Prentsa Aretoa
Berriak
2022/02/10
EAJ-PNVk bi hezkuntza sareen osagarritasuna eta familiek aukeratzeko duten eskubidea defendatzen ditu
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak hezkuntza itunak berritzearen alde egin du Elkarrekin Podemosek eskatzen duen ezabaketaren aurrean. “Esparru berri bat izan arte, ezin ditugu familiak, ikasleak eta ikastetxeak botata utzi. Premia batzuei erantzun behar zaie”
Hezkuntza-itunak berritzeari buruzko erdibideko zuzenketa
ZUZENKETAK - 2022/02/10
Hezkuntza sistemaren etorkizunerako oinarrien dokumentua ezagutu eta bi egunera, Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Elkarrekin Podemosek hezkuntza-itunei amaiera emateko egindako proposamena eztabaidatu eta baztertu du. Aurten indarraldia amaituko zaien eta, beraz, legeak ezartzen duen sei urterako berritu behar diren tresna juridikoak. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide eta Hezkuntzako bozeramaileak esan du, indarrean dagoen araudiaren arabera, itun horiek berritu egin behar direla, “bestela, familiak, ikasleak, irakasleak eta ikastetxeak irtenbiderik gabe eta behar asko betetzeke utziko genituzkeelako”. Alderdi moreak proposatutakoa onartzea, gaineratu du, Gobernu honen aldetik egindako legez kanpoko jarduera izango litzateke. Haren ustez, Podemosena bezalako diskurtsoek itunpeko sarea estigmatizatzea eragin dezakete, bi sareak osagarriak eta ez-baztertzaileak direnean.
Legebiltzarkide jeltzaleak bi sareak aldi berean existitzen direla eta euskal familiek beren seme-alabentzat nahi duten hezkuntza eredua eta ikastetxea aukeratzeko duten eskubidea balioestea eskatu du. “Itunpeko sareak betetzen duen zeregina eta gure hezkuntza-sisteman duen lekua legitimatuta daude indarrean dagoen arau-esparruaren arabera. Euskal hezkuntza-sistemaren ezaugarria bi sare batera egotea da, publikoa eta itunpekoa, bata bestea gabe ulertuko ez liratekeenak eta kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzen dutenak. Bizikidetzaren indarguneei balioa eman behar diegu”. Arrizabalagak euskal gizarteak itunpeko sarean duen sustraitzea, tradizioa eta aintzatespena azpimarratu ditu, bikaintasuna, kalitatea eta proiektu pedagogiko onak eskaintzen baititu.
Bi sareak aldi berean izatearen defentsa horrek ez du esan nahi, zehaztu duenez, euskal gizartearekin itundutako sareak dituen konpromisoak eta betebeharrak birplanteatu ezin direnik. Izan ere, hori da hezkuntza-sistemaren etorkizuna aztertzen duen ponentzian eztabaidagai dagoen gaietako bat. Arrizabalagak gogorarazi duenez, aste honetan aurkeztutako oinarrien dokumentuak zentroen finantzaketa segregazioa eta gizarte-bazterketa gainditzeko egiten duten ahaleginarekin lotzea planteatzen du. Aldaketa horien alde agertu da, eta bere lana eta Eusko Jaurlaritzarena hitzeman ditu etorkizuneko Hezkuntza Legearen inguruan ahalik eta adostasun zabalena lortzeko. “Ponentzian bizitzen ari garen prozesua eraikitzailea, zintzoa, egokia eta beharrezkoa da; oso aberasgarria, eta emaitza positiboa izatea espero dugu”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25