Prentsa Aretoa

Berriak

2019/11/27

EAJ-PNVk ez du 'Dekretu Digitala' deiturikoa onartzen, administrazio autonomikoetan "egitatearen bidetik esku hartzea" dakarrelako

Kongresuko Diputazio Iraunkorrean, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gaia "ahalik eta azkarren bideratzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ez du 'Dekretu Digitala' deiturikoa onartzen, administrazio autonomikoetan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk ez du ontzat eman Espainiako jarduneko Gobernuak onartu duen `Dekretu digitala´ administrazio publiko autonomikoetan "egitate-bidetik esku hartzea" dakarrelako, eta, ondorioz, haren aurka bozkatuko du.

Kongresuko Diputazio Iraunkorrean, gaur egin den bilkuran, Legardak zalantzan jarri du, lehenik eta behin, Lege Dekretuaren presazko izaera, eta "harrituta" agertu da, "Europako araudi bat eta duela urte batzuetatik indarrean dauden lege batzuk ikusita, orain urgentziazko kasu batean gaudela esaten zaigulako".

Bigarrenik, diputatu jeltzaleak salatu du dekretu horrek “gabezia" bat duela bere oinarrian, ez duelako "inolako prozedura-bermerik" ezartzen. Are gehiago, Legardak adierazi du "babes hierarkikoa eta administrazioen jardueren kontrol aurreratua" dakarrela, eta hori ezin dela politikoki deszentralizatuta dagoen estatu batean egin. "Harrigarria da administrazio publiko autonomikoen esku-hartzeak segurtasun nazionala arriskuan jartzen duela pentsatzea. Zer gertatzen da, administrazio publikoen jardunak bakarrik dakarrela arriskua, eta ez dela gauza bera gertatzen teknologia horiek berak erabiltzen dituzten enpresa finantzario, energetiko eta estrategikoekin? Egia esan, ez dugu ulertzen", adierazi du.

"Mundua hankaz gora. Hain handia al da administrazio publikoek sortzen duten arriskua, eztabaidarik gabeko Lege Dekretu baten bidez, Estatuaren esku-hartze baimentzaile bat ahalbidetzeko, Administrazio Orokorraren bidez?", galdetu du.

Halaber, diputatu jeltzaleak esan du Errege Dekretu honek "asko" egiten duela "sareei eta sistemei buruzko Errege Lege Dekretuarekin" hasitako bidean, eta horren "funtsa eta forma" kritikatu zituen Euskal Taldeak, "Administrazio autonomikoak CNIren eta Estatu Idazkaritzaren mende" jartzen dituela iritzita. Orain, gainera, Legardak esan du "teknologiak galarazten" direla erkidegoetako administrazio publikoentzat, "Segurtasun nazionalerako sektore estrategikoan beste ezein eragilerentzat galarazten ez direnak". Hori horrela, Legardak esan du EAJ-PNV "oso kezkatuta" dagoela "jokaera hori ikusita", eta Espainiako jarduneko Gobernuari eskatu dio "ahalik eta azkarren bideratzeko".

Azkenik, Legardak adierazi du Lege Dekretuan planteatzen diren mugetako batzuk "lagatako datuen erabilera egokia bermatu nahi izatean" oinarritzen direla. Hala ere, diputatu jeltzaleak kritikatu du gai hori 2018an jorratu zela Lege Organiko baten bidez, eta ezarri zela, Europako Erregelamenduaren arabera, zeintzuk ziren datuen tratamendu egokia eta haien lagapenak zaintzen zituzten agintariak. "Orain, berme sistema hori eta administrazio arautzaile sistema hori hausten dituzte", salatu du.