Prentsa Aretoa
Berriak
2017/03/01
Urdulizek lantaldeak eratu ditu osasun esparruak bultzatzeko
Osasun Sarea izenekoak jarduera fisikoa sustatuko du eta umeentzako aisigunea eskainiko du, alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuez kontzientziatzeko lana egiteaz gain
Duela urte bi eratu zen Urdulizko Osasun Sarea izenekoa, “udalerriko herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea bilatzen duena babes faktoreak sutatuaz eta herritarren artean izan daitezkeen ezberdintasunak gutxituaz”. Sortu zenetik gizarte eragile ezberdinen arteko bilerak egin dira esparru honetan neurriak hartzea helburu.
Hain zuzen ere, azkena urtarrilaren 24an egin zen eta bilera hartan zehaztu zen 2017 urterako plana. Xede horrekin hiru lantalde jarriko dira abian, 2016ko urrian egin zen bileran antzeman ziren hiru beharrizan nagusiak martxan jartzeko.
Hartara, lantalde bat sortuko da jarduera fisikoa sustatzeko lanak aurrera eramateko, beste lantalde bat alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuez informatzeko eta hirugarren lantaldea eratuko da 12 urtetik beherakoentzako aisiguneez hausnartzeko: “Talde horiek hurrengo hilabeteotan eratuko dira eta,horrela, 2017 urtean zehar Urdulizko herritarrek eurek proposatutako jarduerak jarriko dira abian” esan dute Uribe Kostako Mankomunitateko Adikzioen prebentziorako eta Osasunaren Sustapenerako Arloko arduradunek.
Ildo beretik, 2016ko urrian lehenetsi beharreko jo ziren hiru beharrizanak urte bereko apirilaren eta ekainaren artean egin ziren bilkura parte hartzaileetan agertu ziren. Orduan, 34 beharrizan antzeman ziren,baina horietako zortzi lehenetsi ziren talde arduradunak ezarritako baldintza zientifikoen arabera. Talde hau osatu dute udaleko ordezkariek, osasun zentrokoek, Uribe eskualdeko osasun publikoko arduradunek eta Uribe Kostako Mankomunitateko adikzioen prebentzio eta osasunaren sustapenerako zerbitzuko ordezkariek.
Hain zuzen ere, hasiera batean antzeman ziren eta ondoren koste ekonomikoa eta presa kontuan hartuta lehenetsiak izan ziren beharrizan horiek hurrengo hauek izan dira: 12 urtetik beherako umeentzako aisigunea prestatzea, estalpeko ekipamenduen erabilera partekatua ahalbidetzea, besteak beste eskoletako jolasguneetakoak- eskolaz kanpoko ordutegian; Urdulizko ibilbideak diseinatu eta seinaleztatzea (nekazal guneak,...); ibiltzera irteten diren edo patinatzera joaten diren pertsonen elkarretaratzeak antolatzea; jarduera fisikoa egiteko jarduerak antolatzea; herriaren irudia hobetzea herriarekiko atxikimendua areagotzeko-garbiketa, edukinontzien erabilera, birziklapena hobetzea, katuen kontrola, eta abar, eta herritarrak denon espazioa zaindu beharraz sentiberatzea; musika tailer irekiak antolatzea abesbatza batek eskatzen duen konpromisorik gabe eta alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuez informatzeko ekimena diseinatzea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25