Prentsa Aretoa

Berriak

2017/01/26

Itxaso Atutxak beharrezko jotzen du "alderdi politiko guztiek" Eusko Legebiltzarreko ponentzia-lantaldeetan parte hartzea

Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak ezinbesteko jotzen du "ezberdintasunean oinarri" "eztabaidatu eta ekarpenak egin ahal izatea", eta baikor agertu da talde ezberdinek hitz egiteko erakutsi duten jarreraren aurrean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Beharrezko dugu alderdi politiko guztiek ponentzia-lantaldeetan parte hartzea". Argi bezain sendo hitz egin du gaur goizean Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan. Giza Eskubideen batzordearen baitan Oroimen eta Bizikidetza lantaldea eratu berri delarik, burukide jeltzaleak oinarrizko jotzen du "ezberdintasunean oinarri harturik" "eztabaidatu eta ekarpenak egin ahal izatea". "Horretarako daude ponentzia-lantaldeak. Edukiari dagokionez, hasiera batetik ez da aldez aurreko adostasuna egoten. Legebiltzar lantalde hauen barruan alderdi ezberdinek beren ikuspuntutik egin behar dituzte ekarpenak eta aditu eta beste eragileekin batera egin behar dute, horren ostean ondorioak ateratzeko. Ezin da ezer aldez aurretik erabaki" azaldu du.

Era berean gogoratu du 2013an galdutako aukera. "PP une hartan erabat tematuta zebilen eta PSE taldetik irten izanak lantaldea ia hilik utzi zuen". Baina oraingoa "aldi berria da" eta "benetan espero dut PPren jarrera bestelakoa izatea; ez soilik beren jarrera malguagoa izatea,baizik eta bestelakoa izan dadila Legebiltzarrean lan eta parte hartze irekirako eratzen ari diren foroetan parte hartzeari dagokionez. Gainerako guztia titularrak bilatzea eta oposiziokoen artean bereizia izan nahi izatea baino ez da" esan du. Era berean aurreratu duenez "Podemosek -Euskal Ganberako talde berria den aldetik- bere ekarpenak egin ondoren" (gainerako taldeek azken urteotan egin dituzte) "beste lan fasea hasi ahal izango da”. Gainera "hitz egiteko jarrera ona antzematen dut orain, aurreko legealdian apurtxo bat faltan bota nuena" esan du.

Zentzu berean, baikor agertu da Euskadik une honetan bizi duen panorama politikoaren aurrean: "Alderdi politiko guztiok gogotsu hasi dugu urte berria" eta "oro har, giro ona dago" lan egin ahal izateko eta lankidetza horretatik "erakundeetako eta hiritarren lana indartuta irten dadin" azpimarratu du.

Atutxak, era berean, ontzat jo ditu Justizia ministro Rafael Catalák "politika desjudizializatzea eta justizia despolitizatzea" komenigarria litzatekeela esanez egin dituen azken adierazpenak. Bizkaiko burukidearentzat ministroa "giltzarria da hori gertatu dadin". "Aurreko legealdiko politika berbideratzea baino ez du,esaterako, Eusko Jaurlaritzak hartutako eta Legebiltzarrak, kasu askotan Euskadiko PPren aldeko botoekin, onartutako neurrien kontra etengabe eta ia sistematikoki jartzen ziren errekurtsoei dagokienez”, gogoratu du. “Azaldu beharko digu 35 orduko lanaldia zergatik errekurritu behar den Eusko Jaurlaritzak bere funtzionarioen egitura antolatzeko eskuduntza esklusiboa duenean. Zer eta nor dira haiek Madriletik geure bizitza antolatzeko, ardura hori geurea baino ez denean? Edo, Ertzaintzaren berritze tasari dagokionez, PPrekin aldez aurretik adostutako akordioaren bidez ezarri zena. Batzuetan nahikoa izaten da lehenagotik emandako hitza betetzea" amaitu du.