Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/21

Bilbao ezagutzaren eta unibertsitatearen benetako hiria izateko asmoa dauka Aburtok

EAJ-PNVren Bilboko lkatetzarako hautagaiak egunotan hainbat ekimenen inguruan egin du berba: auzoetan irisgarritasuna hobetzeko egiteko asmoari lotutako 150 obrak; garraio publikoari eman nahi dion bultzada, Metro, Tranbia eta Autobus gehiago ipinita, Abiadura Handiko Trenaren etorrera eta Termibus geltoki berria.

rss Ezagutzera eman
Bilbao ezagutzaren eta unibertsitatearen benetako hiria izateko asmoa dauka Aburtok

ARGAZKIA JAITSI

  • Aburto Bilbao ezagutzaren eta unibertsitatearen benetako hiria bihurtzeari buruz
    2015/05/21

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Aburto ere segurtasuna eta garbiketa; gizarte-zerbitzuak; kudeaketa ona eta gardentasuna; enplegu-planak eta ekonomia; merkataritzan jarduera sustatzea; industria berrien etorrera mintzatu da. Hitz batean, agendan dagoeneko dauzkan jarduera asko maiatzaren 24an abiarazteko.

Jarduera guzti hauen helburu nagusia honako hau da: "BILBAO HAZTEN laguntzea. Maila guztietan haztea, kalitatezko lan egonkor gehiagorekin, aberastasun gehiagorekin eta, ondorioz, bizi-kalitate hobearekin. BILBAO EKINEZ EGINA. Ekintzak pertsonentzat, ekintzak inor atzean ez uzteko."

Gaur hautagai jeltzalea San Mames aldera etorri da erronka berria iragartzera: Bilbao ezagutzaren eta unibertsitatearen benetako hiria bihurtzea.” Aburtok hurrengo helburua dauka: “oso ondo prestatutako gazteen harrobiaren sortzaileak izatea. Hala, gazte horiek gure enpresak -hemengoak eta kanpokoak- elikatzeko bizigarria izango dira. Eta, aldi berean, prestakuntza onak erakartzeko gune bilakatuko gaitu, jende asko ikastera eta prestakuntza jasotzera hona etorriko da.”

Estatuko lurralde osorako egindako txostenek berresten dute Bilbao dela unibertsitateko gazte tituludunen eta Lanbide Heziketako goi-teknikarien ehunekorik handiena daukan hiria. Baina Juan Mari Aburtok beste urrats bat egin nahi du: "hiri profesional eta unibertsitarioaren izen ona bikaintasunari lotutako kalitatearen ezaugarria izatea lortu behar dugu, Bizkaian eta Euskadin ez ezik, Estatuan eta, zergatik ez, Europan ere bai."

Bikaintasunaren ezaugarri hori lortzeko, EAJ-PNVren hautagaiak Bilboko “unibertsitateen eraztuna” aipatu digu, unibertsitateko 5 eremu erreferentziatzat hartuta: “Abandoibarrako Eremua, Deustuko Unibertsitatea, CRAI Deustuko Liburutegia eta EHUko Paraninfoa barne hartzen dituena. Eremu juridiko-ekonomikoa Sarrikon, kulturalarekin batera, Musika Eskolaren eta Arte Eszenikoen etorkizuneko zentroaren bidez. Bilbao Berrikuntza Faktoria, Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Merkataritza Ganbararen Unibertsitate Zentroa. Eta Basurtu-San Mames Eremua, orain gauden honako hau. Eremu berri honetan osasunaren eta prestakuntzaren ardatza eta gaur egungo ardatz teknologikoaren garapena daude, Ingeniarien Eskola berriarekin.”

Bilbao nazioarteko erreferentzia garrantzitsua izateko asmoa dauka Aburtok, baita Unibertsitatearen eta Ezagutzaren Hiri gisa. Unibertsitateari eskua luzatzea eta Unibertsitatea zein bere ikasleak berak jorratzen jarraitu nahi duen Bilbao berriaren garapenari lotzea; “ondo prestatuta dagoen gizarte jantzia libreagoa da. Eta horixe da nik Bilborentzat nahi dudan gazteria: askea eta independentea, bai; eta ondo prestatuta nahiz BALIOEZ jantzita ere bai.”