Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/19
Itxaso Atutxaren esanetan PP eta C's alderdien artean zein baino zein espainolistago agertzeko darabilten borroka ezin da egin “besteok daukaguna eta garena” ukatuaz
BBBren presidente andreak Rajoy ez du “legealdiagatik beldur” ikusten eta alderdi laranjari egotzi dio “zerbaiten edo norbaiten kontra sortu zen entea” dela
Oharra: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, kezkatuta agertu da Ciudadanos eta PPren artean “zein baino zein espainolistago agertzeko” darabilten borrokagatik, une honetan espainolista izateak botoak ematen dituelako. “Momentuz behintzat, Estatua osatzen dugun herrialdeei erasoaz egiten baldin bada, oso kontu larria da. Ez dira positiboak, ez dira daukaten gauza batekin identifikatzen,baizik eta besteok daukaguna eta garena ukatzearekin", gaineratu du gaur goizean Onda Vascaren `Euskadi hoy´ saioan egin zaion elkarrizketan. Ildo beretik azaldu du une honetan, alderdi espainolisten artean ematen den borroka horretan “ematen du zilegi dela esku bete boto eskuratzeko balio duen edozer” .
Era berean esan du alderdi laranjak eta Albert Riverak hauteskundeak bilatzen dituztela “azken hauteskundeek emango ez zietena lortuko luketela pentsatuta”. Era berean aitortu du Espainiako Gobernuko buru Mariano Rajoy ez duela ikusten “legealdiagatik beldurtuta” eta baloratu du “alderdi bat” duela eta Albert Riverak, ordea, “jarraitzen dion eta zerbaiten eta norbaiten kontra egiteko eratu zen entea” duela, “baina ez da etorkizuneko politiketan edo kontsentsuetan pentsatzen duen alderdia”. Bizkaiko burukideak aurreratu duenez “baten batek adostu beharko ditu gehiengoak Espainian. Honako hau Riverak Rajoyri agindu zion legealdi osorako eta huts egiten ari da. Baina, duela hilabete batzuk Sánchezik ere agindu zion eta hari ere huts egin zion. Beraz, ikusi dugu nolako hitza duen honek”, baloratu du.
Gaurko elkarrizketan Bizkaiko jeltzaleen buruak ohartarazi du Espainiako estatu mailan inboluzio prozesua ematen ari dela hizkuntza koofizialei eginiko azken erasoak ikusita. Larunbatean Idiazabal eta Elgoibarren artean jokatu zen partidan,arbitroak euskaraz ari ziren jokalariak zelaitik kanporatzeko mehatxua egin zuelarik, Atutxak zera esan du “atzoko harriduratik gaurko auzo lotsara igaro gara”. Zentzu horretan ohartarazi duenez, “Espainiako ultranazionalismoko politikan oinarritutako zerbait da halako jarrerak sortzen dituena”. Atutxak era berean aipatu du atzo Palman, Baleareetako gobernuak osasun publikoko langileei kataluniera ezagutzea exijitzeko onartuko duen dekretuaren kontra egin zen martxan. “Frankismoaren epokarik gogorrenetan ere ez ziren euskararen edo katalunieraren kontrako halako esaldiak esan. Mindu egiten nau prestakuntza duen jendeak hizkuntza bat ezagutzeak gaixoarengana hurbiltzen laguntzen baino, harengandik urruntzen duela pentsatzeak", esan du. Horregatik espero du halako egoerak behin behinekoak izatea eta ez “zerbait sakonagoa edo antolatuagoa, Estatu mailan inboluzioa eman dadin”. “Espainia oso urte ilunetara eramango luke. Espainian urte askoan nazioen aniztasuna galdu zen eta uste dut batzuek garai haietara itzultzeko bidea egin nahi dutela” gaitzetsi du.
Azkenik eta egunotan Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Lantaldean lantzen ari den agiriari dagokionez, esan du Katalunian une honetan bizi denak eragin lezakeela “Eusko Legebiltzarrean garatzen den fasean ez baina bai bigarrenean, Madrilera joateko eta han hitz egiteko fasean”. “lehenengo eta behin, Euskadin gehiengo zabal, transbertsal eta anitza lortzen saiatuko gara eta aurkeztu diren agiriak ikusita landu ahal dela pentsatzen dut. Alderdi bakoitzak aurkeztutakoari antzematen baitzaio akordioa bilatzeko borondatea” baloratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25