Prentsa Aretoa
Berriak
2022/04/21
Bizkaiko herritarren arretarako sareak bulego integral berria du Mungian
Aldundiak Gertu eskualdeko arretarako bosgarren bulego integrala ireki du, Durango, Bermeo, Gernika eta Balmasedakoekin bat egiten duena; urtea amaitu baino lehen beste bi irekiko dira, Igorren eta Markinan
Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko arretarako bosgarren bulego integrala jarri du martxan Mungian. Bulego honek Ogasun Saileko Bulego Deszentralizatuan eskaintzen ziren zerbitzu guztiak eta herriko Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan eskaintzen zirenak biltzen ditu, baita Foru Erakundeko gainerako sailen izapide eta zerbitzu berriak ere, 150 baino gehiago izan arte. Hori guztia Herribide kaleko 5. zenbakian dagoen 264 metro karratuko lokal bakar batean egiten da, berria eta horretarako egokitua. Foru erakundeak 70.675 euroko inbertsioa egin du ekipamendu berri hau martxan jartzeko eta bertan 14 pertsonak egiten dute lan.
Bulego berria martxan dago jada, eta Mungialdeko 14 udalerritako 45.600 pertsonari baino gehiagori emango die zerbitzua aurrerantzean Aldundiarekiko kudeaketak eskualdean egin ditzaten, Bilboraino joan beharrik izan gabe. Gainera, instalazio hauek, Durangon, Bermeon, Gernikan eta Balmasedan dauden aurrekoek bezala, izapideak egiteko aukera emango diete kokatuta dagoen eskualdean bizi diren pertsonei ez ezik, bertara joaten diren herritar guztiei, bizi diren lekua edozein dela ere.
Elixabete Etxanobek, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, nabarmendu duenez "Gertu sarearen bulego integral berria abian jartzea aurrerapausoa da Bizkaiko herritarrei arreta gehiago eta hobea emateko. Pertsona eta kolektiboei balio-zerbitzuak emateko, hurbiltasunean eta lurralde-orekan oinarrituta".
Etxanobek aurreratu duenez, Bizkaiko herritarren arretarako sarea handitu egingo da urtea amaitu baino lehen, Igorren eta Markinan bi bulego berri irekiz: "Konpromiso irmoa da hori: Aldundia Bizkaiko pertsona guztiengana hurbiltzen jarraitzea", esan du amaitzeko.
Izapide eta zerbitzu berriak
2016an inauguratu zen Durangoko bulegoan lehen aldiz ezarritako ereduari jarraituz, Mungiako ekipamendua funtsezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko herritarrei eskaini nahi dien arretan. Arreta horren ezaugarria da sarrera eredu bakarra duela edozein pertsonak foru-erakundearekin izapidetu behar dituen kudeaketa guztietarako eta, horrela, alde batera uzten da orain arte erabilitako eskema, zerbitzu edo sail jakin batzuen arabera banatuta eskaintzen zena.
Ogasuneko bulegoan eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan lehen egiten ziren zerga-kudeaketez eta nekazaritza-izapideez gain, Mungiako bulegoak 150 zerbitzu baino gehiago eskaintzen dizkie herritarrei, eta horietako batzuk lehen aldiz ematen dira instalazio hauetan, hala nola: Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztietako zerbitzuei buruzko informazio orokorra; erakunde honi eta beste administrazio publiko batzuei zuzendutako idazkien erregistroa; jakinarazpenak ematea; Foru Aldundiko hautaketa-prozesuetan izena ematea; Aldundiak kudeatutako gizarte-prestazioak kobratzeari/ez kobratzeari buruzko ziurtagiriak jaulkitzea; familia ugariaren titulua lehen aldiz jaulkitzea eta titulua berritzea; sinadura elektroniko aurreratuko ziurtagiriak jaulkitzea; baita kexak eta iradokizunak aurkeztea ere. Bulego honetan orain arte Bilboko Laguntza bulegoan, Foru Liburutegian dagoenean, eta Durango, Bermeo, Gernika eta Balmasedako herritarren arretarako eskualde-bulegoetan ere egiten ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduerarekin lotutako izapideak ere egin daitezke.
Mungiako bulegoak harrera-gune edo esparru bat du eta bertan pertsona batek ongietorria egingo die erabiltzaileei eta horien beharrak eta nahi duten zerbitzu mota antzemango ditu, bulegoan bertan bidezko arreta-gunera bideratzeko. Arreta-puntu horiek hamahiru dira guztira: izapide orokorrei erantzuten dietenak (4 lanpostu), Ogasun Sailari lotutako izapide espezializatuetakoak (4 postu, errenta kanpainan bi gehiago izango direnak) eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari lotutako izapide espezializatuak (3 lanpostu). Bulegoak, halaber, idazgu bat du arreta pribatuagoa behar duten gaietarako.
Jendearentzako ordutegia 8:30etatik 14: 00etara artekoa izango da, astelehenetik ostiralera, udan izan ezik (ekainaren 14tik irailaren 10era), orduan 8:30etatik 13:30etara egongo baita irekita.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25