Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/19
Erkorekak Industria eta Berrikuntza lehenetsi beharreko sektoreen artean jarri du, euskal ekonomiak hazten jarrai dezan
Bizkaiko zerrendaburuaren hitzetan, EAJ-PNV jabetuta dago Industriak eta Berrikuntzak gure gizartean duten garrantziaz eta, horregatik, sektorea hobetzen eta lehiakorragoa egiten lagunduko duten politikak abian jartzea hitzeman du "energia politika berria sustatuaz, berrikuntzan eta nazioarteratzean oinarritutako politikak bultzatuaz" .
Josu Erkorekak gaur azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak hurrengo legealdiko lau urteei begira aurreikusi duen proposamena, Industria eta Berrikuntza sektoreak lehenetsi beharreko tokian jartzeko. Lemoizen egin den ekitaldian, hautagai jeltzaleak esan du EAJ-PNV oso zehatza izan dela gai bietarako proposatzen dituen jardueretarako. "Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik argi baino argiago dugu industriak gure ekonomian duen egiteko garrantzitsua. Industria da gure ekonomiaren bihotza. Aberastasun iturria da. Enplegu iturria da. Azken finean, ongizate iturria da”.
Dena dela, Erkorekak argi utzi nahi izan du EAJ-PNV alderdi serio eta errealista dela, zorroztasunez jarduten duena. Horrela, ez du kea saltzen ibili nahi eta helburu egingarria ezarri du: euskal industriak 2020 urtean gure ekonomiaren PBGaren %25 a izan dadila:. " Argi baino argiago dugu gure helburuak zein diren eta horiek lortzeko zer egin dezakegun. Ez gara berriak. Urteetako kudeaketa onak abalatzen gaitu. Gure esperientziak abalatzen gaitu. Jaso ditugun emaitza onek abalatzen gaituzte. Euskal industriak BPGaren baitan duen pisu erlatiboa sektore horrek Estatu osoan duen garrantzia baino handiagoa da eta Alemaniako zenbakietara hurbiltzen da. Enplegu industrialak EAEn duen garrantzia Estatu mailaren gainetik dago eta Europako bataz bestekoaren gainetik ere bai" esan du.
Hala, Erkorekak gaur azaldu du EAJ-PNVk gauzak argi dituela eta esperimenturik egin nahi ez duela, ezta gaseosarekin ere. Horregatik uste du ezinbesteko egiten dela denon ahalegina eta lankidetza, ezarritako erronkak eta helburuak lortzeko. "Lehen eskutik ezagutzen ditugu sektorearen beharrak zein diren, solaskidetza zuzena izan dugulako, etengabeko elkarrizketa gure industriaren egoeraren diagnosi zuzena izatea ahalbidetu diguna, mahai gainean proposamen errealistak jarri ahal izateko eta beharrizanei aurre egin ahal izateko”.
Horregatik, ezinbesteko jotzen du enpresa eta langileen lankidetza, gizarte eragileen parte hartzea eta erakunde guztien babesa "Udalerrietatik hasita, eskualdeen eta Europar Batasunaren aldetik. Erakundeen jarduna, inoiz baino gehiago, koordinazio eta lankidetzaren printzipioen arabera ardaztu behar dira , eskuragarri ditugun baliabide ekonomikoei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko" .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25