Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/17
Bizkaiko Batzar Nagusiek Gardentasunari buruzko Foru Araua onartu dute
Gaur onetsi den Araua gardentasunari buruzko erregulaziorik aurreratuenetakoa da estatu mailan eta hiru ardatz nagusi ditu: publizitate aktiboa, informazio publikora sarbidea izateko eskubidea eta elkarlaneko gardentasuna
Bizkaiak badu bere Gardentasunaren Foru Araua. Horixe erabaki dute Batzar Nagusiek gaur goizean, Gernikako Juntetxean egin den ohiko osoko bilkuran.
Hala, Gardentasunaren Foru Araua, otsailaren 3an egindako bileran Batzar Nagusien oniritzia lortu zuena, behin betiko onetsi da. Batzarkide taldeen 41 zuzenketa gehitu zaizkio (horitatik 14 aldaketazkoak), 35 ezetsi dira eta beste 10 baztertu dira. Bizkaiko Foru Aldundiak legegintzaldi honetarako finkatutako ekimen garrantzitsuenetariko bat burutu da horrela; izan ere, proiektua agintaldiko lehenengo 100 egunen baitan onesteko konpromisoa hartu zuen Aldundiak.
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, Ibone Bengoetxeak, eskerrak eman dizkie batzarkide talde guztiei, Foru Arauaren izapidetze prozesuan egin dituzten ekarpenengatik: "Talde guztiekin pertsonan batzartzeko aukera izan zuen, Gobernu Kontseiluan onetsi ondoren haren berri emateko, eta zentzu horretan guztiek izaera eraikitzailearekin hartu zutela azpimarratu nahi nuke. Eskerrak eman nahi dizkiet arau hau hobetzeko eta aberasteko egindako ekarpenengatik eta eskainitako denboragatik. Benetan uste dut oso ona den proposamen batetik abiatu garela eta ziur nago zuek egindako ekarpenei esker hobetu egin dugula".
Arau aurreratua
Gaur onetsi den Gardentasunaren Foru Araua zorrotzenetarikoa da inguruko antzeko arauekin alderatuta. Estatuko gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legean bildutako gutxieneko errekerimenduak gainditzen ditu eta gai horretan aurreratuen dauden herrialdeen parean kokatzen du Bizkaia.
"Araua zorrotza izateko eta aitzin-aitzinean egoteko aritu gara lanean. Izan ere, badakigu gardentasun mailarik altuena duten herrialdeak instituzio sendoenak dituztenak direla, herritarren aurrean kontuak kontrolatzeko eta erakusteko sistemarik onenak dituztenak. Ziur gaude gardentasuna gobernu baten kalitate instituzional eta demokratikoa definitzen duen elementuetako bat dela", adierazi du Ibone Bengoetxea diputatuak.
Gaur onetsi den Gardentasunaren Foru Arauarekin, gardentasuna eraginkorra izango da eta bermatu egingo da, bai Bizkaiko Foru Aldundiarena eta bai organismo autonomoena, fundazioena, sozietateena eta foru sektore publikoko gainerako erakundeena. 5 titulutan banatutako 41 artikulu ditu. Horietan publizitate aktiboa, informazio publikorako sarbidea izateko eskubidea, gardentasunaren eta erreklamazioen ebazpenaren alorrean eskudunak diren organoak eta gardentasunaren promozioa eta bermeak arautzen dira.
Zentzu horretan, erreklamazioetarako batzorde bat sortzea aurreikusten da, gardentasunaren arlorako. Profil tekniko eta juridikoa duten funtzionarioek osatuko lukete eta batzordeak alderdikeriarik eza eta objektibotasuna bermatu beharko lituzke bere jarduketetan. Hiru urterako gardentasun plan bat eta urteroko jarduketen memoria bat taxutzea ere aurreikusten da. Azken hori Batzar Nagusietan aurkeztuko litzateke.
Berritasun modura eta administrazioaren hizkera sinplifikatu eta informazioa biztanle guztientzat irisgarria eta ulergarria izateko, Gardentasunaren Foru Araua erraz irakurtzeko bertsio batean editatzea aurreikusten da.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25