Prentsa Aretoa
Berriak
2023/07/08
Ortuzarrek euskal ordezkaritza “Moncloan besterik pentsatzen ez dutenen eskuetan” uzteak dakarren arriskuaz ohartarazi du Bakion
Aitor Esteban, Euskal Taldearen bozeramaile eta ‘Euskadiren ahotsa gira‘ izenekoaren barruan egin den lehen ekitaldiko protagonistak gaur berretsi duenez, “EAJ-PNVk inola ere ez du parte hartuko ultraeskuina egongo den ekuaziotan”
2023-07-08 - Bakio - Andoni Ortuzar
MINTZALDIA - 2023/07/08
“Oso garrantzitsua da euskal ahots askea izatea, loturarik gabea, ez ezkerrekoekin ezta eskuinekoekin ere, xedetzat euskal jendearen ongizatea besterik izango ez duena. Eta hori, gaur gaurkoz, EAJk baino ez du bermatuko. Lau urte garrantzitsu datoz gure Herriaren etorkizunerako eta, zoritxarrez, oraindik Madrilen erabakitzen dira zuzenean eragiten diguten gauzak. Horregatik, euskal ordezkaritza ezin dugu esku txarretan utzi, Moncloara iristean besterik pentsatzen ez dutenen eskuetan, euskal gaiak bigarren tokian utziz. Bost axola die Euskadik. Esaten dutenaren arabera, Sánchez mitin bat ematera ere ez da hona etorriko, eta ematen du Feijóo azkenean Gasteizetik pasatzera animatu dela… Horixe axola die Euskadik: zero! Hori izan da Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Bakiotik bidali nahi izan duen mezu nagusia, non EAJ-PNVk kanpainako ekitaldian ‘Euskadiren ahotsa gira’ jaialdiaren lehen edizioa egin duen. Nagusi eta txikientzat abiarazi duen ekitaldiarekin EAJ-PNVk uztailean egin beharra egokitu zaigun hauteskunde kanpaina dinamizatu, arindu eta alaitu nahi du. Ehunka alderdikide eta alderdizalez inguratuta, Euskal Taldeko bozeramaile eta Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak berretsi duenez, EAJ-PNVk “marra gorria jarri zuen Vox-ekin lehen minututik, eta inola ere ez gara egongo ultraeskuinak parte hartuko duen ekuaziotan”.
Ortuzarrek Estebanez hitz egitean esan duenez, “legealdiko diputaturik onena izan da. Hizlaririk zorrotzena eta argiena, langileena, batzuei eta besteei direnak eta bi esaten jakin izan duena, Euskadik Madrilen defendatzailea behar duela ondoen erakutsi duena. Burutsuena izan da, baina alferreko zalapartarik egin gabe”, baloratu du politikaren saltsan sartu aurretik. EBBren presidenteak kontu bitxi bat agerrarazi nahi izan du: PPk dio EAJ bozkatzea Sánchez bozkatzea dela, eta Sumar alderdiak dio EAJ bozkatzea PP bozkatzea dela. “Ez ote da izango EAJren botoak balio hirukoitza duela? EAJri bozkatzean Sánchezi eta PPri bozkatzen diezu aldi berean. Agian kanpainako argumentarioa aldatu beharko genuke eta ‘Euskadiren ahotsa’ erabili beharrean ‘Boto hirukoitza’ erabili. ‘EAJ bozkatu, gero guk erabakiko baitugu Moncloan nor esertzen dugun’”, esan du ironiaz buru abertzaleak. “Ondo egongo litzateke, baina Moncloa ez da guk bilatzen duguna”, argitu du. “Gure interesa Euskadiren interesa da, euskal herritarren interesak, eta ez Moncloan bata edo bestea eseriko ote den. Orain erabakiko duguna, uztailaren 23an bozkatuko duguna da Euskaditik zer emakume eta gizon joango diren Madrilera gure interesak han ordezkatzera. Eta, gero, eurek erabakiak hartu beharko dituzte han, horietako bat –baina seguruenik ez da garrantzitsuena izango– izango da Moncloan nor eseriko den aukeratzea. Eta hori ere erantzukizunez egin beharko dugu, eta Euskadiren mesedetan pentsatuz, gure ustez onena dena bozkatuko dugu –hobeto esanda, txarrena ez dena– Euskadik hemendik aurrera izango dituen erronkak gainditu ahal izateko”, ziurtatu du Ortuzarrek.
Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Vox-eko ultraeskuinekoen kontra hitz egin du, eta esan du EAJ-PNVren antipodetan dagoela. “EAJ-PNVk ordezkatzen duenaren kontrakoa dira, iraganera bueltatzea, demokrazia mehatxatzea, eta guk oina jarriko dugu hormaren kontra, demokrazian atzera egiteko edozein saiakerari planto egiteko”, esan du. Estebanek hala hitz egin du EGIko ordezkari batek egin dion galderari erantzunez, bideo batean ikusi izan dena. Bizkaiko zerrendaburuak gogora ekarri duenez, “EAJ-PNVk marra gorria markatu zuen Vox-ekin lehen minututik”, eta berretsi duenez, “inola ere ez dugu parte hartuko ultraeskuina egongo den inongo ekuaziotan”.
Hain zuzen ere, Estebanek euskal nazioa eta euskal nortasuna aldarrikatu ditu eta, jakina, euskara ere, Vox bezalako alderdien aurrean. Auzitegi Konstituzionalak udaletan euskara erabiltzearen kontra eman duen epaia kritikatu du eta gogora ekarri du Mexikoko Yucatán probintziaren izenaren historia, Espainiako konkistatzaileek hala deitu baitzuten leku hura, indigena maiei “Yuk ak katán” entzun ondoren (“Ez dizut ulertzen” esan nahi du yucataneraz).
‘Euskadiren ahotsa gira’ izenekoaren lehen geldialdian, DJ batek, bere kabina mugikorretik, musikarekin girotu ditu mitinaren aurreko eta osteko momentuak. Halaber ‘food-truck’ batek doan eskaini dizkie bertaratuei jatekoa eta edatekoa. Eta txikienentzat ‘txiki txoko’ bat jarri da umeak bertan jolastean ari zitezen. ‘Speaker corner’ moduko bat ere jarri da, zutabe batekin eta bideo grabaketarekin, non jendeak bere mezuak eta Estebanentzako galderak egin ahal izan dituen. Batzuk gaur bertan erantzun dira eta besteak hurrengo ekitaldietan erantzungo dira. Mitina baino lehen ere kaleko antzerki emanaldi bat eskaini da eta bi aktoresa aritu dira bertaratuekin eta Aitor Estebanekin, mitina hasi aurreko momentuetan.
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25