Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/17

Espetxe eskumenak 40 urteko atzerapena daramala gogoratu du Mikel Legardak

Barne Ministroaren lehen agerraldian, diputatu jeltzalea kezkatuta agertu da GEEAk berotan eginiko itzulketak abalatu dituela ikusita, eta neurriak proposatu ditu Atzerritarrak Atxikitzeko Zentroetarako, iritzi eta gorroto delituak aldarazteko eta presoak hurbiltzeari dagokionez legeak ezartzen duena betetzeko

rss Ezagutzera eman
Espetxe eskumenak 40 urteko atzerapena daramala gogoratu du Mikel Legardak

ARGAZKIA JAITSI

“Berrogei urte daramatzagu giza baliabideen eta baliabide materialen transferentziaren zain, espetxe eskumena behar bezala geureganatzeko. Lege organiko batean jasota dago baina sarritan ematen du bete behar ez den lege bakarra Autonomia Estatutua dela”. Horrela mintzatu da Mikel Legarda justizia gaietarako bozeramaile jeltzalea, Diputatuen Kongresuan Grande-Marlaska Ministroaren agerraldian eta gainerako bozeramaileek gai horren inguruan esan behar zutena entzun ondoren.
Barne Batzordearen bileran, Mikel Legardak hainbat gai jorratu ditu eta, horien artean, Grande-Marlaskari hainbat neurri proposatu dizkio Atzerritarrak Atxikitxeko Zentroetarako. Lehenengo eta behin, Legardak baieztatu du bertan lan egiten duten poliziek ez daudela “behar bezala prestatuta bertan atxikita dauden pertsonekin lan egiteko” eta horregatik proposatu du ez daitezela poliziako kideak izan pertsona hauek artatzeko langileak”. Era berean salatu duenez “ Atzerritartasun Legean kanporatzeko diseinatuta dauden prozesuek babesgabetasuna eragiten dute” eta amaitzeko eskatu du “baliabideak hobetzea". 

Espetxe politikari dagokionez, Legardak gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoen egoera “berrikustea” eta presoen hurbilketaren inguruan gogoratu du “eskubide bat” dela. “Legeak jasotzen duena betetzea, gure aburuz, ez da biktimen eskubideak bete gabe uztea edo eman beharreko erreparazioa eta oroimena aintzat ez hartzea,Estatuaren aldetik esku hartze legitimorik egon ezean, eta hori ere justifikatu egin behar da”, baieztatu du.

Legarda kezkatuta agertu da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berotan eginiko itzulketen inguruan eman duen epaiak ekarri duen ondorioagatik. “Derrigorrezko jurisprudentzia” ez dela gogoratu ondoren, Grande-Marlaskari galdegin dio bere Ministerioak berotan eginiko itzulketak orokortzeko asmoa ote duen beste aukerarik eman gabe, eta Hiritarren Segurtasunean izango duen ondorioaz interesatu da. Euskal taldeak aurreikusten du itzulketak mugan egiteko prozedura legezko eta eraginkorra giza eskubideen araudia eta nazioarteko babes sistemak errespetatuz.

Era berean, Zigor Kodean iritzi delituak aldatzea proposatu du Legardak, "Bultzatzeko elementu nahikoa eta eraginkorrak sartzeko"; izan ere, "Umoristak, abeslariak eta abar inputatzen ez baditugu".

Azkenik, EAJ-PNVko barne bozeramailea mesfidati agertu da Barne ministroak azaldutako segurtasun publiko edo hiritarrerako planarekiko. "Plan panoptiko moduko bat da, segurtasun publikoa giza segurtasunarekin parekatzen duena, eta bi gauza desberdin dira. Herritarren edo publikoaren segurtasuna oinarrizko eskubideen menpe dago", ziurtatu du diputatu jeltzaleak.