Prentsa Aretoa
Berriak
2019/03/03
Aitor Estebanek euskal gizartearen konfiantza eskatu du “autogobernu zabalagoa, ongizate handiagoa, gizarte kohesionatua eta are Euskadi askeagoa lortzeko"
EAJ-PNVk Busturialdean aurkeztuko dituen hautagaitzak ezagutarazteko ekitaldian, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du Madrilen “enbata” dakarrela eta horretarako “Euskadik ahalik eta eskifaiarik onena bidali beharra du”
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJren euskal taldeko bozeramaile eta A-28ko hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburuak, gaur eskatu du euskal gizartearen konfiantza “autogobernu zabalagoa, ongizate handiagoa, gizarte kohesionatua eta are Euskadi askeagoa lortzeko". EAJ-PNVk udal eta foru hauteskundeei begira Busturialdean aurkeztuko dituen hautagaitzak ezagutarazteko ekitaldian Estebanek baieztatu duenez EAJ-PNV “lantalde gisa arituko da euskal herritarren interesak jokoan dauden toki guztietan, gure gizartearentzat ezer ona egon daitekeen lekuan”.
Diputatu jeltzaleak Euskal taldeak Legealdi honetan lortutako batzuk ekarri ditu gogora “EAJk soberan erakutsi du jakin badakigula sareak arrainez beteta ekartzen: Ekonomia Itun berria eta Kupo berria, Nafarroarentzat ere bai; azpiegiturak eta konpromisoak Abiadura Handiko Trenarekin; pentsioen igoerak lortu genituen hankaz gora geratu den katuen antzera zebilen Rajoyren kontra; argindar tarifak murriztea lortu genuen gure industrien eta gure ekonomien mesedetan…. Horregatik guztiagatik, sareak beteta ekarri ditugula erakutsi dugulako, zuen konfiantza eskatzera gatoz, hurrengo kanpainari ekin diezaiogun”, esan du.
Hain zuzen ere, hurrengo kanpainari begira eta Madrilen irekiko den legealdiari begira, Estebanek esan du “denbora konplikatuak” datozela, “enbata” dakarrela, eta horri aurre egin ahal izateko eskatu du “eskifaiarik onena bidaltzea”. “Nork defendatuko du Ekonomia Ituna Casado, Rivera eta Voxeko marrazoen kontra? Nork defendatuko du Estatutua PPren murrizketa eta zikoizkeriaren aurrean? Madrilen nork defendatuko ditu euskal azpiegiturak, EAJk egin ezik? Nork defendatuko du euskara? EAJ ez bada, Nork aldeztuko du hezkuntza Euskaditik zuzendu behar dela, euskal gizarteak horrela izatea nahi duelako?, galdetu du. "Zarataka aritzea ela lau aldarrikapen botatzea edozeinek egiten du; jakin behar da ur nahasitan aritzen, eta hori ondotxo daki EAJ-PNVk”, amaitu du Estebanek.
Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusi eta berrautaketarako hautagaiak, ere hitz egin du EAJ-PNVk Busturialdean aurkeztuko dituen alkategaiak aurkezteko ekitaldian. Hitzaldia hasi du Bermeoko Portu Zaharrean elkartu diren ehun bat pertsonak Bizkaia beste bizitoki baten truke aldatuko ote luketen hausnartzera gonbidatuz. “Primerako osasun zerbitzua daukagu, primerako hezkuntza, Bizkaibus, kiroldegiak, aisia, egoitzak, eguneko zentroak…: Bizitza kalitatea daukagu, lasaitasuna eta egonkortasuna”, baita “hobetu behar diren gauzak eta hobetzeko borondatea ere”, baieztatu du. “Hemen serioak gara” esan du eta aurreratu du bere konpromisoa dela hurrengo belaunaldiei Bizkaia hobea uztea.
