Atlantikoa, Diaspora eta sare diplomatiko sendoa zabaldu beharra, EAJ-PNVk nazioartera begira zabalduko duen estrategiaren ardatzak
Oihane Agirregoitia eurodiputatuak, `Mundu hobe, jasangarri eta baketsu batera irekia den Nazioa´ txostenaren lanketan koordinatzaile izan denak, IX. Batzar Nagusian onartu den hirugarren agiriaren lerro nagusiak azaldu ditu
EBB
2025/03/29
Euskal gizartearekiko konpromisoa berretsi du EAJ-PNVk "Ongizatearen Euskadi eraikitzen jarraitzera begira"
Unai Rementeriak, 'Aberri oparoagoa eraikitzea askeago izateko' agiriaren koordinatzaileak gaur aurkeztu du talde jeltzalearen ibilbide orria, zerbitzu publikoen eta jarduketa sozioekonomikoaren alorrean herritarren zerbitzura dagoen tresna izaten jarraitzeko
EBB
2025/03/29
EAJ-PNVk Europar Batasunaren alorrera eraman nahi du Euskadiren naziotasun aitortza
Izaskun Bilbao Barandica `Euskadi nazio Europan´ tituluko txostenaren lanketarako koordinatzaileak gaur goizean eman ditu ezagutzera Batzar Nagusiak onetsi duen agiri honen ardatz nagusiak, datozen urteotan talde jeltzalearen jarduketa politikoa gidatuko dutenak
EBB
2025/03/13
Milioi bat euskal herritarren mesedetan PSE-EErekin eta Elkarrekin Podemosekin adostu duen akordioa ospatu du EAJ-PNVk
EBBren presidente Andoni Ortuzarrek akordioa goratu du “gehien behar dutenak babesteaz gain oinarrizko arazoei heltzen dielako, dela etxebizitza, kontziliazioa, berdintasuna edo trantsizio berdea”
EBB
2025/03/11
EBBk eta Euskadiz kanpoko Argentinako Erakundeak alderdikide jeltzaleak deitu dituzte Bahía Blancako Euskal Etxeari laguntzeko dirua biltzera
Joan den ostiralean ezbehar jarioa ekarri duen ekaitzak, euskal jatorriko pertsona ugari bizi diren herrialde honetatik informatu dutenez behintzat, 16 hildako utzi ditu, milaka ebakuatu eta konta ezinezko kalte materialak, hiri horretako euskal komunitateari eta Unión Vascari berari zuzenean eragiten diotenak


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












