Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/18

Julen Uribelarrea izango da Mañariko Alkatetzarako hautagaia

Alkategai jeltzaleak izendapena “ilusio handiz eta lantaldean aritzeko gogoarekin” hartu du “esku artean ditugun egitasmo guztiak aurrera atera ahal izateko”

rss Ezagutzera eman
Julen Uribelarrea izango da Mañariko Alkatetzarako hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Julen Uribelarrea aukeratu dute aho batez Mañariko Uri Erakundean Durangaldeko herri honetako alkatetzarako zerrenda burua izan dadin. Lehen aldia da herrikide eta alderdikideek alkategai izendatzen dutela eta izendapena “ilusio handiz eta lantaldean aritzeko gogoarekin” hartu du “esku artean ditugun egitasmo guztiak garatu ahal izateko”.

Udal esparruan eskarmentu handiko gizona da, azken bi legegintzaldi hauetan zinegotzia izan delako: lehenengo Ekonomia eta Hirigintza arloetan eta bigarrenez Ekonomia eta Herritarren Parte Hartze alorrean. Horrez gain, Mañariko Uri Buru Batzarraren idazkaria era bada.

Udalean daramatzan urteek lagundu diote Mañaria herriak behar duena ezagutzen eta,horregatik, EAJ-PNVren hauteskunde egitasmoaren oinarrian egongo da Mañaria herria hobetzeko egin den lana “ez dugu uste aldaketa handirik behar denik”. Esate baterako, Arau Subsidiarioak eguneratzen hasi dira baina “adostasun maila gutxi dago, eta horren aurrean orain artekoarekin segitzea proposatzen dugu; ez da horren beharrezkoa”. Baina Uribelarreak beharrezko jotzen du aparkaleku berria eraikitzea, antzinako liburutegian gimnasioa egitea, bidegorrietako seinaleak jartzea eta herriko elkarteei laguntzea.

Jeltzaleen hautagaia harro dago Mañaria herriaz, gauza asko eskaintzen dituen herria delako. Herrikide guztien alde lan egiteko konpromisoa hartu du. “Ibiltzen irten nahi badugu, Durangorekin lotzen gaituen bidegorria daukagu; menditik ibili eta kosta ikusi nahi badugu, hiru ordutan Leungane menditik Inunganeraino igo,Mugarrako zelaietatik igaro eta buelta etxera; herrikideekin lasai egon nahi badugu, hiru taberna, enparantza eta pilotalekua ditugu”.

Uribelarreak irakasle ikasketak egin zituen, ezkondua da eta semea eta alaba ditu. “Etxeko gizona” da, baserrian bizi da eta orduak ematen ditu baserri lanak egiten, ingurua garbitzen edo ortuan.