Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/07/02

Atutxak PPk eta Espainiako Gobernuak euskal autogobernuaren kontra egindako erasoa salatu du, eta Rajoy-ren jarreraz esan du "begirune faltatik hurbil" dagoela

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak EAJ-PNVren nekea erakutsi du gaur, euskal autogobernuak Espainiar Gobernuaren aldetik eta Alderdi Popularraren zein Auzitegi Konstituzionalaren aldetik pairatzen dituen etengabeko erasoen aurrean. Eraso honen azken kapitulua aste honetan bertan ezagutu da BGAEen euskal legearen artikulu batzuk indargabetzen dituen Auzitegi Konstituzionalaren epaiarekin.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Atutxak berriz ere salatu du Mariano Rajoy Espainiako presidentearen jarrera, EAJ-PNVren eta Eusko jaurlaritzaren planteamenduen aurrean entzungorrarena egiten duelako eta Iñigo Urkullu Lehendakariak egindako eskakizunei arretarik ematen ez dielako. Atutxaren hitzetan  espainiar presidentearen jarrera "begirune faltatik hurbil dago". “Harremanak bideratzen ez badira  ezinezko bihurtuko dira" iragarri du. Bizkaiko jeltzaleen buruak baieztatu duenez Juan Karlos Goienetxea Bermeoko alkate ohiaren eta oraingo Hirigintza zinegotziaren kontra ireki den ikerketa judizialarekin  Bilduri "bere botika dastatzeko unea" heldu zaio.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan Atutxak azpimarratu du "nekatuta" dagoela Espainiar Gobernuaren jarrerarekin. Urteak daramatzagu espainiar sistema instituzionala krisian dagoela esanez. Hau ez da bakarrik zentrotik urrun gauden abertzaleen pertzepzioa, espainiar herritarren sentipena ere bada". BBBko presidente andereak adierazi du Espainiar Gobernua bizitza politikoa judizializatzen ari dela. " Beraiek sinesten ez duten  Autonomien Estatuaren kontra daramaten bidea da, eta beraiek bai sinesten dutena ezartzeko, hau da, denontzako kafea eta birzentralizazioa burutu ahal izateko". Atutxak testuinguru horretan kokatu du Alderdi Popularrak hauteskunde legea aldarazteko egin duen proposamena, alkateen izendapena zuzena izan dadin. Atutxaren ustetan oraindik PSOEk gaitzetsi ez duen "zunda-globo" horren sorburua dago "europar hauteskundeetan alderdibitasuna galtzearekin Espainiako alderdi biengan sortu den beldurrean. Euskadin ohiko ditugun akordio politikoetatik urrun daude". Adibide gisa, Atutxak Udal legea ekarri du gogora, aurreproiektua Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, EUDEL erakundeak eta udalek onartua izan delarik, euskal alderdi politiko guztiak barnean hartzen dituen akordio zabalaren bidez. Atutxaren esanetan lege aurreproiektu hori "halako adostasun maila handiarekin” idatzi izanak "berebiziko garrantzia" duen urratsa suposatzen du.

Epaile batek Bermeoko alkate ohi eta EA-ko kide eta oraingo Hirigintza zinegotzi Juan Karlos Goienetxearen kontra,  ustez eraikitzaile baten mesedetan jardun izana egotzita ireki den ikerketaz galdetu diotenean,  Atutxak prozesu judizialekiko errespetu osoz hitz egin nahi izan du, eta errugabetasun presuntzioa ekarri du gogora,  baina "Bilduri bere botika dastatzeko unea" heldu zaiola gaineratu du. “Ez nuke ebaluaziorik egin nahi, ezta inor kriminalizatu edo beraiek egiten duten moduan inor epaitu ere. Ez dakidana da orain Bilduk Bermeoko liburu beltza egingo ote duen azken hilabeteotan eta azken urteotan egin dituzten praktikekin". Atutxak gogoratu du Bilduk azken aldi honetan  EAJk gobernatzen dituen udaletan  udal jarduerak judizializatzeko estrategia jarraitu duela eta jarduera hauetako batzuk zigor bidetik eginiko auziperatze  bihurtu direla. “Esan behar da kausa horietako bakar batek ere ez duela aurrera egin, denak izan dira baztertuak" gogoratu du Atutxak. "Baina Bilduk politika egiteko erabili izan duen modua izan da, Espainiar Gobernuak orain egiten duen politikaren antzekoa. Ematen du muturrak elkartu egiten direla: Bilduk, PPri gertatzen zaion bezala, ez du politikan sinesten, ez du udal jardueran sinesten eta euskal udalerrietako bizitza politikoa judizializatzeari ekiten dio".

Amaitzeko, Atutxak Bizkaiko Foru Aldundiak Edesa lantegiari irtenbide industriala emateko  eta langileei etorkizuna emateko egin duen ahalegina goratu du . “Aldundia adi egon da eta Edesarentzat Txiletik datorren bide hau sustatzen eta ahalbidetzen egon da. Txiletik Uriarte jaunaren inbertsio funtsa iritsi arte, Edesa beste eskaintza bitatik kanpo geratu zen, bata Argeliakoa eta bestea Catalunyakoa. Eta garrantzitsua zen Edesarekin zerbait saiatzea. Aldundia saiatu egin da eta inbertsio funts honek interesa erakustea lortu du. Inbertsio garrantzitsua da, 7,2 milioi euro, 130 lanpostu eta zeharkako beste 60 lanpostu. Lanpostu kopuru ikaragarria da" amaitu du.