Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2023/05/17

Elixabete Etxanobek eta Juan Mari Aburtok lanean jarraituko dute Bizkaiak eta Bilbok “etorkizuna” izan dezaten

Lurraldeak eta hiriburuak erakargarri izateko duten gaitasuna izan da gaur goizean egin den ekitaldiaren abiapuntua, non hautagai biek aditzera eman dutenez “gure ezaugarriek erakargarri egiten gaituzte eta mundura zabaltzeko aukera bikaina ematen digute”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Lurraldea osoa eta hiriburua erakargarriak dira eta abiapuntu hori nabarmendu dute gaur goizean Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatetzarako hautagai jeltzaleak egin duten ekitaldian. Bizkaiaren eta Bilboren ezaugarri propioak nabarmenduz hautagai biek berretsi dutenez “erakargarri egiten gaituzte eta mundura zabaltzeko aukera handia ematen digute”.

Zentzu berean Etxanobek aditzera eman duenez “Bizkaia ireki batean sinesten dugu, munduarekin konektatuta egongo dena, munduak ematen dizkion aukerak baliatzen dakiena”. Hala laburbildu du Bizkaiaren nazioartekotze prozesuan sakontzeko egiten duen  apustua  eta herrialde osoa kanpoan sustatzeko asmoa, inbertsioak, startup-ak, talentua eta munduan inpaktua izan dezaketen gertakariak erakartzeko helburuarekin. “Mundu globalizatu honetan gure tartetxoa bilatu behar dugu. Hazteko aukerak bilatu behar ditugu, garatzekoak, jarduera ekonomikoa sustatzeko, enplegua sortzeko. Horrekin, Bizkaian bizi garen pertsona guztien bizi kalitatea hobetuko dugu”, adierazi du.

Helburu hori lortzeko, esan du Etxanobek, Bizkaia nazioartekotzeko marko estrategiko bat diseinatu behar da, lurraldeko eragile nagusiekin eta interesguneekin partekatua, posizio eta izen ona garatzeko, horri lotuta nazioarteko harreman sendoak izateko. Marko hori osatuko da kanpoan egin beharko den sustapen kanpaina batekin, beste erakundeekin elkarlanean, startup-ak, talentua eta nazioarteko ekitaldi handiak erakartzeko, azken legealdi honetan lortutakoak bezalakoak. Etxanobek ildo horretatik gogora ekarri izan du uztailaren 1ean Frantziako Tourra Euskaditik irtengo dela, 2024an UEF Women’s Champions League-ren finala jokatuko dela eta 2025ean UEFA Europa League-ren finala.

Ildo horretan, hautagai jeltzaleak ziurtatu du antena gisa lan egiten jarraitzeko asmoa duela, Bizkaia izaera estrategikoko beste ekitaldi batzuen agertoki izan dadin. Ekitaldien erakarpen hori, azaldu duenez, konektibitate on bati lotuta dago, eta, beraz, Bizkaiak mundu osoko hiri eta eskualdeekin konexio onak izatea bermatzeko lan egingo du, horiek interesgarriak baitira Bizkaiko gizartearen eta haren produkzio-sarearen egungo eta etorkizuneko erronketarako.

Konektibitatea ere lotuta dago turismo-sektorearen garapenarekin. Elixabete Etxanobek susperraldi hori aprobetxatzera animatu du, eta konpromisoa hartu du turismoaren garapenerako bidean aurrera egiteko, ingurumenaren, gizartearen eta kulturaren iraunkortasunari dagokionez. Ildo horretan, fluxu turistikoen banaketa orekatuagoa lortzeko lan egingo duela iragarri du, kostaldea garatzeko eta turismo jasangarria txertatzen duten Bizkaiko espazio naturalak kudeatzeko estrategiak garatuz eta ezarriz. Adierazi du, halaber, turismo-sektorearekin lankidetzan, turismo-inteligentziako sistema aurreratu bat hedatuko dela, turismoarekin lotutako jardueren iraunkortasuna bermatuko duena, eta, horrez gain, turismoaren ikuspegia txertatuko dela itsasadarraren inguruan EAJ-PNVk egingo dituen jarduketetan, hura aukera-gune bihurtzeko.

BILBO, ESTRATEGIA, PROIEKTUAK ETA EKIMENA 

 Juan Mari Aburtok Bilboko alkate eta berrautaketara aurkezten hautagaiak aurreratu duenez “asmo handiko ibilbide orria daukagu, estrategiarekin, proiektuekin eta ekimenarekin”, Bilbo hiri erakargarri egiten jarraitzeko. Hala bermatu duenez lanean jarraituko duela Bilbo ekitaldi handiak, kontzertuak eta nazioarteko kongresuak hartzeko hiri erakargarri egiteko. “Frantziako Tourra daukagu 2023an, UEFA Women's Champions Leagueren finala 2024an eta  UEFA Europa League-ren finala 2025ean. Bilbo da, gainera, Ezagutzaren Mugak sarien egoitza, Nobel Sarietarako sari direnak, bai eta askotariko azoka eta kongresuen egoitza ere. Gure hirira erakartzen jarraituko dugun kontzertuetarako hiria ere” azaldu du.

Era berean, hautagai jeltzaleak adierazi du Bilbo erakargarri baten aldeko apustua egiten jarraituko duela inbertsio eta enpresentzat, “aukera eta hazkunderako espazio egonkor gisa ikusten gaituztelako, kalitatezko eta hurbileko merkataritzaren hiriburuaren alde, zinemagintzarako Bilboren alde, Aldundiarekin batera Zorrotzako Puntan ikus-entzunezko gune bat proiektatzen ari garena. Profesional onen gune berri bat, enplegua, prestakuntza eta filmaketak kalitatea eta egonkortasuna eskaintzen duen hiri batean; zinema platoak eta estudioak dituen polo bat, Bilbon ikus-entzunezko harrobi berri bat izan nahi duena”. Eta, jakina, “kultura-hiria ere izango da, zabaltze-prozesuan dauden museo handiekin, hala nola Arte Ederren Museoarekin eta Euskal Museoarekin”. Horrela, “are gehiago indartuko dugu Guggenheim Bilbaorekin dugun lotura eragilea, Arriaga Antzokiko edo 6. pabiloiko ekoizpen gehiagorekin eta turismo egonkor eta kalitatezkoarentzat erakargarria izango den Bilborekin batera”.

Next Euskadi