Prentsa Aretoa
Berriak
2016/10/13
Itxaso Atutxa: “Ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak egonkortasuna izatea legealdi berrian lasaitasunez lan egin ahal izateko”
EAJ-PNVren BBBko presidenteak azpimarratu du alderdi politikoek hitz egiteko erakutsi duten jarrera hurrengo legealdirako erronketan sakondu eta aurrera egin ahal izateko, hauen artean, enplegua eta suspertze ekonomikoa, Bakea eta Bizikidetza eta autogobernua eta Euskadiko estatus politiko berria.
Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak baieztatu duenez, irailaren 25ean Eusko Legebiltzarra aukeratzeko egin ziren hauteskundeen ondorioz, berriro ere agerian geratu da Euskadin bestelakoak garela eta gauzak normaltasun osoz eta bestela egiten ditugula,hau da, Espainiako politika esparruan ez bezala "urte bete baitaramate gobernua osatu ezinik eta oraindik gaude hirugarren hauteskundeak egiteko arriskuaren mende". Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak EAJ-PNVren indarra azpimarratu du, une honetan are talde handiagoa delako, hau da, EAJren taldea 28 eusko legebiltzarkidek osatzen dute, aurreko legealdian baino bat gehiagok, Euskadiko agertoki politikoan Ahal Dugu-Podemos bezalako talde berria sartu den arren. "Emaitza honek eskatuko digu lan egiten jarraitzea eta akordioetara iristen saiatzea. Zentzu honetan, Euzkadi Buru Batzarrak bere lehen urratsak eman ditu hasierako harreman txandan, eta helburua da Eusko Legebiltzar berriak Eusko Jaurlaritzari gutxieneko egonkortasun bat ematea, hurrengo legealdi honi begira lasaitasunez lan egin ahal izateko".
Etorkizunera begira, gainerako talde politikoekin adostu beharko diren akordioak gogoan, Atutxak azpimarratu du garrantzitsua dela arlo ekonomikoan akordio zabalak lortzea, eta horixe izan da ,hain zuzen, EAJ-PNVk alderdi politiko ezberdinei lehen elkarrizketa errondan eman dien agiri politikoaren hamar ardatzetako bat, baina enplegua, bizikidetza, autogobernua eta Euskadiko estatus politiko berria eguneratzeko prozesua bezalako gaiak bazter batean utzi gabe.
Bizkaiko jeltzaleen buruak gogora ekarri ditu EH Bildurekin eta PSErekin bigarren harreman txandan egingo diren elkarrizketak, alderdi bietako ordezkariek "marra gorririk gabe" hitz egiteko jarrera erakutsi baitute hurrengo legealdiko erronketan sakondu ahal izateko. Erronka hauen artean daude enplegua, langabezia tasa %10etik jaisteko helburuarekin; Bakea eta Bizikidetza, ETAren armagabetzea eta desegitea burutzeko xedearekin; eta euskal autogobernuan eta Euskadiko estatus politiko berrian aurrera egitea.
Amaitzeko, eta Frantziako segurtasun indarrek Parisetik hurbil ETAren zuloa aurkitu dutelako albisteaz egin zaion galderari erantzuteko, Atutxak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak eta Iñigo Urkullu lehendakariak ETAri armagabetzea arintzeko xedez 2014ko abenduan egin zioten proposamena, eta ildo beretik azaldu du proposamenari "legealdi berrian ere eutsiko zaiola". Era berean, ETAri eskatu dio armagabetzea burutzeko orduan ez ditzala aitzakiatzat erabili Gobernu Zentralaren "eragozpenak" edo "lankidetza eza".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25