“Proiektu bat daukagu Bizkaiarentzat, proiektu bat Busturialdearentzat eta proiektu bat Bermeorentzat”, bermatu du. Horrela ekarri ditu gogora eta balioetsi ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak “Guggenheim museoren ondoren bisitari gehien jasotzen dituen ingurune naturalean, Gaztelugatxeko Donieneren inguruan, egingo dituen jarduerak, lan horiek izango dira Bermeo, Matxitxako lurmuturra, Gaztelugatxe eta Bakio lotuko dituen bide berdea eta Eneperi eta Ermuko sarbideak antolatzeko egingo direnak, bi errotondarekin eta bi aparkalekurekin, autobusei sartzeko erraztasunak emateko. Rementeriak esan du 4 milioi eurokoa izango dela Foru Aldundiak hurrengo urteotan inguru horretan egingo duen inbertsioa “bi hileren buruan hasiko gara”. Era berean aurreratu duenez “Bermeok bere burua berrasmatu beharra du”, “itsasoari begiratu behar diolako” eta ildo beretik esan duenez “aukera bat eman behar diogu portuaren inguru honi guztiari”. Berraukeratzerako hautagaiak era berean aipatu duenez “azken hilabeteetatik hona Espainiako Gobernuari eskatzen ari gatzaizkio Sollube tuneletarako Europako funtsak ekartzeko konpromisoa hartzea. Eta hori egiten da “Lana eginaz, Aitorrekin elkarlanean arituaz, politika eginaz, Madrilen presionatuz eta eraginkor izanaz, etxerako ekarriaz”, amaitu du.
Busturialdea indartsua
Aritz Abaroak, Bermeoko Alkatetzarako hautagaiak hitza hartu du Busturialdean EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendetan aurkezten diren emakume eta gizonen izenean. Abaroak esan duenez, “aukerez betetako Bermeo herria ikusten dut, beharrizanez betetako herria ere bai”, eta “horregatik nago hemen”. Azaldu duenez “herri honek ezin du jarraitu etorkizunerako proiekturik gabe; ezin du blokeatuta jarraitu”, hauxe da “motoreak martxan jartzeko eta aurrera egiteko bideari ekiteko ordua, baikortasunean eta errealismoan oinarrituta, gure nortasunarekin zintzoak izanez”, aurreratu du. Horretarako, hiritargoari aurkezten dizkion hiru proposamen aurreratu ditu. Horietako lehena da “bermeotarren bizitza kalitatea hobetzea, beharrezko garbiketa lanak eta mantentze lanak eginez”. Bigarrena da “jarduera ekonomikoa biziberritzea”, Bermeok eskaintzen dituen aukerak eta indarguneak aprobetxatuz “herri bizia nahi dugulako”. Horietako azkena da Bermeo mundura zabaltzea “Gaztelugatxeko Donienek nazioarteko mapan kokatu gaituela aprobetxatuta”.
Itxaso Atutxa, BBBko presidentea, ere izan da Esteban, Rementeria, Abaroa eta eskualdeko udalerrietan jeltzaleek aurkeztuko dituzten zerrendaburuekin. Hauetaz gain, Bermeora hurbildu dira Kanpo Harremanetarako Generalitateko sailburua, Alfred Bosch, eta kataluniar Parlamentuko JxCat taldeko bozeramailea, Eduard Pujol.
Atutxak ekitaldian ere gogoratu nahi izan dute Xabier Arzalluz burukide jeltzalea, iragan ostegunean zendu zena. Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du “prest” sentitzen dela behar beste hauteskunderi aurre egiteko, “hiritargoari lantalde batu eta zentratuak aurkeztu ahal izango dizkiogulako, Busturialdean ere bai”. Azaldu duenez, “berme hori guk baino ezin izango dugu eskaini, Euzko Alderdi Jeltzaleak”, eta “gu garelako gure herrian eta gure pertsonetan soilik pentsatzen jarraitzen duen alderdia, Busturialdearen, Bizkaiaren eta Euskadi osoaren alde eginez. “Konbentzituta nago horixe dela Xabierri egin ahal diogun omenaldirik onena”, amaitu du eskualdeko zerrendaburu eta alkategaiak aurkeztu baino lehen. Pertsona horiek izango dira, Ismael Oar-Arteta (Ajangiz), Josu Sabin Olano (Arratzu), Aritz Abaroa (Bermeo), Aitor Aretxaga (Busturia), Jesús Mª Olagibel (Elantxobe), Joseba Zarragoikoetxea (Ereño), Mikel Magunazelaia (Forua), Juan Felix Naberan (Gautegiz-Arteaga), Jose Mari Gorroño (Gernika-Lumo), Jose Luis Antxustegi (Ibarrangelu), Karmele Embeita (Kortezubi), Joseba Mallea (Mendata), Mª Teresa Artetxe (Morga), Julen Karrion (Murueta), Mikel Bilbao (Mundaka) eta Erruki Goiriena (Sukarrieta) -Nabarniz, Muxika, Errigoiti eta Eako uri erakundeak une honetan ari dira beren barne hauteskunde prozesua egiten-.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25