Prentsa Aretoa

Berriak

2016/07/28

Poliziaren Biktimen Legea eta Turismo Legea onartzea nabarmendu du EAJ-PNVk, elkarrizketa eta akordioa gailendu diren legegintzaldiaren amaieran

Legebiltzarrak bere azken bilkura egin du gaur goizean, uda ondoren disolbatu baino lehen. Legegintzaldi emankorra, herriarentzat garrantzitsuak diren legeak eman baititu. Besteak beste, Udal Legea edo Adikzioena.

rss Ezagutzera eman
Poliziaren Biktimen Legea eta Turismo Legea onartzea nabarmendu du EAJ-PNVk, elkarrizketa eta akordioa gailendu diren legegintzaldiaren amaieran

ARGAZKIA JAITSI

Hamargarren legegintzaldiari amaiera bikaina eman dio guar Eusko Legebiltzarrak, motibazio politikoko indarkeriaren biktimak erreparatzeko legea eta turismo legea onartuta. Gaurko bilkura izan da azkena, uda ondoren Iñigo Urkullu Lehendakariak ganbera disolbatu baino lehen. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak azken lau urteotan egindako lanaren balantzea egin du. Iñigo Iturrate taldeko koordinatzaileak adierazi duenez, elkarrizketa eta akordio zabalak bilatzea izan dira legegintzaldi bizi honetan gailendu diren ezaugarriak. “Bagenekien gutxiengoa geneukala: 75 legebiltzarkidetik 27. Gogor lan egin dugu, eta malgutasuna izan dugu adostasunak lortzeko eta lege-multzo garrantzitsu bat onartzeko”.

X. legegintzaldian 34 lege onartu dira, horietako erdia Eusko Jaurlaritzak aurkeztuta, esta beste 5, EAJ-PNVren sinadurarekin. Baina garrantzitsuena ez da kopurua, Iturratek nabarmendu duenez, baizik eta onartutakoaren kalitatea eta arauen iraunkortasuna bermatuko duten adostasunak lortu izana. “Legealdi honetan gizarteak aurrera egiteko eta Herria antolatzeko funtsezko legeak onartu ditugu. Adibiderik argiena Udal Legea dugu, 35 urteren ondoren eta aurreko exekutiboek behin eta berriro saiatu ondoren”. EAJ-PNVk balioan jarri du Eusko Jaurlaritzaren ahalegina eta inplikazioa legeek Legebiltzarraren babesa izan zezaten. “Borondate politikoa egin da eta horrek lege asko aho batez onartzea ahalbidetu du, adibidez HIrugarren Sektore Sozialekoa, Emakume Nekazarien Estatutuarena edo Ikuskizun Publikoena. Beste batzuei gutxi falta izan zaie aho batez onartzeko: adibidez Adikzioena, Larrialdiena edo Fundazioena”, adierazi du Iñigo Iturrate legebiltzarkideak. “Ondo erakusten dute talde honek ahalmena oposizioarekin konplizitateak batzeko eta Jaurlaritzatik datozen proiektuak aurrera eramateko. Herri honen alde eta bertan bizi direnen alde legeak egitea, horixe da gure zeregina”.

Talde jeltzaleak aitortu egin du, baita ere, Lehendakariak eta bere talde guztiak egindako lana. Izan ere, bere legegintza-egutegian konprometitutako 29 lege-proiektu aurkeztu dizkio Eusko Legebiltzarrari. “Bere eguneratze eta aldaketekin, exekutiboak 29 proiektu aurkeztu dizkio Ganberari, aurrekontuez gain. Zoritxarrez, denak ezin izan ditugu onetsi, exekutiboaren eta legegilearen lan-erritmoak ez baitira batera joan”. Iturratek salatu duenez, lege asko nahita atzeratu dituzte oposizioko taldeek, “Araudi malgu bat erabili dutu onartze-epeak luzatzeko”.

Agintaldiko lege-produkzioa gaur ixten da, motibazio politikoko indarkeriaren biktimak erreparatzeko eta turismoari buruzko legeak onartuta. 

1978-1999 Motibazio Politikoko Biktimak

EAJ-PNVrentzat, legea onartzea aurrerapausua da Euskadin bakea eta bizikidetza lortzeko, biktima guztiekiko konpromiso etiko eta demokratikoa betetzeaz gain. Iñigo Iturratek defendatu duenez, legeak aitortu eta erreparatu egingo du biktima askok jasandako kalte bidegabea, eta ez da amaierako puntua izango. “Gaur, polizia-gehiegikeriz giza eskubideen urraketen biktima askori bidea irekitzen zaie aurrera egin dezaten egirako, justiziarako eta erreparaziorako duten eskubidean. Ez da azken geltokia, pausu bat gehiago baino ez, beharrezkoa eta luzagaitza den prozesuan”. Jeltzaleek borondate- eta ausardia-falta leporatu diote PPri motibazio politikoko biktimak daudela eta horiek errespetua eta aitortza merezi dutela aitortzeko. EH Bilduri, berriz, muturreko jarrera izatea leporatu dio, akordioa ezinezko eginez. “Berme osoz eta pragmatismoz egin behar dira legeak, ez frustrazioak edo itxaropen faltsuak sortuz”.

Turismo Legea

Arau berriak eguneratu egiten du 1994tik indarrean dagoena, alojamendu-eredu berriak jasoz eta sektorearen kalitatea indartuz. Luis Javier Telleria legebiltzarkideak adierazi du turismo-eredu lehiakorrerantz, modernorantz eta iraunkorrerantz aurrerabidean dihardugula. “Sektoreak arautze berria eskatzen zigun eta gure betebeharra zen beren planteamenduei erantzutea. Legebiltzarrean akordioak lortu ditugu, elkarrekin aurrera egiteko borondatea erakutsi dugu, eta euskal ekonomiaren motoreetako bat finkatzeko balioko duen babes zabala lortu dugu legearen onarpenean”. Sektorean 96.000 pertsona baino gehiago daude lanean, eta azken lau urteotan %10 baino gehiago hazi da. Iaz, Euskadik turista-kopuruan errekorra lortu zuen: 3 milioi bisita baino gehiago.