Prentsa Aretoa

Berriak

2022/10/07

Itxaso Atutxak Estatuko Aurrekontu Orokorren “alderdi sozial nabarmena” antzematen du baina faltan botatzen ditu “egitura produktiboa” hobetuko duten inbertsioak

Bizkai Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez ekonomiaren benetako transformazioa bermatzera begira beharrezkoak izango direla esparru ekonomikoan, industrian eta I+G+B arloan eginiko inbertsioak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak Estatuko Aurrekontu Orokorren zirriborroaren lehen balorazioa egin du, atzo bertan Montero ministro andreak Kongresuko eta Senatuko EAJ-PNVko taldeei agiria bidali ondoren. “Hasierako” balorazioa den arren, Atutxak azpimarratu du Estatuko Aurrekontu Orokorrek “alderdi sozial nabarmena“ erakusten dutela, baina oro har “bazter batean uzten dira materia ekonomikoetan eta industrialetan eta I+G+B esparruan egin beharreko inbertsioak, ekonomiaren benetako transformazioa bermatzera begira beharko direnak". "Ez dute jasotzen Estatuaren egitura produktiboaren eraldaketa ekarriko lukeen inbertsiorik”, berretsi du.

Gaur goizean Radio Euskadiren `Boulevard´ irratsaioan egin zaion elkarrizketan Atutxak azaldu du partida horiek ahalbidetuko luketela “benetan ekonomiaren benetako eraldaketa bermatzen joatea, ondoren sarrera nahikoak izan ditzagun hainbat kasutan egiturazko bilakatzen ari den laguntza hori emateko. Horrek ere laguntzen du gizarte kohesionatuagoa izaten, Euskadin bezala, horrela izaten jarrai dezan eta iraunkor bihurtu ahal izateko”.

Ordezkari jeltzaleek Estatuko Aurrekontu Orokorrei emango dieten botoaz galdetuta, Bizkaiko burukideak baieztatu du Gobernuko presidenteak jakin dakiela sekula ez dela “txeke zuririk egon”. "EAJk konpromisoa betetzen ditu. Konfiantza handia eman genion inbestiduran akordio serioa adostu ondoren, eta aldi honetan oso zintzoak izan gara. Baina horrek ez du esan nahi txeke zuririk dagoenik. Babesa ematen jarraitzeko borondatea dago, beren aldetik ere akordioa betetzeko borondatea ematen bada”, esan du.

Eragin den kaltea ordaintzea

Jon Darpon Osasun sailburu ohia eta María Jesús Múgica Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusi ohia inputatzeko arrazoirik ez dagoela egiaztatzen duen epai judizialari buruz galdetuta, Itxaso Atutxak argi bezain sendo hitz egin du “ez da horrenbeste inputazioa kentzea, baizik eta inputaziorako kausarik ez dagoela; askoz ere larriagoa den zerbait”, nabarmendu du.

Antzeko kasuak direlako, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenaren kasua aipatu nahi izan du Atutxak “bere Udaleko idazkari-artekariak aurkeztu zuen demandagatik era guztietako laidoak jasan ondoren eta egunkaritan orrialde pilo bat irakurri behar izan ondoren eta irrati eta telebistetan ere entzun behar izan ondoren… lehengo egunean kausa artxibatu egin zen eta gainera salatzailearen kontrako gaitzespenarekin. Bada, gaia albiste labur batean baino ez zen jaso”, gogoratu du. Beraz, “pertsonez hitz egiten dugunean, uste dut kaltearen zati bat behintzat ordaindu behar dela”, esan du.