Prentsa Aretoa
Berriak
2014/11/11
Atutxa: “Euskadin lortu behar dugu gero eta pertsona gehiago indar abertzaleekin lerrokatzea; herri honetan zerbait egin nahi badugu, ezin dugu inor bazterrean utzi"
EAJ-PNVren BBBren presidente Itxaso Atutxak A9a erabaki eskubidearen inflexio puntua izan ote daitekeen galdetuta, baiezko erantzuna eman du eta zera gaineratu du "hausnarketa puntua izan beharko luke Espainiar Gobernuarentzat ere".
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak A9a erabaki eskubidearen inflexio puntua izan ote daitekeen galdetuta, baiezko erantzuna eman du eta zera gaineratu du "hausnarketa puntua izan beharko luke Espainiar Gobernuarentzat ere. Parte hartze prozesua bide erabat demokratikoetan eta lege barruan garatu da. Bien bitartean, Espainiar gobernua judizializatzen saiatu da. Baina, zalantzarik gabe, A9ko garailerik nagusiena izan da catalunyar hiritargoa".
Bizkaiko jeltzaleen buruaren aburuz, erabat "egingarria" da erabaki eskubidea aurreikusiko duen Estatu erreforma egitea, eta baieztapen horri erantsita esan duenez " PPkoak bezain kontserbadoreak dira britainiar kontserbadoreak, eta han gai izan dira eta gatazka historikoa adostutako joko eremuan erabakitzeko prozesuaren sustatzaile eta bultzatzaile izan dira. Hori ez dago soilik gehiengoen eskuetan, borondate politikoen eskuetan baizik".
Atutxak ez du argi ikusten Alderdi Popularraren aldetik jarrera aldaketa eman daitekeenik eta zera esan du "lotsagarri geratu dira komunikazio politikan. Rajoy ez da gobernatzen duen Estatuko errealitateei aurre egiteko gai, eta horren erakusle da ez duela inolako adierazpenik egin; eta ematen du hurrengo egunotan ere egingo ez duela. Rajoy kontsulta honen aurrekarietan ezkutatu da eta beste behin ere ez da egoerak eskatzen duen mailan egon eta gaitasun politiko eskasa erakutsi du. Faktura pasatuko dio honek; kaltetuta irten daiteke Europa mailan".
Jarraitzeko eredurik onenaz galdetuta, BBBren presidente andreak zera azpimarratu du "catalunyarrentzat eredua catalunyarra da. Eskoziarrentzat, eskoziarra. Nazio bakoitzak bere errealitaterik onena baliatu behar du. Euskadi eta Catalunyaren arteko ezberdintasunak egiturazkoa dira. Catalunya eta Euskadiren egiturak, kudeatzeko gaitasunak ezberdinak dira. Oso ezberdinak gara eta eredu ezberdinak ditugu. Guk aurrea hartu diogu Catalunyari, eta Eskoziari erakunde mailan eta kudeaketan, baina azken hauek dute guri gustatu zaigun eredua:hiritarrei galdetzea parte guztien artean adostu dute".
Burukide jeltzalea atsekabetuta agertu da "Pedro Sánchez sozialisten artean egiteko esanguratsua egiten ikusten ez dudan arren, uste dut Euskadiko Alderdi Sozialista baino irekiagoa dela. Laguntasunen bat izan nahiko genuke trantsizio prozesua egin dezagun eta naturaltasun osoz, alderdi politiko abertzale eta ez abertzaleen artean, kontsulta bat egiteko aukera adosterik izan dezagun".
Idoia Mendiak Euskadiko arazo bakarra une honetan langabezia dela esanez egin dituen adierazpenez galdetuta, burukideak esan du adierazpenok harritu egin dutela "Ematen du Idoia Mendiak politika orokorreko kontuak Madrilen eskuetan utzi dituela eta ematen du berriz ere sukurtsal izatera bueltatu direla. Gauza bi egin daitezke aldi berean; ez gara askeago izatearen eta gose izatearen artean ari. Gizarte bidezkoago,berdinago eta ahal dugun aberatsena egiteaz ari gara. Bide horretan lortu behar dugu gero eta pertsona gehiago indar abertzaleekin lerrokatzea, bestela, zerbaiten faltan egongo garelako. Euskadi lau sentsibilitate dituen herria da, herri honetan zerbait egingo badugu, ezin ditugu pertsonak bazterrean utzi. Beste Estatus Politiko bat izango duen Euskadi alternatiba izan daiteke abertzale ez direnentzat ere; Euskadi ezin dugu egin soilik abertzaleekin" . “Euskal gizartean sentsazioa eta gogoak daude. Catalunyar gizartearekin alderatuta behar duguna da gizarte kohesioa. Abertzale ez direnek, independentista ez direnek ere herri burujabe bati baiezkoa bozkatzeko alternatiba izan dezatela".
Amaitzeko,eta azaroaren 23an Usansolon kontsulta egiteko aukeraz, Atutxak zera argitu nahi izan du "data horretarako ezin izango dira behar diren berme guztiak eman. Ez dira Usansoloren mugak zehatz-mehatz ezagutzen eta errolda eta galdera zehaztu beharra dago. Prozesuari emango zaion izenarekin ere kontuz ibili behar da. Ibon Uribe Galdakaoko alkatea prozesu hau lideratzen ari da eta berme legal eta juridiko guztiak izango ditu. Galdeketa eginda eta banaketaren aldekoa balitz, Batzar Nagusietan behar den eztabaida bultzatuko dugu legea aldatzeko. Hori bai, berme guztiekin”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25