Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/04/02

Aitor Estebanek eta Imanol Pradales Lehendakariak Herri erronka nagusiak jorratu dituzte

Ordu betez luzatu den topaketa Ajuria Enean egin da elkarren arteko erabateko ulermen-giroan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, eta Imanol Pradales Lehendakariak beren lehen lan bilera egin dute gaur, igandean bertan Donostiako Atano IIIan egin zen IX. Batzar Nagusian Estebanek EAJ-PNVren buruzagitza bere gain hartu zuenez geroztik.

Ajuria Enean, ordu beteko iraupena izan duen eta erabateko ulertze-giroan egin den topaketan, Esteban eta Pradalesek, biek aurretik izan dituzten erantzukizunengatik elkarrekin lan egiteko aukera izan dutelarik, Herriak egun dituen erronken inguruko diagnostikoa egin dute, eta horiek konpontzera begira elkarlanaren bidetik arituko direla hitzeman dute.

Gizarte ongizatea, lehiakortasun industriala, autogobernuaren abantzamendua, erronka demografikoa edo klima aldaketa izan dira lehen bilera honetan jorratu diren gai batzuk eta horietan sakontzea adostu dute. Horretarako, eta biek partekatzen duten helburua lortzera begira, Jaurlaritzak eta Alderdiak orain arteko komunikazio bideetan sakonduko dute, burubikotasuna oinarri hartuta, herritarren ardura eta beharrei erantzuna emango dien talde-lana egiteko.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.