Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/12
Aitor Egurrolak Mundakan kudeaketa onarekin eta eguneroko lanarekin egin den bidetik segitu nahi du
Hautagai jeltzalearentzat aukeraketa “erronka berria” da eta “ardura handiz egingo diot aurre”
Aitor Egurrola Mundakako alkate egin zen 2013 urtean Unai Rementeria, oraingo Presidentzia diputatu eta Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak eman zion lekukoa hartu zuenean. Orain, Mundakako alkategai jeltzalea izango da lehen aldiz eta “ardura handiz” egin nahi dio aurre erronka berriari. Mundakako Uri Batzarrak aho batez aukeratua izan ondoren Egurrolak orain arte egin duen bidetik segitu nahi du, hau da, kudeaketa lan onarekin eta eguneroko lanarekin.
Egurrolak bere buruaz esan du “denetarako balio duela”. Geografian lizentziatu zen eta Ingurumen masterra egin zuen. Euskalmet, Euskal Metereologia Agentziako zuzendaria izan zen eta urteetan Europako Agentzia Espazialean egon zen eta ingeniaritza aeroespazialeko ikastaroak egin zituen. Gaur egun Busturialdeko Uren Partzuergoan ari da proiektu zuzendari gisa. Ibilbide profesional horrek lagundu dio oraingo legegintzaldia Ogasun zinegotzi gisa hasten eta Mundakako alkate gisa amaitzen”.
Hautagai jeltzaleak ondo ezagutzen du gaur egungo egoera ekonomikoa, eta horregatik ahaleginak egin ditu Udal eraginkorra lortzeko eta herritarren bizitza kalitatea hobetzen lagundu duen egitasmo txikiak burutzeko: ludoteka handiagoa; eskolak, haurtzaindegia, kiroldegia eta gimnasioa birmoldatzeko lanak eta Aldundiarekin lankidetzan Mundaka eta Bermeo lotzeko egin den bidegorria; aldi berean,segurtasun handiagoa eman zaie Alkate Mallona eta portuko parkeei,eta autobusak Mundakako herrigunetik norabide bietatik igarotzea lortu da.
Etorkizunera begira Hiri Antolamendu Plan Nagusia (HAPN) martxan jartzea du helburu, eta horien barruan haurtzaindegi berria, Txorrokopunta parkea hobetzea eta erretiratuen egoitza eta Mundaka herrian horren beharrezko diren babes sozialeko etxebizitzak egitea.
44 urte ditu, ezkondua da eta seme eta alaba baten aita da. Mundaka herria maite duela aitortu digu “kaleetan sentitzen dugun lasaitasunagatik eta Talaia eta Txorrokopunta bezalako toki zoragarriengatik”. Ahal duen guztietan bere herrian sortzen den kostako giroa gozatzen du “herrikideekin hitz egiteko eta haiek hobeto ezagutzeko aukera ematen didalako”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25