Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/05/16

Muskizeko Berdintasun eta Giza Eskubideen sailak Udal Bizikidetza Plana egingo du

Jarduera honekin hasteko, diagnosia egingo da, eta bertan hartuko dute parte herriko eragile garrantzitsuek.

rss Ezagutzera eman

Muskizeko Udaleko Berdintasun eta Giza Eskubideen sailak Udal Bizikidetza Plana egin nahi du, herrian  elkarren arteko harreman hobeak eraikitzeko helburuarekin. Jarduera honen lehen fasean, diagnostikoa egingo da, eta herriko eragile garrantzitsuek hartuko dute parte lan horretan. Eragile hauen artean aukeratuko dira eguneroko jardunean, beren lan esparruan sor daitezkeen gatazken inguruko ezagutza berezia dutenek.

Ekimen honen helburua da herrian ematen den bizikidetzaren errealitatea ezagutzea, antzemango diren indar-gune eta ahultasunak ezagututa, giza harremanetan sor daitezkeen gatazkak identifikatzeko eta prebenitzeko. Eztabaida taldeak eratuz, maiatzean bilduko dira, gatazkarik ohikoenak identifikatzen, eta  jatorriak aztertzen saiatuko dira eta  bizikidetza hobetzeko esparruak eta jarduera lerroak lehenetsiko dira; horrez gain eztabaidak konpontzeko gizarte talde esanguratsuak sentsibilizatuko dira, ekimen ezberdinetan parte har dezaten sustatuz.

Diagnosia da Muskizen Udal Bizikidetza Plana egiteko lehen urratsa. Bizikidetza hobetzeko eta herri mailan bakea eraikitzeko egitasmoak eta toki ekimenak zehazteak, gizartearen errealitatea egokitzea behar du eta garatzen den testuinguruaren egiazko errealitateen arabera jardun eta protagonista  garrantzitsuak inplikatuta izatea. Udalerriko herritar eta udal langileak dira eragilerik onenak talde ezberdinen arteko bizikidetzaren kalitatearen inguruko aurreikuspen orokorra egiteko, behin eta berriz sortzen diren gatazkak antzemateko eta bizikidetza hobetzeko jarduerak martxan jartzeko.