Prentsa Aretoa
Berriak
2020/11/19
Euskal taldeak LOMLOE legea babestu du Euskadik hezkuntza gaietan dituen eskuduntzen bereizitasuna eta errespetua aitortzea lortu ondoren
Josune Gorospek balioetsi du Wert Legea “bere amaierara iritsi izana” eta Hezkuntza lege berrian jaso izana EAJ-PNVk bekei, curriculum-ari , hizkuntza propioari, LHri eta ebaluaketari buruz egin dituen aldarrikapenak
Kongresuko Euskal Taldeak baiezkoa bozkatu du Hezkuntza Legearen ebazpenaren bozketan, testuak Euskadiren bereizitasuna eta EAEk hezkuntza gaietan dituen eskuduntzak errespetatuko direla jasotzea lortu ondoren. Gaur egin den osoko bilkuran, Josune Gorospe diputatu jeltzaleak nabarmendu duenez “hau ez da gure legea” baina bai balioetsi du “aurrera egiteko urratsa” dela “gure hezkuntza sistema propioa garatu ahal izateko marko zabalagoa ahalbidetzen duelako”, eta “hori da,hain zuzen, EAJ-PNVren helburua”.
Hitza hartu duenean, Gorospek era berean gogoratu du EAJ-PNVren hauteskunde egitasmoak beste hainbat konpromisorekin batera jasotzen zuela “Wert Legea” ordezkatzea, arau hori “Euskadin onartua izan ez zelako” eta “eragozpen asko eragin zituelako”. Hala, eta diputatu jeltzalearen hitzetan “aukera baliatu dugu aurrerapauso hau lortu ahal izateko”.
Testuan jaso diren hobekuntzen artean, Herrialde Historikoen Eskubideetatik eta EAEri hezkuntza alorrean dagozkion eskuduntzetatik eratortzen den euskal bereizitasuna aitortzeaz gain, Euskal Taldeak, zuzenketa baten bidez, irtenbidea eman die Wert Legeak Euskadiko Beka Sistemaren inguruan sortu zituen gatazkari eta judizializazioari. Hezkuntza lege berriak berariaz jasotzen du “Euskal Autonomia Erkidegoen gaitasuna beka sistema propioa izan ahal izateko, funtsezko gauza delarik gizarte kohesioan aurrera egitera begira”.
Euskal Taldeak legean jasotzea lortu duen beste hobekuntza bat da `hizkuntza propioei´ errefortzua emateari dagokiona, Lege berrian hitzez hitz jasotzen baita; baita Autonomia Erkidegoen aldetik curriculum propioa ezartzeari dagokiona ere, hemendik aurrera %50era ailegatuko delarik “orain arte inoiz lortu ez den zerbait”. Halaber, Gorospek nabarmendu du “curriculumaren dibertsifikazioa” berreskuratzen dela eta ildo beretik balioetsi duenez “esparru produktiboari eta enpresari oso lotuta dagoen Lanbide Heziketa indartzen da, bikaintasuna bilatzen duena”. Amaitzeko, Euskal Taldeak lortu du testuan jasotzea “Ebaluatze Departamentu,Organismo eta Erakunde propioen parte hartzea”, Gorospek “aurrerakada handitzat” jo duen zerbait.
Diputatu jeltzaleak euskal hezkuntza eredua aldarrikatu eta defendatu nahi izan du “buru bi dituen sistema” dela azpimarratuz, non sare publikoa eta itunpekoa dauden, eta bereziki aitortu nahi izan du Ikastolek eta Kristau Eskolak EAEko hezkuntza sisteman daukaten “zeregin garrantzitsua”, arau berriaren arabera beren orain arteko bidetik jarraitu ahal izango dutelarik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25