Prentsa Aretoa
Berriak
2022/02/26
Gerraren amaiera exijitu du EAJ-PNVk: “Jendeari entzutea da Putin edo Vox bezalako estremista eta populistei aurre egiteko txertorik onena”
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, ahotsa jarri dio gaur talde jeltzaleak Ukrainaren inbasioaren aurrean adierazi nahi izan duen gaitzespen sendoari, ‘Entzunez Eraiki‘ entzuketa prozesuaren baitan gaur Bilbon egin den topaketan
Oharra: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian
“Jendeari entzutea, harekin konektatzea, bere kezkak eta eskariak ezagutzea eta erakundeen bidez eraginkortasunez bideratzea da antidotorik onena Putinek gorpuzten dituen populismo eta estremismoen gorakadaren kontra”. Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, Itxaso Atutxak, EAJ-PNV osoaren izenean gaitzetsi du gaur Errusiak Ukraina inbaditu izana, eta borroka berehala gelditzea exijitu du. Eta egin du “taula global erraldoi honetan bere txikitasuna aitortzen duenaren apaltasun osoarekin, baina aldi berean gure erabakimen etiko eta gizalegezko osoarekin”, ‘Entzunez Eraiki’ entzuketa prozesuaren baitan EAJ-PNVk Sabino Arana Fundazioak Bilbon duen egoitzan egin duen topaketan. Atutxaz gain, bileran parte hartu dute talde jeltzalearen 80 bat barne arduradun eta herri ordezkarik, hauen artean Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok edo EBBko Idazkaria den Mireia Zarate edo Berrikuntza Politikoko arduradun Xabier Barandiaranek.
Atutxak nahi zuen gaurko lehen hitzak Ukrainako gerraren ingurukoak izan zitezela. “EAJ-PNV osatzen dugun emakume eta gizon guztien izenean, Putinek Ukrainan agindu duen inbasioak dakarren eraso absolutu eta justifikaziorik gabea gaitzesten dugu. Ehunka pertsona hil dituen gerra-ekintza basatia da, ehunka mila pertsona etxetik aterarazi dituena eta tamaina erraldoiko drama humanitario baten atarian jartzen gaituena. EAJk Putini eta Errusiari exijitzen die gerra basati eta justifikaezin hau berehala amaitzea, borroka guztiak bertan behera uztea eta Errusiako tropak Errusiako lurraldera itzuli daitezela. Ez dago kausarik indarkeriaren erabilpena justifikatuko duenik. Lezio bat da, Euskadin, zoritxarrez, azken mendean odolez eta suz ikasi duguna. Ukraina herriari bidaltzen diogu gure elkartasun osoa, bai eta gure ulermen eta hurbiltasun osoa ere”, baieztatu du Bizkaiko jeltzaleen buruak.
BBBren presidente andreak uste du ‘Entzunez Eraiki’ bezalako prozesuek mendebaldeko gizarteak babesten dituztela Errusian Putinek eta Espainiako estatuan Vox alderdiak gorpuzten dituzten estremismoen eta populismoaren kontra. “Halako mehatxuak ez ditugu arrotz, hemen ere baditugu, etxetik hurbil. Berrikitan ezagutu izan dugu Gaztela eta Leonen, eta azken astean Espainian gertatu denak ere Putin eredu duten opzio politikoak hazi arazten ditu. Besteak beren ‘Juego de Tronos’ partikularrean gotortzen diren bitartean, EAJ-PNVn hurrengo hilabeteak dedikatuko ditugu jendeari entzutera, harekin konektatzera, bere kezkak eta eskariak ezagutzera, horiek guztiak erakundeen bidez eraginkortasunez eta zintzotasun osoz bideratzea xede, hori baita antidotorik onena Putinen estremismo eta populismoaren gorakadari edo Vox-ek gorpuzten duenari aurre egiteko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25