Prentsa Aretoa

Berriak

2021/11/18

Estatuko Aurrekontu Orokorretan I+G+b inbertsioetarako, kulturaren sustapenerako eta azpiegituretarako 32 zuzenketa gehiago onartzea lortu du Euskal Taldeak

Orain arteko izapidean EAJ-PNVk 30 milioi euro egiten duten 41 zuzenketa jasotzea lortu du, Euskadiko eta Nafarroako hiritarrentzat Estatuko kontuak “nabarmen hobetzen dituztenak”

rss Ezagutzera eman
Estatuko Aurrekontu Orokorretan I+G+b inbertsioetarako, kulturaren sustapenerako eta azpiegituretarako 32 zuzenketa gehiago onartzea lortu du Euskal Taldeak

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan beste 32 zuzenketa gehiago jasotzea lortu berri du. Kontuak Batzordean onartzeko hirugarren eta azken izapidean, EAJ-PNVk lortu du inbertsioak onartzea I+G+b sektorean, kulturaren sustapenean eta azpiegituretan. EAJko ordezkarien hitzetan zuzenketa hauek Estatuko kontuak “nabarmen hobetzen dituzte” Euskadiko eta Nafarroako hiritarrentzat.

Lorpen horri gehitu behar zaizkio Euskal Taldeak ponentziaren bilkuran eta Batzordean eztabaidatu eta bozkatzeko lehen egunean sartzea lortu zituen zuzenketak. Guztira, aurrekontu-izapidearen esparruan, orain arte, Euskal Taldeak 41 zuzenketa onartzea lortu du, gutxi gorabehera 30 milioi euroko balioa dutenak, eta, horrez gain, akordio politikoa lortu du EAErako, BGI osorik kudeatzeko.

Aurrekontuen Batzordean egindako izapide hori EAEko eta Nafarroako herritarren balantze positiboarekin gainditu ondoren, diputatu jeltzaleek espero dute EAPak eztabaidatzen jarraituko dutela Senatuko ibilbidean, eta AHTaren lurperatzea behin betiko bideratuko dutela Bilbon, kontuei behin betiko baiezkoa eman aurretik; horretarako, Espainiako Gobernuarekin hitz egiten jarraituko dute.

Ondoren, Estatuko Aurrekontu Orokorretan GAUR jaso diren zuzenketak eransten dira:

I+g+B (8,55M€)

EAJ-PNVK Ikerketarekin, Garapenarekin eta Berrikuntzarekin daukan konpromisoaren ildo beretik, aurrekontuan 5 zuzenketa jasoko dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean hainbat egitasmo garatzeko. Nabarmentzekoak dira, esaterako, 5 milioi euro Nafarroako Gobernua buru duen Iris-Lab Berrikuntza Digitalaren Poloarentzat; 1,25M euro EHUko Itsas Sektoreetako Trantsizio Iraunkorrerako Berrikuntza Irekiaren Proiektuarentzat; edo 1M €ko bi partida Deustuko Unibertsitatearentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat, eremu soziosanitario eta teknologikoan Berrikuntza eta Transferentzia Proiektu baterako eta Industria Trantsizio baterako Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroarentzat hurrenez hurren. Azkenik, 300mila euro bideratuko dira CIC Energigunera.

Era berean, Euskal Taldeak berretsi du elkarrizketa-bide bat ireki duela Espainiako Gobernuarekin, Adimen Artifizialeko proiektuak eta teknologia kuantikoak bultzatuko dituzten finantzaketa-iturriak bilatzeko eta nanoteknologiak garatzeko.

KULTURAREN SUSTAPENA ETA UDAL PROIEKTUAK (5M€)

Euskal Taldeak aurrekontu-testuan sartzea lortu duen udal-proiektuei dagokienez, nabarmentzekoak dira Zumaia eta Getaria arteko oinezkoen pasealekua eta Plaiaundiko ibarra (Irun) zaharberritzea Gipuzkoan; Zadorra ibaiaren gainean zubi bat eraikitzea Argantzun eta Araba artean; eta Bilbao Ría 2000 proiektua Bizkaian. Guztira, 4,37M € bideratuko dira esandako proiektuetarako.

Bestalde, 7 zuzenketa onartu dira Gasteizko Andre Mariaren Katedrala Fundazioarena bezalako proiektu kulturalak bultzatzeko, 100mila €ko kopuruarekin; Kopuru hori bera bideratuko da Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroarentzat, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearentzat eta Amaiurko Museoarentzat, Baztanen; 200 mila euro bideratuko dira Mendietako Ontziola birgaitzeko lanetarako, Lekeition; 50 mila € Iura Vasconiae fundazioarentzat eta Jakiunderentzako partida 8 mila euro handiagoa izango da .

 TRENBIDE-AZPIEGITURAK (17,1M €)

Euskal herritarren eguneroko bizimodua hobetzeko asmoz, EAJ-PNVk Herrialde Historikoetako hainbat udalerritan trenbide-azpiegiturak hobetzeko 15 zuzenketa onartzea lortu du. Guztira 8,7 milioi euroko balioa duten zuzenketak onartu dira Miranda Ebro-Amurrio tartean trenbide-pasaguneak kentzeko, baita Donostian, Anoetan, Urnietan, Ortuellan eta Aranguren-Balmasedan ere (6). Luiando (Aiara), Itsasondo, Pasaia, Irun, Zorrotza eta Santurtziko geltokiak birmoldatzeko 5,4M € lortu dira guztira. Gainera, Aranguren-Karrantza lineak 2M€ izango ditu elektrifikatzeko, 400mila € bideratuko dira TRAM Trenaren Tranbiarizazioa aztertzeko eta Bilbo eta Balmaseda lotzeko, eta 600mila € izango dira Ordizia-Beasain saihesbidearen korridore atlantikoaren obra egiteko.

GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan kontsulta daitezke Euskal Taldeak aurkeztu dituen zuzenketak, gaur bertan Aurrekontuen Batzordean onetsi direnak:

https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/20294/enmiendas-del-grupo-vasco-incorporadas-en-comision

** Ondorengo beste bi esteka erantsi ditugu Batzordearen lehen bilkuran (asteartea) eta Ponentziaren barruan Euskal Taldeari onetsi zaizkion gainerako zuzenketak:

 https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/20290/enmiendas-del-grupo-vasco-incorporadas-en-comision

https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/20284/enmiendas-del-grupo-vasco-incorporadas-en-ponencia