Prentsa Aretoa

Berriak

2015/11/02

Bilbok 509,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2016an, 2015ean baino %4,6 gehiago

Lehentasunak, besteak beste, enplegua, jarduera ekonomikoa, gizarte-ongizatea, zerbitzu publikoak eta Bilboko auzo guztien hobekuntza izango dira. Aurrekontua bilbotarrek eskuratzeko moduan egongo da bilbao.net webgunearen bitartez eta Udaltegietan.

rss Ezagutzera eman
Bilbok 509,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2016an, 2015ean baino %4,6 gehiago

ARGAZKIA JAITSI

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasuna sailburuak 2016ko ekitaldiko aurrekontu-proiektua aurkeztu dute gaur goizean. Gobernu Batzarraren aparteko bilera egin ostean eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei jakinarazitakoan, aurrekontuen proiektua bilbao.net udal webgunean argitaratuko da eta goiz honetan bertan Barrutiko Kontseiluetara bidaliko dute bilbotarrak jakinaren gainean ipini dezaten.

Alkateak 2016ko ekitaldirako aurrekontu-proiektuaren ezaugarri nagusiak zerrendatu ditu. Hona hemen bere lehentasunak: enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea, bilbotarren ongizatea hobetzea, zerbitzu publiko guztien kalitateari eustea, inbertsio publikoa eta Bilboko auzoak hobetzea, haien arteko kohesioa sustatuta.

Aurrekontuen proiektua 509,8 milioi eurokoa da, 2015eko ekitaldian baino %4,1 gehiago (20,1 milioi euro gehiago). Guztizko horretatik, 293,6 milioi euro Udalkutxatik datoz (horien %57,6) eta 2016an Bizkaiko Foru Aldundiari 18 milioi euro itzuliko dio. Diru-kopuru hori 2015eko ekitaldiari dagokio. Zuhurtzia eta zorroztasun ekonomikoa hurrengo ekitaldiaren jarraibideak izango dira, izan ere, egoera apur bat baikorragoa izan arren, susperraldi ekonomikoa oraindik motela eta ahula da. Hala, 2016ko ekitaldia zorrik gabe amaitzea espero da.

Inbertsio publikoa hazi da

Aurrekontuaren hazkundea Udalaren sail guztietan islatu da eta horretan inbertsio publikoari emandako bultzada nabarmendu behar dugu, Udalak zuzenean egindakoa %4,5 handituta eta udal sozietateena, berriz, %11,6.

Aurrekontu Proiektu honek 2015-2019 Agintaldiko planaren 10 ardatz estrategikoak jasotzen ditu:

1. Enplegua eta Jarduera Ekonomikoa

2. Gizarte Zerbitzu eta Politikak

3. Hezkuntza, Prestakuntza, Gazteria eta Balioen Garapena

4. Kultura eta Aisia

5. Segurtasuna

6. Hiri Eraldakuntza eta Ingurumena

7. Garraioa, Mugikortasuna eta Irisgarritasuna

8. Auzoak Garatzea

9. Bilbo Euskalduna

10. Gardentasuna, Parte-hartzea eta Kudeaketa Aurreratua

Azkenik, esandako ardatzei lotuta, Bilboko Alkateak 2016an sustatuko diren proiektuetako batzuk aipatu ditu, esate baterako: auzoak garatzea (barruti bakoitzeko 1,5 milioi euro Auzokide Planaren bidez), Zorrotzaurre garatzea, gizarte-larrialdiko laguntzak, elementu mekanikoen plan berezia, Irala eta Errekaldeko FEVEren lubakian urbanizatzeko lanak, etxebizitza komunitariorako mendeko pertsonentzako diru-laguntzak, Bilbobuseko autobus berriak eskuratzea, udal kiroldegietan hobekuntzak egitea, euskara sustatzea, Euskal Museoa proiektua Zazpi Kaleko ekintza eta berroneratzeko planak, pobreziaren aurkako plana, Bilbo Zaharreko plan berezia, etxebakoen arreta, suhiltzaileentzako auto-eskailera automatikoa erostea, etab.

 

Iturria: Bilboko Udala