Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/01

Ana Otadui da Bizkaiko Batzar Nagusietarako presidenterako hautagaia

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, Elorrioko alkatea, EAEko Parlamentuan legebiltzarkidea eta Bizkaiko Foru Aldundian funtzionarioa eszedentzian, Otaduik izen-abizenak jartzen dizkio Bizkai Buru Batzarrak Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusiko presidente andrearen tokian utziko duen lekua betetzeko aurkeztu duen proposamenari

rss Ezagutzera eman

“Udal politika lanerako makina. Buru argi eta bizkorra gai administratiboetarako eta Administrazio Publikoko Legearekin zerikusia duen guztirako". Ana Otadui Biterik (Elorrio, 1976ko maiatzaren 10a) bere udalerriari eman dizkion ia zortzi urteek (lau eman zituen EAJ-PNVren zinegotzi gisa eta hiru urte alkatetzan) jeltzaleek herri kardudunen artean dituzten belaunaldi berrien erreferente bihurtu dute. Hala aitortu du talde jeltzalean goreneko ardurak dituen kideak. Berak behintzat sarritan hartzen du telefonoa Otaduirekin eguneroko udal jardueran agertzen zaizkion zalantza guztiak argitzeko.

38 urterekin, Ana Otaduiren ibilbide profesionalak nortasun ekintzailea eta oztopoak gainditzeko berezko izaera uzten dute agerian. Funtzionarioa da Bizkaiko Foru Aldundian, eszedentzia egoeran une honetan. Durangoko Udalean ere aritu zen eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuan enplegu beka eskuratu zuen. Halaber, euskaldun osoa da (4. HEa) eta ingelesa hitz egiten eta idazten du.

Elorrioko Udaleko lana Eusko Jaurlaritzan duen egitekoarekin uztartzen du, EAEko parlamentuan Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkide da 2009 urteaz geroztik. Euskal ganberan EAJ-PNVren interesak ordezkatzen eta defendatzen ditu Erakundeak, Segurtasuna eta Justizia Batzordean; Bateraezintasun Batzordean; Erregelamendu eta Gobernu Batzordean; eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, azken honetan da batzordeko presidente ordea. Legebiltzarreko Estatutuko Batzordeko presidentea ere bada.

Etengabeko irribarreaz jantzita, Otadui, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da, emakume bizia, ondo prestatua eta langilea da, Elorrioko alderdikideen errespetua eta babesa irabazten jakin duena.

Bere inguru hurbilak baloratzen du 31 urterekin, eta oraingoa baino egoera askoz ere konplikatuagoan, ETAren jarduerarekin eta erradikalen presioarekin ere, aurrerako urratsa ematen jakin zuela Elorrioko herrikideen alde lan egiteko. "Orduan ez zen gaur bezain erraza. Gauzak oso argi izan behar zenituen politikan eta udal jardueran aritzeko. Berak eta beste hainbatek asko eta asko jasan behar izan dute", adierazi du Anaren laguntzaile hurbil batek.

Udalak eta Legebiltzarrak libre uzten dioten denbora eskasak herritik ibiltzeko erabiltzen ditu, bihotzez maite baitu bere ingurutik ibiltzea, edo lagun eta senideekin bere herriko giroaz gozatzea. Jeltzaleek Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenterako aurkeztuko duten hautagaiak, oraingo presidente Ana Madariagaren ordezkoa hartuko lukeena, harreman hurbila mantentzen du Elorrioko elkarte eta talde desberdinekin, eta haiek antolatutako programazio eta antzezpenez gozatzea gustatzen zaio. Horren adibide da Berriotxoako Balendin Deunaren Museoarekin mantentzen duen harreman estua.

2015 urte benetan berezia izango da Ana Otaduirentzat. Oraintxu izan da neskatil baten ama eta jaio berri denari Euskal Herriko txoko guztiak erakustearekin amesten du, Gatibu, Belako eta Amaralen abestien erritmora, Otto eta Boni bere txakur mestizoen ondoan deskubritzea gustatzen zaizkion horiek.