Prentsa Aretoa
Berriak
2018/06/08
Lekeitioko gaurko alkate Koldo Goitia Markuerkiaga izango da EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia
“Indartsu eta ilusioz beteta sentitzen naiz Lekeitiok ilusioa eragiten duen erronka izaten jarraitzen duelako eta oraindik zeregina badaukagulako”, esan du hautagaiak
Lekeitioko oraingo alkate Koldo Goitia Markuerkiaga izango da EAJ-PNVk 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Gaur arratsaldean bertan egin den Uri Batzarrean, Lea Artibaiko herri honetako alderdikideek aho batez erabaki dute gaur egungo alkatea izango dela talde jeltzalearen zerrendaburua. Alkategai izendatua izan ondoren, Goitiak zera azaldu du “berriro aurkezteko erabakia hartu dut Lekeitiok lilura eragiten duen erronka izaten jarraitzen duelako”. Zentzu berean azpimarratu duenez “lantalde honek gogotsu ekin dio herria eta herritarren bizimodua hobetzeko lanari, baina aitortu behar dugu oraindik asko geratzen zaigula egiteko”.
2015ean aurkeztu zen lehen aldiz hauteskundeetan eta bere hautagaitzarekin zazpi zinegotzigo lortu zituen, hau da, EH Bilduk 2011an udal gobernuan sartu zenetik izan zituenak baino bat gehiago.
Orain arteko kudeaketa lanaren balantzea egiteko orduan, Lekeitioko alkateak bere agintaldiko jarduera garrantzitsuenak ekarri ditu gogora, besteak beste ikastetxeetan dauden ekipamenduak konpontzeko eta moldatzeko lanak, kirol instalazioak hobetzeko lanak, Arraun Klubean eta Gaztegunean eginikoak edo Abaroa jauregiko teilatua hobetzeko egin direnak. Hirigintzari dagokionez, lanik aipagarrienak dira Santa Katalinatik itsasargiraino eginiko ibilbidea edo Ander Deuna urbanizatzeko lanak. Azken proiektu honetarako, dagoeneko egin da lehen herri galdeketa eta proiektuak 1,8 milioi euroko inbertsioa beharko du.
Bigarren agintaldirako dauzkan proiektuei dagokienez, Koldo Goitiak azpimarratu du Ikastetxeak hobetzeko lanarekin jarraitu nahi duela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin lankidetzan. Halaber, turismo bulego berria jarri nahi da antzinako gasolindegian, Álvaro Libano arkitektoaren eraikinean. Egin nahi dituen beste lanen artean daude Paskual Abaroa , Ander Deuna, Zumatzeta-Inazio Deuna guneak birgaitzeko eta modernizatzeko lanak.
Azken hiru urte hauetan eta eguneroko jardunari ekiteaz gain, Koldo Goitiak lideratzen duen gobernu taldeak Lekeitioko herri berri bat irudikatu du, 2015ean bere fundazioaren 700. urteurrena ospatuko duela gogoratuz. Urte horretarako helburu berriak lortzea espero du: Maderas de Lekeitio enpresa zaharra zegoen orubea aisiarako berreskuratzea, Mendietako ontziolan enplegu esparru berriak zabaltzea muskuilu-hazkuntzarekin eta itsasoarekin zerikusia duten beste jarduerekin, gaur egun erabilerarik ez duten orubeak berreskuratzea eta bertan etxebizitzak eraikitzea, Abaroa jauregiko Kultur etxea martxan jartzea edo Musika Eskola berria…
Etxebizitza da gaur egungo alkateak azpimarratzen duen beste alderdi bat, herritarrentzat oso garrantzitsua delako. Zentzu honetan, argi bezain sendo esan duenez “ez dugu nahi espekulatzeko herria izaterik nahi, gune urbanizatu gehiago egin beharrean, gaur egungo herriguneen urbanizazioa hobetu nahi dugu”, eta azaldu duenez “gure apustua da 18 eta 35 urte bitartekoei etxebizitza alokatzeko laguntza ematea”.
Aurrekontuen esparruan, hautagai jeltzaleak esan du “udal kutxa egoera onean izateak udal gobernu berriari emango dio inbertsio batzuk burutzeko eta beste batzuetarako finantzaketa eskatzeko aukera”. Eta azpimarratu du udaleko ekonomia egoera onera eraman ahal izan dela udalaren hainbat garaje,orube eta mendi saldu direlako, zerga bilketa arinagoa egin delako eta goragoko erakunde publikoei diru-laguntzak eskatzeko orduan azkar eta arretaz egin delako.
Balantze pertsonala
Alderdi pertsonalari dagokionez, Goitiak azpimarratu du Udalean egin duen lana oso esperientzia aberasgarria izan dela “Lekeitiar guztiak ordezkatu ahal izan ditudalako eta herriaren arima ezagutzeko aukera izan dudalako: gure herria maite duten pertsona horiek guztiak, eguneroko jardunean gogotsu ari direnak ondo funtziona dezan, esparru publikoan oso gutxitan ikusgarri diren pertsonak, alegia”.
1968an jaioa da eta Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta Turismo Enpresa eta Jardueretarako Teknikari titulua atera zuen. Ondoren, unibertsitate berean egin zuen Aisialdiaren Kudeaketa masterra. Bere ibilbide profesionala beti egon da oso lotuta lehen sektorearekin eta honekin zerikusia duten jarduerekin,hau da, nekazaritza eta arrantzarekin.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25