Prentsa Aretoa
Berriak
2017/06/22
Bilketa organikoa Galdakaoko auzoetara helduko da ohiko edukiontzien bidez
Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, epea hasi dau herritarrek bilketa organikoa bultzatzeko
Galdakaoko udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, epea hasi dau, Aperribai, Bengoetxe, Zuhatzaurre, Urtebieta, Kurtzeko zati bat, Egia, Elexalde, Gorozibai eta Usansoloko herritarrek bilketa organikoa bultzatzeko, 5. Edukiontziaren III. Fasean parte hartu ahal izan dagien.
Hilaren 16tik, barikua, inguru horrexetako atarietan buzoian sartzen eta kartelak ipinten dabilz, komunidade horreetan interesturik dagozanak apuntau daitezan. Azken eguna, ekainaren 26a izango da.
Kasu honetan, III. Fase hau ohiko edukiontzien bidez burutuko da, datozen asteetan jarriko diranak eta txartel pertsonalizatuen bidez erabili ahal izango diranak. Horregaitik da beharrezkoa aurretiaz inskripzioa egitea.
Rubén Seoane, Ingurumen saileko zinegotziak azaldu dauenez, "es un paso más de nuestro municipio a favor de la reducción de basura generada en nuestros hogares, facilitando, además, su reciclaje. Y que llega tras el éxito de la experiencia piloto (abril 2014) y la 2º Fase, que ha permitido que 259 Toneladas de restos vegetales se recojan separadamente y se lleven a compostar".
Era berean, Seoanek gogoratu dau, ekimen hau udalerriko landaguneetan osotuko dala, etxeko konpostatzea sustatuz. Horri buruzko 2. kanpaina honezkero abian dago.
Etxean sortutakoa zabor guztiaren %36aren eta %40aren artean dagoala jotzen da, materia organikoa dala. Portzentaje hori horren garrantzitsua izanik, bereiztea eta bide natural batez eraldatzea, konponbide onena litzateke, geure ingurunean inpaktua ekiditeko.
III. Fase honetan parte hartzeko, hiru urrats errezak egitea nahikoa da:
Lehenengo urratsa: apuntatzea, hiru formula honeetako bat erabiliz:
1) Eraginpeko eremu honeetan dagozan atarietan kartel bat ipiniko da; bertan auzokide bakotxak bere izen-abizenak eta bizi dan pisua idatzi ahal izango ditu.
2) Era berean, doaneko telefonora deituta be inskribidu lei: 900 102 716
3) Kanpainaren blogean dagoan formularioa betez: galdakaoedukiontzimarroia.com
Ekainaren 26a baino lehen nskribitzen diran etxeetara kit bat bialduko da, doan, behar diran materialakaz: neurri txikiko kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak, edukiontzia edegiteko txartela eta informazio-liburuxka zer bota jakiteko.
Bigarren urratsa: ezkaratzean marroi koloreko birziklatze-kuboa jarri eta poltsa biodegradagarriak erabili (kit barruan doaz).
Bota behar diran hondakinak oso erreza da: landare-hondakin organikoak dira. 2014ko abendutik, 2. Kanpainan gogoratzen dogu, hondakin gordinak eta kuzinatutako hondakinak bota leikezala. Hori egin ahal da Bizkaiko Foru Aldundiaren Konpostegi Planan hondakin onargarriak arautzen dauzen Erregelamentuaren aldaketa egin ostean. Hemendik aurrera, bosgarren edukiontzian edo edukiontzi marroian, kuzinatutako landare-hondakinak be bota leiz.
Hirugarren urratsa: poltsak bota edukiontzi marroietan norbere txartela erabiliz. Txartelak edukiontziaren aho ganean dagoan irakugailura hurreratu eta atea edegi ahal izango da. Poltsa bertara bota eta atea itxi.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25