Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/14

Erkoreka: “Hurrengoak izan behar du ezberdinen arteko akordioen legealdia, gobernu zentralarena bezalako blokeo politikoa saihesteko"

Bizkaiko zerrendaburuak azpimarratu du I-25eko Hauteskundeen ondoren, gizarteak talde politiko guztiak deituko dituela akordioak adostera: "Euskadin frentismoa saihestu beharko da eta bizikidetza markoa denon artean eraiki beharko dugu".

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: “Hurrengoak  izan behar du  ezberdinen arteko akordioen legealdia, gobernu zentralarena bezalako blokeo politikoa saihesteko

ARGAZKIA JAITSI

Josu Erkorekak azpimarratu du hurrengo legealdian ezinbestekoa izango dela euskal herritargo osoaren bizikidetza markoa eraikitzea; horretarako, ETB-2-ren En Jake saioari eskainitako elkarrizketan esan du talde politiko guztiek akordio bidean kokatu beharko dutela hurrengo hauteskundeak egin ondoren. "Euskal gizarteak alderdi guztiak deituko ditu akordioak bilatzeko,  espainiar estatuan bizi diren muturreko jarrerak eta anabasa saihesteko" esan du.

Erkorekak erreferentziatzat hartu ditu boto intentzioari buruz egin diren azken inkestak, eta esan du argi dagoena dela Euskal Hauteskundeen ondoren akordioak ezinbestekoak izango direla, hurrengo legealdira begira ez baita antzematen bakarrik gobernatzea. Horretarako, etorkizunerako bizikidetza markoa eraikitzeko, "garrantzitsua litzateke talde politiko guztiak akordioak lortzeko bidean kokatzea".

Zentzu honetan, Erkorekak azpimarratu du hurrengo legealdira begira ezinbesteko egingo den akordioa, euskal autogobernuaren eguneratzeari buruzkoa,hain zuzen,aurreko legealdian gainerako legebiltzar taldeen ekarpenei esker lehen oinarriak ezarri baitziren. "Hurrengo legealdi honetan erronka izango da hitzartzea eta adostea. Ezinbestekoa da akordio anitz eta integrala, ideia ezberdinak barnean hartuko dituena. Guretzat ez da zuzena marra gorriak ezartzeko jarrera izatea, ideia frentistei eustea" .

Soziometroaren balorazioa

Erkorekak era berean baloratu ditu Euskal Soziometroaren emaitzak,l eta horien arabera EAJ-PNV izango litzateke boto intentzio handiena jasoko lukeena. Zentzu honetan esan du inkestak behin betikoak ez diren arren, kontuan hartu beharreko hiru puntu daudela. Lehenengo eta behin, EAJ-PNVren indarra eta ea hemendik eta hauteskundeak egin arte, bere abantaila handiagoa izan ote daitekeen. Bigarren tokian, EH Bildu eta Podemosen indarra, inkesta batzuetan berdinduta agertzen dira eta besteetan EH Bildu Podemosen gainetik dago. Eta amaitzeko, PSOE eta PPren argazkia, alderdi bien beherakadarekin; eta hor ikusi beharko litzateke Ciudadanos Legebiltzarrean sartzen ote den.

Amaitzeko, Erkorekak azpimarratu nahi izan du EAJ-PNVren alde dauden inkesta eta emaitzen gainetik ere, inkesta horiek ezin direla behin betikotzat jo; horregatik, EAJ ez da erlaxatuko ezta desmotibatuko ere. Inkestek pizgarri izan behar dute hobetzen saiatzeko eta are emaitza hobeak lortzeko" .