Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/08

Balmasedako ekonomia sustatzeko 450.000 euro

Azaroaren 29ko osoko bilkuran onartu zen 2015erako aurrekontu orokorretik ondoriozta daitekeenez, Balmasedak herriko ostalaritza establezimenduei eta lokalei diru-laguntzak ematen jarraituko du.

rss Ezagutzera eman
Balmasedako ekonomia sustatzeko 450.000 euro

ARGAZKIA JAITSI

Udalak zortzi urte daramatza diru-laguntzak ematen, bertako merkataritza sektorea suspertzeko; izan ere, tokiko merkataritzak eragin zuzena du udalerrietako ekonomian eta bizitzan. Diru-laguntzak 2014an abiarazitako planetan sartzen dira (Tokiko Enplegu Plana eta Tokiko Ekonomia Suspertzeko Plana). 2015. urterako 450.000 euroko partida onetsi da; hala ere, ez da baztertzen ekitaldian zehar zenbateko hori beste erakunde batzuetako diru-laguntzekin osatzen joatea. Zenbateko horren zati bat ostalaritza eta merkataritza establezimenduen diru-laguntzetarako da.

Iaz tokiko saltokietan 29.300 euro banatu ziren eta lehenengo aldiz hirigune historikotik kanpoko eskaerei ere erantzuna eman zitzaien. 35 urtetik beherako ekintzaileek lau eskaera aurkeztu zituzten eta 6.600 euro inguru jaso zituzten, negozioen alokairuak sortutako gastuak ordaintzeko. Bestalde, dendak eta ostalaritza lokalak txukuntzeko eta berriztatzeko egin ziren hamar eskaeren artean 22.600 euro banatu ziren. Kasu horietan, onuradun bakoitzari inbertsioa egiteko behar izan zuen zenbatekoaren %30 eta %50 artean eman zitzaion, horretarako sortu zen puntuazio sistemaren arabera.

Diru-laguntzek hainbat kontzeptu biltzen dituzte: kanpoko zein barruko argien instalazioa, altzariak, errotuluak, ekipo informatikoak, saltoki-terminalak, zulodun pertsianak, igeltserotzako obra txikiak, ateak eta leihoak margotzea, berogailua edo aire girotua egokitzea, Internet kontratatzea, web orriak sortzea edo irisgarritasun lanak, besteak beste. Laburbilduz, negozioen kalitatea eta zerbitzua hobetzeko ia edozein premia.

Diru-laguntzak urtean behin ematen dira eta interesa duten pertsona guztiak Eskualdea Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan jar daitezke, Enkartur-Behargintzaren eraikineko azken solairura joz (Martin Mendia kalea 2).