Prentsa Aretoa

Berriak

2022/03/10

Euskadik etxebizitza arloan duen ahalmen legegilea aldarrikatu du Euskal Taldeak eta Estatuko legeak AAEEak ordezkatu nahi dituela salatu du

EAJ-PNVk aurkeztu duen osoko zuzenketaren defentsan, Iñigo Barandiaranek aldarrikatu duenez “Euskadiko eta Euskadirentzako etxebizitza politikak Euskadin egiten dira”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresuko Euskal Taldeak Osoko Bilkuran defendatu du gaur Euskadiko Autonomia Erkidegoak etxebizitza arloan legeak egiteko duen gaitasuna eta, ondorioz, salatu egin du “Etxebizitza eskubidearen aldeko Lege Proiektuak”, Espainiako gobernuak aurkeztu duenak, Autonomia Erkidegoei dagokien eskumen esparrua inbaditzen duela. “Euskadiko eta Euskadirentzako etxebizitza politikak Euskadin egiten dira”, aldarrikatu du Iñigo Barandiaran jeltzaleak, EAJ-PNVk itzultzea eskatuz aurkeztu duen osoko zuzenketaren defentsan. Hain zuzen ere, Barandiaranek justifikatu du Etxebizitza izateko Lege Proiektuaren itzulketa, arau honek “Autonomia Erkideak ordezkatzea” bilatzen duelako.

“Kongresua ez dago gaituta etxebizitza arloko politika legegile autonomikoak uniformizatzeari ekiteko, hain zuzen ere Konstituzioak arauen aniztasuna bermatu duelako eta, horrekin, autonomia erkidegoek duten gaitasun legegilea ere, eredu konstituzionalean jarduketa politikoa jasoz”, baieztatu du Barandiaranek.

Hitz egiteko hartu duen tartean, diputatu jeltzaleak adierazi du EAJ-PNV “jabetzen dela etxebizitzaren arazoaz, eskaintza eskasaz eta bere ondorioez; alokairuen garestitasunaz ere, bereziki gazte jendeari eragiten dion zerbait; jabetzen da hirugarren adinekoak ere askotariko baldintzetan daudela etxebizitza izateko, bai eta sozialki eta ekonomikoki egoera txarrenean daudenen egoeraz ere”. Horren adibide gisa, Barandiaranek gogora ekarri du EAEn eta NFKn arlo honetan onartutako legeria. “Egoera hau egintzen bidez arintzeko neurriak hartzeko konpromisoa daukagu”, esan du.

Ildo beretik, Euskal Taldeko diputatuak galdetu du “Gobernuarentzat nahikoa ez ote den autonomietako legeriaren bidez hiritargoak etxebizitza alorreko erregulazio markoak eskuratu izana”, eta gogora ekarri du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostena, estatuko arauan ere eskuduntzen alorrean gehiegikeriak egiten zirela salatu baitzuen.

“Etxebizitza duina eta egokia izateko eskubideak, E.K.ren 47. artikuluak aipatzen duenak, botere publiko guztiei eragiten die, baina eskubide horrek mugapen konstituzional argia planteatzen du eta Estatuari ez dio baimentzen bere ekimen legegilea lehenagotik dagoenaren gainetik edo autonomia erkidegoetako legeriaren gainetik jartzea, hura ordezkatzeko egin baita, halako beharrik izan gabe”, berretsi du.

Amaitzeko Iñigo Barandiaranek azaldu ditu EH Bilduren eta PSEren kontraesanak, EAEn EAJ-PNVrekin aurrekontuen inguruko akordio bat izenpetu baitzuten zeinaren bidez baieztatzen zuten beharrezkoa zela “arau babes txiki bat izatea, Euskadin, Eusko Legebiltzarrak onetsia, alokairuen prezioaren erregulazio propioa ahalbidetzeko”. “Lege Proiektu honek aurreikusten duena da alokairuen prezioen arauketan prezioak mugatzeko arauketa zurruna eta, Eusko legebiltzarraren borondatetik eta akordio haren alderdi sinatzaileek hitzemandako konpromisotik urrun, zuzenean eragiten baitu EAEko eskuduntzetan”, deitoratu du.